Marguerite Radclyffe Hall (1880ko abuztuaren 12a - 1943ko urriaren 7a), olerkari eta idazlea izan zen.
1927an egin zen ospetsu, "Adam's Breed" liburuarekin Prix Femina eta James Tait Black sariak irabazi zituelako. Haren hurrengo lana 1928an egin zuen, "Bakardadearen putzua" izenarekin, eskandalu ikaragarri bat eragin zuen haren gai lesbikoengatik. Auzitegi britaniar eta estatubatuarrek liburua zentsuratu nahi zuten eta jadanik salduta zeuden aleak suntsitu.
Radclyffe Hall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite Radclyffe Hall |
Jaiotza | Bournemouth, 1880ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1943ko urriaren 7a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko King's College Queen Elizabeth College (en) |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Radclyffe Hall eta John Hall |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bournemouth, Dorset, Ingalaterran jaio zen, 1880ko abuztuaren 12an, Marie Jane Diehl Sagerren eta Radclyffe Radclyffe Hallen alaba bezala. Haren aitak etxea abandonatu zuen idazlea jaio aurretik, 1882an Marie Janerengandik dibortziatu ostean. Dibortzioaren ondoren, ama eta Albert Visetti musikariak erlazio bat izan zuten.
Txikia zenean bakartia eta ixila zen eta "Peter" deitzea gustatzen zitzaion, bere aitona bezala. Londreseko King's Collegen jaso zuen bere hezkuntza, baina Alemanian jarraitu zituen bere ikasketak.
Adin-nagusitasuna lortzean, idazleak, haren aitaren dirua jasotzen du, 1898ko honen heriotzaren ondoren. 1898an gertatua. Diru horrekin Europa eta Ipar Amerikan zehar bidaiatzea ahalbidetu zion.
1907an, 27 urte zituela, Mabel Batten abeslaria ezagutu zuen. Hau ezkonduta zegoen, seme bat eta hiloba bat zituen. Bi emakumeak maitemindu egin ziren eta Battenen gizonaren heriotzaren ondoren elkarrekin bizitzen jarri ziren. Battenek "John" ezizena eman zion Hall-i.
Hall Londresen bizi izan zen. 63 urte zituela hil zen koloneko minbiziaz. Maitasun erlazio asko izan zituen bizitzan zehar.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Radclyffe Hall, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.