Riad (arabieraz الرياض, ar-Riyāḍ) Saudi Arabiako hiriburu politikoa eta herrialdeko hiririk handiena da.
Riad probintziako hiriburua ere bada, eta Nejd eta Al-Yamama eskualde historikoen parte izan da. Arabiar penintsularen erdian dago kokaturik, ordoki handi batean, eta 21. mendearen lehen laurdenean 10 milioi lagunen megalopolis bat bihurtu da.
Riad hiria الرياض الخفجي | ||
---|---|---|
hiriburua | ||
Riad hiria gauez. Erdian, Kingdom dorrea. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Saudi Arabia | |
Probintzia | Riad probintzia | |
Izen ofiziala | الرياض ar-Riyāḍ | |
Jatorrizko izena | الرياض الخفجي | |
Posta kodea | 11564–12665 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 24°39′N 46°43′E / 24.65°N 46.71°E | |
Azalera | 1,200 km² | |
Altuera | 380-770 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.009.100 (2022) −667.555 (2017) | |
Dentsitatea | 3.898,28 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 450 inguru | |
Ordu eremua | UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Acapulco eta Hermosillo | |
riyadh.sa… |
Hiria 15 udal barrutitan banaturik dago. Riadeko egungo alkatea, 1998tik, Abdul Aziz ibn Ayyaf Al Migrin da.
Saudi Arabiako erdialdean dago, Nejd herrialdean, Toweiq mendiaren ondoan, oasi oparo baten erdian.
Hiria Wadi Hanifa izeneko hezegunez osatutako haranetik gertu dago, eta bere azken garapen ekonomikoak ingurune hori inguratzen hastea ere ekarri du. Naturgune gisa kontserbatzeko ahaleginak egin dira 21. mendean,
Hiria hamabost barrutitan banaturik dago:
|
|
|
Datu klimatikoak (Riad) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31.5 | 34.8 | 38.0 | 42.0 | 45.1 | 49.8 | 52.0 | 47.8 | 44.5 | 41.0 | 36.0 | 31.0 | 52.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.1 | 23.0 | 27.6 | 34.0 | 39.6 | 42.7 | 43.4 | 43.2 | 41.3 | 35.1 | 27.6 | 22.0 | 33.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.4 | 16.9 | 21.1 | 26.9 | 32.9 | 35.4 | 36.6 | 36.5 | 33.3 | 28.2 | 21.4 | 16.1 | 26.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.9 | 9.0 | 15.0 | 20.3 | 25.7 | 27.6 | 29.1 | 28.8 | 25.7 | 20.9 | 15.3 | 8.4 | 19.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.11 | 0.5 | 4.5 | 11.0 | 18.0 | 16.0 | 23.6 | 22.7 | 16.1 | 13.0 | 7.0 | 1.4 | -1.11 |
Euria (mm) | 11.7 | 8.5 | 34.8 | 55.7 | 4.6 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.0 | 1.7 | 7.9 | 13.0 | 94.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.8 | 4.8 | 14.6 | 20.0 | 3.5 | 0.0 | 0.2 | 0.2 | 0.0 | 1.2 | 3.4 | 6.3 | 45.2 |
Hezetasuna (%) | 47 | 38 | 34 | 28 | 17 | 11 | 10 | 12 | 14 | 21 | 36 | 47 | 26 |
Iturria: |
Riad Najd izeneko herrialdeko hiri nagusia izan zen luzaroan, hango oasiaren oparotasunagatik famatua beti.
1824-1881 urteetan Saud-en dinastiaren hiriburua izan zen, eta handik bideratu zuen Ibn Saudek Arabiako konkista.
1932an estatu berriko hiriburu egin zuten saudiarrek, eta handik aurrera gorpuztu zen gaur egungo hiri modernoa. Lehen urratsa transformazioan izan 1940ko hamarkadaren amaieran, hiriaren harresi zaharra txikitzea eta Riad jatorrizkoa, kalexka estuko eta patioak zituzten etxeez osatua, funtsean suntsitzea. Haren ordez, 5 km2-ko 83.000 laguneko hiri bat eraiki zuten plangintza bidez.
1960ko hamarkadaren amairean, Frantziako eta Greziako plangintzagileen laguntzarekim Doxaidis urbanismo plana zeritzona egin zuten: hiri linear baten garapena, ardatz zentral batek gorpuztua ipar-hego norabidean. Garapen kontrolatuko sistema hori gainditu du ekonomiaren hazkundeak, eta hiria ekialderantz eta mendebalderantz ere garatu da.
XX. mende erdialdera arte najdarrak baizik ez ziren bizi Riyaden, baina arabiar etorki guztietako jendea bizi da han gaur egun.
Hona hemen biztanleriaren bilakaera:
Urtea | Biztanle |
---|---|
1918 | 18.000 |
1924 | 30.000 |
1944 | 50.000 |
1952 | 80.000 |
1960 | 150.000 |
1972 | 500.000 |
1974 | 650.000 |
1978 | 760.000 |
1987 | 1.389.000 |
1990 | 2.110.000 |
1992 | 2.776.000 |
1997 | 3.100.000 |
2001 | 4.137.000 |
2009 | 4.878.723 |
Hiri modernoa da gaurko egunean, kale zabal asfaltodunak, eraikin luzeak, eritegiak, hotelak eta nazioarteko aireportua dituena. Saudi Arabiako merkataritza, hezkuntza eta politika hiri nagusia da, hara jotzen dute estatu horretako errepide nagusiek eta handik abiatzen da burdinbide bakarra, Riyad-Damman. Industria asko zabaldu da azkenaldi honetan (petrolio findegiak).
21. mendearen hasieran, Kingdom Centre izeneko etxeorratza ireki zen, bulegoz betea. 2002an amaitu zuten eta Ekialde Hurbileko eraikinik garaienen artean dago. 302 metro eta 41 solairu dauzka, eta eraikineko elementurik adierazgarriena, goiko solairuetako "zuloa" da. Riadeko etxeorratzen Al Olaia barruti gero eta garatuagoan kokatzen da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Riad, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.