Eufemismo

Eufemismo (antzinako grezieratik, ευφημία, ongi esana) pentsamendu figura bat da.

Baliabide hau honetan datza: hitz bat publikoki erabiltzeko egokia ez denean horren ordez hain gogorra ez den beste bat erabiltzen da. Esaterako, “mozkortuta” esan beharrean “edanda” esatea. Normalean eufemismo baten azpian tabu bat dago, hau da, publikoki aipatzea gaizki ikusita dagoen hitz bat. Horrelako hitz asko sexuarekin lotuta daude: zakilaren ordez "pilila", maitasuna egin "larrua jo" esan beharrean. Politikan eta hedabideen hizkuntzan ere oso arruntak dira: ijito esan beharrean "gutxiengo etnikoaren partaide", elbarrituaren ordez "gaigabetua". Eguneroko hizkuntzan ere askotan ematen dira: "pikolo" guardia zibilaren ordez, "festondo" mozkorraren ondorioak adierazteko, amorantea esateko "laguntxo" e.a. Ikusten denez eufemismoak askotan perifrasi baten forma hartzen du, perifrasi eufemistikoa alegia. Eufemismoaren kontrakoa disfemismoa da.

Zentsura garaietan edo pentsamendu politiko batzuk debekatuta daudenean, eufemismoak esan ezin diren gauzak aipatzeko modua izan daiteke. Hori Inazio Mari Atxukarro idazlearen lerro hauetan ikus daiteke. Gerra ondorengo garaiez ari zen eta poliziak edo guardia zibilak aipatu ezikik, horrela azaltzen zituen:

« Bidean ere naiko oztopo bazegoen eta, moskor itxura egiñ bear zuten. Or datoz :"Carrascal, Carrascal" abestuaz. Txikierdi alde hortan, gizaiak:

- ¡Alto! Salvoconducto.

»


"Oztopoak" polizia-kontrolak izango lirateke eta "gizaiak" guardia zibilak.

Adibideak

Berria egunkariko estilo liburuak eufemismo batzuk saihesteko aholkua ematen du. Hona estilo liburuko adibideak:

Kazetaritzan erabili izan den eufemismoa Berria egunkariko Estilo liburuak proposatzen duen ordaina
albo ondorioak biktima zibilak
baketze operazioa operazio militarra
beltzarana beltza
desfaboratuenak pobreak, txiroak
hazkunde negatiboa (ekonomia) krisia, krisialdia, atzeraldia
helduentzako filma, helduentzako aldizkaria... film pornografikoa, aldizkari pornografikoa...
hirugarren adina zahartzaroa
Hirugarren Mundua herrialde pobretuak
hirugarren adina zahartzaroa
koloreko gizona, emakumea gizon, emakume beltza
langile taldea doitu langile taldea murriztu
zehar kalteak biktima zibilak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Eufemismo AdibideakEufemismo ErreferentziakEufemismo BibliografiaEufemismo Ikus, gaineraEufemismo Kanpo estekakEufemismoAntzinako grezieraDisfemismoElbarrituGuardia ZibilaHedabideIjitoMaitalePerifrasiTabuZakil

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OtxandioSexu harremanUnidad AlavesaBaserriPello OtxandianoLehen hizkuntzaWolfgang Amadeus MozartArrasateBeñat GerenabarrenaMarie CurieChiara ConsoliniLudwig van BeethovenKortatuBigarren Mundu GerraNafarroa GaraiaIzaro Andres ZelaietaIkurrinWiki CommonsAro ModernoaJ MartinaEuskal Herria Bildu2024As (egunkaria)Nico WilliamsKlasizismo (musika)Barry CunliffeAna EstradaMiñanPlayStationElizabeth WurtzelHammurabiren KodeaTundraAntton KazabonUranioAsiaItsas intrusioEkosistemaGurpilKate trofikoKorrikaKike AmonarrizItaliaLarre-buztanikaraMunduko biztanleriaMonarkiaMilanMaría Jesús MonteroOñatiko UnibertsitateaTina ThörnerJaiotza-tasaAngel Etxaniz OlabarriaLeintz GatzagaIhes beteaAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaBlas LezoEuskal HerriaEguzkiaAne IbarzabalEuropar BatasunaPaulo AzpiazuSindikatuLauaxetaErrubrika (hezkuntza)GoroldioJan VermeerMónica OltraErromatar InperioaAntoine de Saint-ExupéryFrancoren diktaduraHerri palestinarraIdazketaren historiaEuskal dantzakLubaki banda🡆 More