Britainiar Ingeles

Britainiar ingelesa (ingelesez: British English) Erresuma Batuan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da.

Britainiar ingeles
British English
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
ingeles
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologbrit1242
Wikien-gb
IETFen-GB

Erresuma Batuan idatzitako ingeles formalean eskualde-aldaketak daude (adibidez, wee eta little hitzak zenbait testuingurutan trukagarriak diren arren, iparraldeko Britainia Handiko (eta bereziki Eskoziako) edo Ipar Irlandako iparraldeko norbaitek wee eta hegoaldeko Ingalaterrako edo Galesko norbaitek little idatziko luke. Hala ere, Erresuma Batua osoko ingeles idatzian uniformetasun maila handia dago, eta hau "ingeles britainiarra" bezala deskriba daiteke. Ingeles mintzatuaren formak, ordea, munduko eremu gehienetan baino askoz gehiago aldatzen dira, eta, beraz, zailagoa da hizkuntza mintzatuari "ingeles britainiarra" kontzeptu uniformea aplikatzea. Tom McArthurren esanetan, "pertsona askorentzat, bereziki Ingalaterran, britainiar ingelesa tautologia bat da (...) britainiar hitzaren anbiguotasun eta tentsio guztiak partekatzen ditu, eta emaitza gisa bi modutan interpreta daiteke: zabalago edo estuago, nahasmen eta anbiguotasun maila baten barruan".

Ortografia

1828an, Noah Websterrek bere erabilera-hiztegia argitaratu zuenean, ingelesezko ortografia berritzeko aholkuak eman zituen. Nahiz eta estatubatuarra izan, Europan baino ez zituzten bere aholkuak jarraitu eta, beraz, britainiar eta estatubatuar ingelesen artean aldeak daude. Hona hemen adibide batzuk:

Britainiarra Estatubatuarra
-re (centre, theatre...) -er (center, theater...)
-ise (realise...) Kanadan eta Erresuma Batuan: realize... -ize (realize...)
-ogue (dialogue, analogue...) -og (dialog, analog...)
-our (colour, favour, labour...) -or (color, favor, labor...)
-ce [izenak] -se [aditzak] (practice / to practise) -ce/-se [biak] (license / to license, practice / to practice)
sceptical skeptical
jewellery jewelry
mad crazy
skilful (Australian eta Kanadan: skillful) skillful
pavement sidewalk
angry mad

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AhoskeraDialektoErresuma BatuaIngelesIngelesa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ProzesioSilverstoneko zirkuituaAndoni IruretagoienaGiza Garapenaren IndizeaIraitz-sistemaApustu-artekari1938EspainiaEspainiako Bigarren ErrepublikaLur ErrekondoUrtarrilaren 15Zentral nuklearErramun MartikorenaMaria ArrillagaBectiveko abadetxeUpMaisu/maistraUnai LasoLekeitioHuntza taldeaEspainiako garapen-planakDolores IbarruriTxillardegiBelley kantonamenduaJRamón AndrésXVideosPierre TopetHayao MiyazakiAutismoPaul TanuiLauaxetaGalaxiaAnimaliaPeoi (xakea)IkuskizunZinedine ZidaneJuduAntzinako ErromaAdierazpen-askatasunJoachim von RibbentropAminoazidoApirilaren 11DastamenMateriaLehen Mundu GerraEuskal PizkundeaSons of AguirreSoy boyBilbo24 ordu euskarazMonarkiaAskatasunMariDagbaniJesus NazaretekoaNerbio-sistemaSan Andres eliza (Eibar)Gorbeiako natura parkeaWeb nabigatzaileKlarinete2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakThe SimpsonsZuntz optikoBertsolaritzaPizkundeaAkizeBerlingo harresia🡆 More