Pegging (ingelesezko peg hitzetik, objektu zilindrikoa) uzki-sexu ekintza bat da, non emakumeak uzki-koitoa egiten dion gizonezko bati strap-on dildo batekin.
Praktika honetan gizonaren genitalak kitzika daitezke aldi berean.
Hitza neologismo bat da, Dan Savageren "Savage Love" sexu-aholku zutabean sortua, ez zegoelako ingeleraz ekintza hau izendatzeko berezko izenik. Euskaraz ere ez dago ekintza hau izendatzeko hitz propiorik.
Lehen pegging eszena film batean (izena sortu baino askoz lehenago egina) 1970ko Myra Breckinridge film ez pornografikoan agertzen zela uste da, Gore Vidalen izen bereko eleberrian oinarritua, nahiz eta ez den esplizitua. Lehenengo eszena esplizitoa The Opening of Misty Beethoven filme pornografikoan agertu zen.
Emakume-gizon strap-on pornografia XXI. mendearen hasieran hasi zen popularra bilakatzen, eta hainbat estudiok azpigenero gisa hartu zuten. Strap It On, Babes Ballin Boys, Strap Attack, Strap-on Chicks eta Boss Bitches dira filma horietako batzuk. San Franciscoko BDSM gaiak jorratzen dituen Men In Pain ekoiztetxeak ere egin ditu filmak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Pegging, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.