Dildo

Dildoa, zakilordea edo xispa sexu jostailu bat da, maiz itxura faliko esplizitukoa, penetraziorako nahiz beste jarduera sexual batzuetarako erabiltzen dena, bai norbere buruarekin, bai besterekin.

Dildo
Sexu-jostailua eta Faloa
Dildo

Dildoa gizartean

Dildoa, kultura askotan, emakumezkoentzako zein gizonezkoentzako antzinarotik erabilitako jostailu sexuala da. Kontsolagailu ere deitzen zaio, baina ez da dildoa kontsolagailutzat hartu behar, perspektiba hori emakumezkoak zakil baten ordezkotzat hartzen duelako, zakila, berriro ere plazera eman eta jasotzearen zentrotzat hartuta, jarrera matxista eta heteronormatiboa mantenduz. Hori dela eta, dildoa mutilezko zein emakumezkoentzako eta gorputzean zehar gozatzeko, hainbat material eta testuraz aurkitzen den jostailua da.

Bakarka zein lagunen artean erabiltzeko egokia da, pertsona bakoitzaren irudimenaren arabera gozagarriagoa izan baitaiteke.

Historia

Antzinako Grezian, gizon-emakumeek zakilaren ordezkotzat erabiltzen zituzten: zurezkoak ziren eta oliba olioaz lubrifikatuta zeuden. Asian jostailu sexualtzat erabiltzen ziren eta Ekialde Hurbilean erretxinarekin estalitako zaldi gorotzaz egiten ziren.

Bibragailua ez zen agertu elektrizitatea asmatu zen arte eta, hasieran, erabilera medikuntzarako besterik ez zen, batez ere 1890eko hamarkadan. “Utero suharra” gaixotasun moduan ikusten zen. Antsietatea, suminkortasuna, fantasia sexualak edo “gehiegizko lubrifikazioa” sintomatzat hartzen ziren. Horrexegatik, medikuek emakumeari klitoria igurzten zioten “paroxismo histeriko” delakoari iritsi arte, hau da, orgasmo bat izan arte.

XIX. mendean, praktika hain komuna bilakatu zen, non Joseph Mortimer Granville medikuak masaje pelbikoak emateko aparatu elektriko bat sortu baitzuen. Emakume askok ez zuten etxean nahi bezainbeste plazerik lortzen, sexua gizonentzako bakarrik zela pentsatzen zelako, eta medikutara joaten ziren horren bila.

1904an bibragailuak oso garestiak ziren, 200 dolar inguru, baina laster txikiagoak eta merkeagoak izaten hasi ziren. Irabiagailu moduan erabiltzeko ere patentatzen hasi ziren. Bostgarren tresna elektrikoa izan zen, josteko makina, haizagailua, kafe-makina eta txigorgailuaren ondoren.

Film pornografikoetan agertu eta emakumezkoen sexualitatea “gehiago ezagutu” eta gero, hogeigarren hamarkadan kontsulta medikoen eta bibragailuen giza onarpenaren erreinua desagertu zen. Hurrengo urteetan, ospe txarra hartu zuenez, bakarrik katalogoetan eta sex-shopetan eros zitekeen.

Egun, bibragailuak urrezko bigarren garaia du, diseinu berriekin: indarrez itzuli da emakume eta, aitzinean bezala, gizon askoren zoriontasunerako.

Informazio gehigarria

  • Judith Butler, Beatriz Preciado edo ildo horretatik idazten duten idazleen testuak.

Kanpo estekak

Tags:

Dildo a gizarteanDildo HistoriaDildo Informazio gehigarriaDildo Kanpo estekakDildoFalikoLaguntza:ErreferentziakSexu harremanSexu jostailu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrnodunMaitasunLeitzaranErromaErleHerri kirolEguzki-sistemaTenperaturaNoëlle McAfeeXake mate (eleberria)Contact (1997ko filma)2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJan VermeerOzeanoGiza eskubideakKoebaluazioPlayStationRosalind FranklinNafarroa GaraiaMarkku SyrjäläGozategiEgiptoko piramideakGreziaJesus Maria LeizaolaUrretxuErdi AroaJaiotza-tasaAmaiurko gazteluaEneko AristaWładysław BartoszewskiOrreagako gudua (778)Erromatar ErrepublikaSexu harremanHammurabiren KodeaJonathan SwiftNico WilliamsMaialen BerasategiIzarren hautsaHarri-jasotzeLubaki bandaNapoleon BonaparteIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaBalearretako sugandilaHuntza taldeaAiako harriaGenero-indarkeriaBerotegi-efektuaIruñeaJon MirandeAntoine de Saint-ExupéryTraineru estropadaGiltzurrunFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaZirku NagusiaIzaro BilbaoErroldaLorand EötvösOzeano AtlantikoaFrantziako IraultzaErrege BardeaBideokontsolaKoldo Romero EskamendiEroskiTabarreMarrazo🡆 More