Søren Kierkegaard (Kopenhagen, 1813ko maiatzaren 5a - 1855eko azaroaren 11a) psikologo, filosofo eta idazlea izan zen.
XIX. mendeko filosofo existentzialista nagusia da.
Søren Kierkegaard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Søren Aabye Kierkegaard |
Jaiotza | Kopenhage, 1813ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Kopenhage Berlin |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Kopenhage, 1855eko azaroaren 11 (42 urte) |
Hobiratze lekua | Assistens Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia paralisia |
Familia | |
Aita | Michael Pedersen Kierkegaard |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea Doktoretza : Teologia Østre Borgerdyd school (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesia | On the Concept of Irony with Continual Reference to Socrates (en) |
Hizkuntzak | daniera latina alemana |
Irakaslea(k) | Poul Martin Møller (en) Frederik Christian Sibbern (en) Hans Lassen Martensen (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, Wiki Euskarateologoa, poeta, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Aristoteles, Agustin Hiponakoa, Johann Georg Hamann, Gotthold Ephraim Lessing, Martin Luther, Friedrich Schelling, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Jacob Peter Mynster (en) , Christian Wolff eta Immanuel Kant |
Eragin zuen | Karl Barth, Martin Buber, Jacques Derrida, Martin Heidegger, Henrik Ibsen, Emmanuel Lévinas, Gabriel Marcel, Carl Schmitt, Paul Tillich, Ludwig Wittgenstein, Ingmar Bergman |
Mugimendua | existentzialismoa |
Izengoitia(k) | Victor Eremita, A, Judge William, Johannes de silentio, Constantine Constantius, Young Man, Vigilius Haufniensis, Nicolaus Notabene, Hilarius Bookbinder, Johannes Climacus, Inter et Inter, H.H., Anti-Climacus, B, Johannes de Silentio, Constantin Constantius eta P. CH. Kierkegaard |
Genero artistikoa | Panfletoa eleberria debatea egunkaria saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Erlijio-giroan hazi zen. 1841ean doktoretza-tesia egin zuen Ironiaren kontzeptua gaiaz, Kopenhageko Teologia Fakultatean. Regina Olsenekin izan zuen amodio galduak, eta eliza luteranoarekin izan zituen eztabaidek eragin handia izan zuten haren bizitzan. Hegelen filosofia objektiboaren kontra borroka egin zuen.
Izan ere, Kierkegaardentzat egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiozkoa, eta hiru horien artean aukeratu beharra dago. Fedea Jainkoarekiko harreman pertsonala da, eta harreman horretatik sortzen da estutasuna.
Kierkegaard-en eragina Unamunok jaso zuen batez ere. Aipatzekoa da, era berean, gerra ondoan eta tradizioaren aurka Euskal Herriaren ideia berria ekarri zuen Txillardegik jaso zuen eragina ere. Kierkegaarden eragina Txillardegirengan, batetik zuzenekoa da eta bestetik Unamuno eta Sartre bezalako existentzialista frantsesen bitartezkoa. Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobela existentzia molde ezberdinen artean, Kierkegaardek azaldutakoen artean, aukeratu beharrak zuzentzen du.
Kierkegaardenak dira, besteak beste: Bata ala bestea (1843), Ikara eta dardara (1843), Estutasunaren kontzeptua (1844), Filosofia-zatiak (1844), Maitasunaren obrak (1847), Eritasun hilkorra (1848), Kristautasun-ariketa (1850). Kierkegaard ezagutzeko, garrantzi handikoak dira haren Egunerokoak.
Kierkegaarden eragina lehenago ikusi zen literaturan filosofian baino, eta batez ere XIX. mendearen hondar-urteetan Eskandinaviako literaturan (Henrik Ibsen eta August Strindberg) eta alemanezkoan XX. mendean (Franz Kafka eta Thomas Mann).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Søren Kierkegaard |
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Søren Kierkegaard, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.