Streptococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak.
Koko hauek ilaretan biltzen dira sarri, kate luzeak osatuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.
Streptococcus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Streptococcaceae |
Generoa | Streptococcus Rosenbach, 1884 |
Azpibanaketa | |
S. agalactiae S. anginosus | |
Datu orokorrak | |
Habitat | human saliva (en) |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Genero honen barruan aniztasun handia dago: espezie batzuk saprofitoak dira, beste batzuk komentsalak; badaude patogenoak ere. Bakterio laktiko asko estreptokokoak dira, janari industrian eginkizun oso garrantzitsua dutenak, esnekigintzan batez ere (jogurt, mamia edo gaztaren ekoizpenean, esaterako).
Estreptokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
Janari eskakizun zorrotzak dituztenez, hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira laborategian hazteko.
Estreptokoko patogenoak hiru taldetan sailkatzen dira; lehenengo biek Lancefield-en irizpide antigenikoak jarraitzen dituzte:
Zenbait estreptokokok (eta oro har bakterio laktikoek) garrantzi handia dute esnea eta esnekien industrian. Esnearen laktosa hartzitzen dute, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoa). Horren ondorioz esnearen pH asko jaisten da, mamia eta jogurt bezalako produktuak agertuz. Gaztagintzan ere funtsezko eginkizuna betetzen dute mikrobio hauek, hasierako fasean zein gaztaren heltze prozesuan.
Streptococcus lactis, Streptococcus cremoris eta Streptococcus diacetylactis (gaur egun Lactococcus lactis izenarekin bilduak) eta Streptococcus termophilus dira bakterio erabilienak esnekien industrian.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streptococcus |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Streptococcus, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.