Gramatika Predikatu

Gramatikan, predikatua Subjektuaz zerbait esaten duen perpausaren zatia da, ardatz gisa aditza duena.

Adibidez, Arantxak begi urdinak ditu esatean, 'begi urdinak ditu' predikatua da. Esakune gramatikalaren beharrezko elementua da, hau da, ezinbestekoa da perpausak zentzua izan dezan. Beti forma pertsonaleko aditz batek osatzen du eta predikatuaren nukleo-funtzioa betetzen du (edo kopula, atributu-perpausetan); aditzarekin batera doazen gainerako elementuak aztertzen ari garen perpaus-motaren araberakoak izango dira. Perpaus bakunetan oinarrizko bi predikatu-mota bereiz ditzakegu:

  • Atributua: lotura aditzak (edo erdi kopulatibo) batez eta predikatu nominal batez osatuak. Subjektua, semantikoki, zuzenean lotzen da atributuarekin, hau da, berari buruz esaten denarekin; aditzak ez du ia esanahirik: subjektuaren eta atributuaren arteko lotura egiteko (edo kopula) baino ez du balio. Batzuetan, horrelako predikatuek beste osagarri batzuk eraman ditzakete.
  • Aditz-predikatua: aditz ez-kopulatibo batez (predikatuaren nukleo-funtzioa betetzen duena) eta bere balizko osagarriez osatuak.

Predikatu motak

  • Aditz predikatu konplexuak. Osagai batez baino gehiagoz eratuak daude; askotan, izena dute lehen osagai (horrek hurbiltzen ditu aditz elkartuetara); ezkerreko osagaiaren jokabidea edo izaera, ostera, aditz elkartuetakoa ez bezalakoa da
  • Adjektiboak predikatu gisa. Lotura aditz batekin egiten da.
  • Zenbait predikatu-osagarriri ere (bi metro luze, izarra baino ederrago bezalakoei) -ko erantsi ohi zaie DS barruan txertatuko badira: Bi metro luzeko gizona.
  • Aditzezkoak ez diren izen predikatuak. Aditzezkoak ez diren predikatu askoren oinarrian adjektiboa egon ohi da.
  • Bigarren mailako predikazioa. Bigarren mailako predikaturik gehienak aukerakoak izaten dira.

Erreferentziak

Bibliografia


Kanpo estekak

Tags:

Gramatika Predikatu Predikatu motakGramatika Predikatu ErreferentziakGramatika Predikatu BibliografiaGramatika Predikatu Kanpo estekakGramatika PredikatuAditzGramatikaSubjektu (gramatika)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Atomo-zenbakiBirziklatzeFrankismoCobweb (2023ko estatubatuar filma)RootIker CasanovaEmakumeen sufragismoaBoltxebikeZakuDiktaduraLauburuMyrna LoyTxinako Harresi HandiaHezkidetzaHaize instrumentuKobreGernika-LumoMiñanPoligono ganbilItsasmuseum BilbaoMoskuIndustrializazioa Euskal HerrianIxtarren ateaIsotopoOzono geruzaBenito MussoliniKarramarroRSSEuskaltzaindia1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaSantimamiñeAlemaniaLesakaAtomoSare pribatu birtualPernando AmezketarraNutrizioEguzkiaBelakiP2PAdamen kreazioaPeriklesSakelako kuboaJose Antonio ArdanzaHots-kutsaduraEuskal pilotaMiren AmurizaEspainiako Gerra ZibilaVienako BatzarraPetrolioElektronikaMickey MouseBultzagailuPornhubGozategiHesi elektrikoBiotopoErrepublikaBiztanleriaren dentsitateInauteriak Euskal HerrianGarazi ArrulaBig BangGasHowland uharteaMasturbazioDanbolinSlow FoodEnergia ez berriztagarriEn Tol SarmientoEslovakiaEmakumeen eskubideakBasahateGobernuz kanpoko erakunde🡆 More