Martin Lutero

Martin Lutero —jaiotzako izen-deiturez, Martin Luther— (Eisleben, Alemania, 1483ko azaroaren 10a - Eisleben, Alemania, 1546ko otsailaren 18a) apaiza, irakaslea eta teologoa izan zen, bai eta erlijio erreformatzaile eraginkorra ere.

Martin Lutero
Martin Lutero
unibertsitateko irakasle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Luder
JaiotzaEisleben1483ko azaroaren 10a
HerrialdeaMartin Lutero Germaniako Erromatar Inperio Santua
BizilekuaEisleben
Mansfeld
Magdeburg
Eisenach
Erfurt
Wittenberg
HeriotzaEisleben1546ko otsailaren 18a (62 urte)
Hobiratze lekuaAll Saints' Church, Lutherstadt Wittenberg (en) Itzuli
Familia
AitaHans Luther
AmaMargarethe Luther
Ezkontidea(k)Katharina von Bora  (1525 -  1546)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erfurt (en) Itzuli
(1501 (egutegi gregorianoa) - 1505 (egutegi gregorianoa)) master
Doktorego ikaslea(k)Andreas Hoffrichter (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
New High German (en) Itzuli
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, Wiki Euskarateologoa, katedraduna, western Christian monk (en) Itzuli, abokatua, Bibliaren itzultzailea, hymnwriter (en) Itzuli, Protestant reformer (en) Itzuli, presbiteroa, filosofoa, artzaina, idazlea, predikaria, musikagilea eta eskriba
Lantokia(k)St. Augustine's Monastery (Erfurt) (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)University of Wittenberg (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakAgustin Hiponakoa
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Erreforma Protestantea
Protestantismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Luteranismoa
Erlijio-ordenaSan Agustinen Ordena

IMDB: nm1051447 Spotify: 1VPTZh1NXBaOm90Oq7vaQD Musicbrainz: 5a90e31d-52f3-4966-8ce0-7c3818fccca3 Songkick: 469488 Discogs: 703536 IMSLP: Category:Luther,_Martin Find a Grave: 5894 Edit the value on Wikidata
Martin Lutero

Elizaren gehiegikerien aurka idatzi zituen Laurogeita Hamabost Tesiek guztiz bizkortu zuten erreforma protestantearen etorrera. Haren irakaspenak zirela eta, Erreforma Protestantearen mugimendua sortu zen; batik bat protestantismoaren bertsio luteranista. Eliza Katoliko Erromatarrarekin hainbat alderdi teologiko adostu ezinean, Aita Santuarekiko mendekotasuna apurtzearen alde agertu zen eta kristautasunean adar berri bat. Egun, 70 milioi kristau luterano daude munduan, eta beste 400 miloi inguru beste adar protestanteetan.

Inprimagailuaren asmakizun berria zela medio, Martin Luteroren pentsaera erraz zabaldu eta beste teologoengan eragina izan zuen. Luteroren erreformak mota askotakoak ziren. Tokian tokiko hizkuntza arruntak, eta ez latina, erabili nahi zituen liturgian. Hortaz, Biblia alemanierara itzuli zuen. Apaizen ezkontzen alde egin zuen, eta Lutero bera ezkondu egin zen 1525eko ekainaren 13an.

Martin Luteroren bizitzak eta idazlanek Europa Mendebaldeko Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren sorreran pauso handi bat, agian azkena, ekarri zuten.

Bizitza

Lehen urteak

Hans eta Margarethe Luderren semea zen; 1483ko azaroaren 10an jaio zen. 1484an familia Mansfelderra joan zen bizitzera, aitak bertan meategi batzuk zuzendu behar zituelako. Aitak semeak ikasketak izatea nahi zuenez, Mansfeld, Magdeburgo eta Eisenacheko eskoletara bidali zuen. 1501ean, 18 urte zituenean, Erfurteko unibertsitatera bidali zuen, legegizon izan zedin.

1505eko ekainaren 17an Erfurteko agustindarren monastegian sartu zen, 1506an orden hartan, eta hurrengo urtean, apaiztu.

Irakasle eta predikari urteak

1508-1546 urteetan Wittenbergeko unibertsitateko irakasle izan zen eta 1512an doktore titulua hartu zuen. Biblia irakasle gisa ezagun egin zen, eta Bibliari buruz eskolan egiten zituen iruzkinen bitartez gorpuztu zuen dotrina protestantea. Hasierako urteetan Elizaren dotrina ofizialetik kanpo ezartzen zuten zalantza handiak sortu zitzaizkion.


Gatazka Aita Santuarekin

Martin Lutero 
Tomus secundus omnium operum, 1562

Laurogeita hamabost Tesiak eta indulgetzien kontrako borroka

Artikulu nagusia: «Laurogeita hamabost Tesiak»

1514an Wittenbergeko parrokian predikari hastera deliberatu zuen, eta urtebetean berealdiko ospea jaso zuen herri xehearen artean, Idatzi Santuen gainean egiten zituen azalpenak zirela eta.

1515ean epistolei buruzko iruzkinak idazten hasi zen eta 1517an, indulgentzien salmenta (pekatu baten ondoriozko zigorra kendu ahal izatea, diruaren truke) bereziki salatzen: horren ondotik abiatu zen Erreforma prozesua. Luteroren ustez, indulgentziak desegokiak ziren eta 1516 eta 1517an beren kontrako hiru sermoi predikatu zituen. Haren haserrea handituz joan zen eta azkenean 1517ko urriaren 31n Laurogeita hamabost Tesiak Wittenbergeko elizaren atarian jarri zituen. Testu hori alemanez idatzi zuen eta oso azkar hedatu egin zen inprentari esker. Handik bi astera bakarrik Alemania osoan zehar zabalduta zeuden, eta handik gutxira jadanik Europa osora.

Aita Santuaren erantzuna: eskumikatzea

Johan Eck teologoaren eta Tommaso de Vio Caietano domingotarren buruaren erasoek ez zuten atzerarazi eta 1520an An den christlichen Adel deutscher Nation ("Germaniar nazioko aitonen seme kristauentzako agiria"), De captivitate Babylonica ecclesiae præludium ("Eliza Babilonian gatibu") latinez idatziriko tratatua eta Von der Freiheit eines Christenmenschen ("Kristau gizonen askatasunaz") liburua idatzi zituen. Hirugarren liburu horretan azaldu zuen Biblia dela autoritate gisa har daitekeen Idatzi Santu bakarra eta fedea dela kristau erlijioaren oinarri nagusia.

1520ko ekainaren 15ean, Aita Santuak Exsurge Domine buldaren bitartez, jakinarazi zion bere doktrinaren 41 puntu ezabatzen ez bazituen, eskumikatua izateko arriskuan egongo zela. Luterok, ondoren, bulda jendaurrean erre zuen eta Aita Santuak, eskumikatu.

Luteroren erbestaldia

Wormseko dietak, eskumikaturik, Alemaniar Inperiotik erbestera egotzi zuen (1521). Frederiko Saxoniakoak Wartburg gazteluan jaso zuen eta egonaldi horretan Biblia alemanera itzuli zuen.

Wittenbergera jo zuen berriro eta, erreformaren hasieran berekin batean jardun zuen Thomas Müntzerren aurka jo zuen (Wider die himmlischen Propheten, "Zeruko profeten aurka"), eta printzeen alde jarri zen laborarien matxinadan (1524-1525); hala ere printzeen sarraskiak salatu zituen.


Luteroren ezkontza eta seme-alabak

1523ko apirilaren 8an Luterok hamabi monjeei Nimbschen monasteriotik ihes egiten lagundu zien, komentutik upel batzuetan atera zituen. Horietako hiru beraien senideekin joan ziren eta besteak Wittenbergera. Askeen talde horretan Katharina von Bora zegoen. Jakin zen Lutero edo Nicolas von Amsdorf-ekin ezkondu nahi zuela. 1525eko ekainaren hasieran Luterok Katharinarekin ezkondu nahi zuen. Lagunek ezer esan aurretik, ekainaren 13an harekin ezkondu zen. Katharina bere senarraren etxera aldatu zen, Wittenbergeko monasteriora. Hiru seme eta hiru alaba izan zituzten:

  • Johannes, 1526ko ekainaren 7an jaioa; Zuzenbideak ikasi zuen eta Gorteko funtzionario izan zen. 1575ean hil zen.
  • Elizabeth,1527ko abenduaren 10rean jaioa. 1528ko abuztuaren 8an hil zen.
  • Magdalena, 1529ko maiatzaren 5ean jaioa. 1542ko irailaren 20an hil zen, Luteroren besoetan.
  • Martin, 1531ko azaroaren 9an jaioa. Teologia ikasi zuen baina inoiz ez zen pastore izan. 1565ean hil zen.
  • Paul, 1533ko urtarrilaren 28an jaioa. Medikua izan zen. Sei umeren aita izan zen eta 1593ko martxoaren 8an hil zen.
  • Margaretha, 1534ko abenduaren 17an jaioa. 1570ean hil zen. George von Kunheim prusiar noblearekin ezkondu zen.


Eliza Luteranoa eraikitzen

Lutero, apurka-apurka eliza luteranoa antolatzen hasi zen: kultuaren nondik-norakoak zehaztu, kantuak prestatu eta Katixima Handia (1529, Grosser Katechismus) eta Katixima Txikia (1529, Kleiner Katechismus) idatzi zituen. Horrela, erreforma gero eta gehiago zabalduz joan zen.

1530ean Augsburgoko Aitorpena argitaratu zuen, luteranismoaren dotrina testu nagusienetako bat.

1531n protestantismoaren aldeko printze alemanak biltzen zituen Schmakaldar Ligarako artikuluak idatzi zituen; nahiz eta berak publikoki beti mantendu egin zuen Karlos V enperadore alemanari ezin zitzaiola desobeditu, bere erabakiak okerrak baziren ere.


Luteroren azken bidaia eta heriotza

Luterok Mansfelden aurkitu zuen heriotza. Bertara joan zen bere anai-arrebak laguntzeko meategi batzuengatik konde batzuekin zituzten arazoak konpontzen laguntzeko. Bidai horretan zegoela, bat-batean bularrean min handia somatzen hasi zen. Handik egun gutxira hil zen. Hain zuzen ere 1546ko otsailaren 18ko gaueko 2:45etan Eisleben, bere jaioterrian. Wittenbergeko jauregian lurperatu zuten, kristautasuna erreformatu zuen pulpitotik oso gertu.


Luteroren ondarea

Martin Lutero erreforma protestantearen egile nagusietako bat izen zen. Inprentari esker Alemania osoko erreformistek irakurri zituzten bere idatziak eta pentsalari askorengan izan zuen eragina Europa osoan zehar. Bai erreformak bai kontraerreformak garapen intelektual inportatea suposatu zuten. Adibidez jesuiten pentsamentu eskolastikoaren bidez, katolizismoaren kasuan. Biblia alemanera itzuli zuenez, alemaniar literaturaren sortzaileetako bat dela ere esan ohi da. Lurralde luteranoetan erregeen botere absolutua txikitu egin zen. Katoliko eta protestanteen artean erlijio-gerra handiak egon ziren. Luteroren protesten mende bat eta gero, Bohemian gertatutako matxinada batek eragin zuen Hogeita Hamar Urteko Gerra, Alemania txikitu zuen katoliko eta protestanteen arteko gatazka handia.

Zinema

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Martin Lutero BizitzaMartin Lutero Gatazka Aita SantuarekinMartin Lutero Luteroren erbestaldiaMartin Lutero Luteroren ezkontza eta seme-alabakMartin Lutero Eliza Luteranoa eraikitzenMartin Lutero Luteroren azken bidaia eta heriotzaMartin Lutero Luteroren ondareaMartin Lutero ZinemaMartin Lutero ErreferentziakMartin Lutero Ikus, gaineraMartin Lutero Kanpo estekakMartin Lutero

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aizkora probaBai mundu berriaPaleolitoaIparrorratzMoluskuTaula periodikoaErrepublikaWolfgang Amadeus MozartNeolitoaEuroVeloEsklabotzaTolosaErromaTraineru estropadaIzaro Andres ZelaietaEmakumeen sufragismoaArnas-aparatuDemokraziaMendi-txirtaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaMaría Teresa MirabalSortuMitokondrioPetrolioFrantziako IraultzaEuskadi Ta AskatasunaKortatuPagoOiartzunJose Luis ZumetaBaso mediterraneoErdi AroaArku (arkitektura)Ballet3x3 saskibaloiEuskal Herriko geologiaFidel CastroGatazkaOtxandioko bonbardaketaOñatiko UnibertsitateaManuel LarramendiSagardoP2PIberdrolaAzala/GridTaigaGolkoJoseba SarrionandiaMaiztasun (estatistika)2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAustria-Hungariako Inperioa1994ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaIzurdeBertsolaritzaProletarioen diktaduraRafael NadalUbideAlemaniaBilintxEuropako Nazioen Errugbi KopaEstropadaJuan GaraiIvan JiménezConcha Murgia EgañaScratch (programazio-lengoaia)AMIA analisiSoinuIslamBiotopoAutotrofoOtxandio🡆 More