Romaine Goddart Brooks, jaiotzez Beatricce Romaine Goddart (Erroma, Italia, 1874ko maiatzaren 1a - Niza, Frantzia, 1970eko abenduaren 7a) estatubatuar margolari bat izan zen.
Parisen eta Caprin egin zuen lan gehien bat.
Romaine Brooks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatrice Romaine Goddard |
Jaiotza | Erroma, 1874ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Italiako Erresuma (1874ko maiatzaren 1a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1970eko abenduaren 7a) |
Heriotza | Niza, 1970eko abenduaren 7a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Russian Orthodox Cemetery in Nice (en) |
Familia | |
Aita | Maj. Henry Seaman Goddard |
Ama | Ella Waterman |
Ezkontidea(k) | John Ellingham Brooks (en) |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) Doane Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista |
Lantokia(k) | Paris Erroma Londres eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi |
Mugimendua | sinbolismoa |
Izengoitia(k) | Goddard, Beatrice Romaine, Goddard, Romaine eta Brooks, Mrs. John Ellingham |
Genero artistikoa | erretratua erretratua |
Beatrice Romaine Goddard Erromako (Italia) familia aberats batea jaio zen. Bere aitak haurra zenean familia utzi zuen eta honek margolariaren bizitzan eragin handia izan zuen. Amak aldiz, buruko arazoak zituen seme zaharrari dedikatzen zion denbora osoa.
Brooks Burlingtongo (New Jersey) St. Mary's Hall, gaur Doane Academy izenarekin ezagutzen de apaiz elkarteko eskola batera bidali zuten. 1893an Parisera mugitu zen eta kantuko klaseak hartu zituen. Bestalde, haurdun geratu eta umea jaiotzean konbentu batean utzi zuen, 1897an Erroman karrera artistikoarekin hasteko. Margolaritzan lan egin zuen batez ere eta artista eta intelektual ezagun askorekin topo egin zuen.
1902an bere ama hil zen eta herentzia bidez dirutza handia jaso zuen. Hori dela eta, Caprira mugitu zen eta 1904an uharte italiar honetan bere senarra, John Ellington Brooks pianista ezagutu zuen. Bikote ezkonduak ez zuen luze iraun eta dibortzioaren ondoren margolariak itxura fisikoa guztiz aldatzea erabaki zuen: gizon baten antzera janzten hasi zen eta ilea moztu zuen, beste aldaketa askoren artean. Gero, Parisera mugitu zen berriro ere.
Italian margolaritza ikasi eta gero, Parisen ezarri eta bertako zirkulu literario, artistiko eta homosexualekin egin zuen lotura. 1925ean goreneko erreputaziora iritsi zen, erakusketa artistiko garrantzitsu batzuen bidez.
Romaine Godart Brooksen erretratuak kolore gutxikoak eta itzaldunak dira. Beraren lan garrantzitsuena Natali Cliffort Barney amorantearen erretratua da, Miss Natalie Barney, L'Amazone.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Romaine Brooks, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.