Tribadismo

Tribadismoa, lagun artean guraizearen jarrera deitua baina ez horretara soilik mugatua, sexu praktika lesbiko bat da.

Emakume batek bulba igurzten du bere bikotekidearen gorputzaren kontra estimulazio sexuala lortzeko, batez ere klitoriaren estimulaziorako. Jarduera honetan, alua aluaren aurka ukitzen da edo alua kidearen izterrean, sabelean, ipurmasailean, besoan edo beste gorputz zati batean igurzten da (ahoa kenduta). Jarrera sexual askorekin praktikatzen da, misiolariaren jarrera barne.

Tribadismo
Bi emakume misiolariaren jarreran euren aluak igurzten, bi emakumek euren artean aluak igurzteko izan dezaketen jarreretako bat.

Tribadismo terminoak sinesmen soziokulturalak sortu zituen emakumeen sexu kide sarkorrak izateko gaitasunari buruz. Sexu jardueran sarpena egiten zutena izateagatik akusatutako emakumeek iseka edo zigorra jasaten zuten. Aro Modernoan, terminoak emakumeen arteko sexu ez-sarkor mota zenbaiti egiten zion erreferentzia. Hatz bidezko estimulazioa, dildo bat edo sarpen bikoitzeko dildo bat ere erabili daitezke sexu jarduera honetan.

Etimologia eta erabilera

Tribadismo 
Ponpeiako irudi bat.

Tribadismo terminoa antzinako grezieratik dator, τριβάς (tribas) hitzetik, era berean τρίβω (tribō) hitzetik datorrena, "igurtzi". Antzinako Greziako eta Antzinako Erromako sexualitatean, tribas edo tribade, klitorisaren edo dildo baten bidez beste pertsona bat (arra edo emea) aktiboki penetratzen zuen emakume edo pertsona intersexuala zen. Tribade terminoa ez zen hasi emakumeen arteko erotismoari buruz hitz egiteko soilik erabiltzen, harik eta Antzinaroaren amaierara arte. Sarpena "arrentzako" sexualitate bezala ikusten zenez, tribas bat lesbiana arruntenentzat jotzen zen. Greziarrek eta erromatarrek sexu-berekoen arteko erakarpena onartu zuten, baina uste zutenez, edozein sexu-ekintzek eskatzen zuen bazkideetako bat "falikoa" izatea eta, beraz, emakumeen arteko sexu-jarduera ezinezkoa zela ezaugarri hori gabe. Mitologiak lesbianak ezaugari faliko batekin lotzen zituen, bai klitoriak handi izateagtik edo jarduera sexualaz gozatzeko gai ez zirela ezaugarri faliko baten eraldaketa izan gabe. Hau greziarren eta latinoen satiretan agertzen da, I. mendearen amaieran.

XIX. mendearen erdialdera arte, tribade hitza ohikoa zen lesbiana adierazteko. Terminoa erabili da literatura klasikoan, anatomian, sexu-gomendio manualetan eta pornografian. Oro har, sexu-praktika lesbiko guztiei tribadismo izena eman zaie, nahiz eta XVIII. mendean egindako ikerketa anatomikoek eszeptizismoa sortu zuten klitori handituen inguruan, eta anatomistak hasi ziren ezberdintzen klitoriaren hipertrofiaren eta hermafroditismoaren artean.

Tribadismo 
Bi Lagunak, Jean-Jacques Lagrenéeren margolana, XVIII. mendea.

Bonnie Zimmerman idazleak adierazi duenez, "Sarriago, ordea, europar idazleek saihestu egiten zuten terminoa, eufemismoz bizio ez-naturala, Naturaren aurkako krimenak, Tresna bat erabiltzea eta gizon baten papera hartzea esaten zen. XVIII. mendean, non terminoak bere erabilerarik ezagunenetako bat ikusten zuen, Maria Antonietaren aurkako hainbat libelo pornografikotan erabili zen, prentsan "epaitua eta kondenatua" izan zelarik. "Bere tribadismoak eragin politiko zehatzak zituen historikoki", esan du Dena Goodman idazleak. "Maria-Antonietaren (fikziokzo) aitorpenean bere azken testigantza kontuan hartu: Herria!, protestatzen du, Naturaren inpresio eztiei men egin nielako, eta Frantziako gorteko emakume guztien ahulezia xarmagarria imitatuz, amodioaren oldar eztiari men egin niolako... zure hormetan gatibu naukazue?". Goodmanek garatu zuenez, libelo batean, Maria Antonietak bere senarraren "jarduera benereorako ezgaitasunari" buruzko xehetasun mamitsuak ematen ditu, eta bere sexu-grinaren ondorioz Yolande de Polastron edertasun aristokrata "bere zerbitzurako" hartu zuen. Beranduago, emakume batekin sexua egiteak bere onurak zituela adierazi zuen, emakumeak "iaioak direlako klitoria kitzikatzen"; Maria Antonietak, antza, esan zuen La Polignacen atentzioak sortzen zioela "inoiz amaitzen ez diren plazer arraro horietako bat, nahi haina aldiz errepika baitaiteke".

Viktoriar Aroa iritsi zenean, Zimmermanen arabera, "tribadismoa behe-mailako fenomeno eta ez-mendebaldeko fenomeno gisa egituratua izateko balio zuen eta askotan prostituten eta gaizkileen ustezko endekapenarekin lotuta zegoen ". XX. menderako, "tribadista" terminoaren ordez safista, lesbiana, inbertitu eta homosexual terminoak sartu ziren, tribadismo arkaikoegia bihurtu baitzen erabiltzeko. Garai berean, latinetik eratorritako fricatrice hitza ere erabili zen frantsesez, tribadismoren esanahi berdinarekin.

Sexu praktika

Sexu jarrerak eta beste aspektu batzuk

Tribadismoa ohiko sexu praktika da emakumeekin sexua duten emakumeen artean. Tribadismo terminoa normalki bulba-bulba estimulazioari buruzkoa izaten bada ere, sexu-jarduera ugari barnebiltzen ditu. Guraizearen jarreraz gain, non sexukideek euren hankak elkargurutzatzen dituzten guraizeen antzeko itxura batean eta euren bulbak elkarrekin igurzten dituzten, tribadismoak misiolariaren jarrera ere har dezake, emakume bat gainean dela, txakurtxoaren jarrera har dezake, edo sinpleki emakume batek bere bulba bikotearen berna, sabel, ipurdi, beso edo, praktikan, gorputzeko beste zati baten aurka igurzten du. Aluan sarpena egin daiteke, adi berean, hatz bat edo gehiago edo dildo bat erabiliz eta, batzuetan, ez da beharrezkoa bi kideek aldi berean izatea kitzikapen sexuala, nahiz eta biek plazerra jasotzea helburuetako bat izaten den. Tribadismoa nahiago edo aldezten duten emakumeek aipatu ohi dute gorputza-gorputzaren aurka jartze soilak jada plazerra ematen duela, bi pertsonen artean aldaken mugimendua sinkroniatzeak edo bikotearen mugimendua eskuen parte-hartzerik gabe nabaritzeak ere kitzikapen sexuala lortzen du. Gainera, orgasmora iristeko modu asko daude, klitoriaren estimulaziorako dauden aukera zabalak direla eta.

Tribadismo 
Herri hizkeran "guraizearen jarrera" deitzen dena eztabaidagarria da lesbiana askorentzat, uste dutelako ez dela ekintzaren jarrerarik ohikoena.

Emakume lesbiana eta bisexual batzuek ez dute nahi izaten guraizearen jarrera, uste dutelako edo ikusi dutelako ez dela oso erosoa, edo ez zaielako interesgarri egiten. Askok ere pentsatzen dute lesbianismoaren praktika eraiki bat dela, eta ez dela ohiko jarrera lesbianismoaren barruan, baina bai gizonen sexu-fantasietan eta industria pornografikoan. The Raw Story webguneak dioenez, "eztabaidagarria da ea guraizearen jarrera jarduera ohikoa den edo ez". Kontrara, Shere Hitek 1976 eta 1981 artean egindako ikerketak erakutsi zuen emakumeek jarrera hau gustoko dutela, bulba-bulba kontaktua handitzen duelako eta, gainera, oso jarrera gertukoa izatea lortzen delako.

Gaur egun, tribadismo forma guztietarako erabili ohi da guraizearen termino lagunartekoa, eta emakume lesbiana eta bisexual askok ez dakite euren sexu jarduera ohikoan egiten dituzten jarduera asko formalki tribadismo izendatzen direla, tribadismoa normalki ez delako agertzen sexu bilaketa terminologia ezagunean. Judith Halberstamek, Female Masculinity liburuan, esaten du "Terminoaren erabilerari orainaldira ekartzen badugu, tribadismoa sexu-jarduera bakana baino sarritan praktikatzen diren horietako bat dela ikusten dugu, eta inguruan duen isiltasuna aurreko mendeetan sortu zuen diskurtsoa bezain txundigarria da orain." Sigmund Freudek, adibidez, "ez zuen ezer ere esan" gai honi buruz, "eta lesbianismoari buruzko sexu liburu garaikideek ez dute eztabaidagai ere jartzen".

Ohikotasuna

1970ko hamarkadako bi ikerketen arabera, "emakume lesbianen heren batek tribadismoa edo gorputzen arteko kontaktua erabiltzen du orgasmora iristeko". Masters and Johnsonen 1979ko iekerketa batek aurkitu zuen alua dildoekin penetratzea ez dela oso ohikoa, eta lesbianek nahiago izaten dutela genitalen estimulazioa klitoriarena baino, harreman heterosexualetan gertatzen den bezala. 1987an egindako ikerketa ez-zientifiko batek, Coloradoko lesbianen elkarte batean eginda, aurkitu zuen bertako 100 kideen azken 10 sexu-ekintzen artean %100ek musuak, titimuturrak miazkatzea eta klitoriaren estimulazioa erabili zuela, %90k aho-sexua erabili zuela eta hatzak aluan sartu eta %80k esan zuela tribadismoa praktikatu zuela. 2003an Julia V. Baileyk ikerketa argitaratu zuen Erresuma Batuko 1.218 lesbiana eta bisexualen artean egindako galdeketa batean oinarrituta, eta aurkitu zuen emakumeen %85ek tribadismoa praktikatzen zuela (bulba-bulba edo gorputzeko beste atal baten aurka igurztea) eta, ikerketa zaharragoek bezala, aurkitu zuen aluan dildoak edo beste objektu batzuk sartzea ez zela hain ohikoa.

Sexu segurua

Edozein gorputzeko jariakin trukatzen den sexu jardueratan gertatzen den bezala, genital-genital tribadismoak sexu-transmisiozko gaixotasunak kutsa ditzake bietako batek baldin baditu. Kutsa daitezkeen gaixotasunen artean daude giza papilomaren birusa, pubis-zorriak eta herpesa ez kutsatzeko moduak "arropak eramatea edo, herpesaren kasuan, genitalen arteko kontaktua ekiditea" praktika onak dira. Babesteko irekitako kondoi bat era erabil daiteke. Ez da gomendagarria menstruazioaren garaian odolaren arteko kontaktua egotea.

Bonoboen arteko praktika

Eme-eme sexu genitala ez da gizakiek soilik egiten duten zerbait. Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi diren bonobo emeek ere jarduera hau egin ohi dute, primatologian "GG igurzte" deitzen dena (genital-genital). Beste primate ez-gizakien artean ez da sexu jarduera hau aurkitu. Frans de Waalen arabera, emeak hankak eta besoak zabaltzen ditu eta zutik dagoen beste eme batek lurretik altxatzen du.

Bonoboen klitoria beste ugaztun gehienetan baino nabarmenagoa da. Jonathan Balcombek nabarmendu duen bezala, jarduera hau hamar-hogei segundo artekoa izaten da, eta segida azkarrak egiteko errepikatu ohi dute. Bataz beste, bonobo emeek bi orduan behin edo egin dezakete jarduera hau.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Tribadismo Etimologia eta erabileraTribadismo Sexu praktikaTribadismo Bonoboen arteko praktikaTribadismo ErreferentziakTribadismo Ikus, gaineraTribadismo Kanpo estekakTribadismoAhoBesoGiza aluIpurmasailIzterKlitoriLesbikoMisiolariaren jarreraSabel

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ilargiaren aldiSozialismoJoseba SarrionandiaAngiolo GabrielliErleJ. K. RowlingGoi Erdi AroaOrnogabeZuberoako maskaradakMartxoaren 28AlemaniaIzenordainLekeitioFolkloreKate trofikoBernardo AtxagaEmmanuel MacronSektore ekonomikoItaliaEuskadiko OrkestraAMIA analisiGetxoIhes beteaFaxismoElektrizitateAbiaduraMariOzono geruzaSua EnparantzaErnalketaMason MountGalapagoak2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakKoliseoaProtistoXabier LizardiWikidataBanana2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakJaiegunCelsius graduEli GallastegiKontinenteArrasateLudwig van BeethovenTiti-koitoaArroka sedimentarioItsasoBulgariaPagoetako natura parkeaEpikuroPazkoaIbon MartínNumantziaBingoD ereduaInflazioFangataufaJose Saenz GarmendiaKorrikaIker CasanovaMaialen LujanbioArnas-aparatuEuskal HerriaJon MirandeNaiara ArnedoAmancay GaztañagaArotzaren eskuakMonarkiaAtenasBakterioBotere-banaketa🡆 More