Perka arrunta (Perca fluviatilis) Percidae familiako arrain bat da.
Oso ugaria da Europako erdialde eta mendebalde osoan, eta, antzina, Siberiaraino ere iristen zen.
Perka arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Perciformes |
Familia | Percidae |
Generoa | Perca |
Espeziea | Perca fluviatilis (Linnaeus, 1758) |
Banaketa mapa | |
50 cm luze izaten da, eta 4,75 kg-rainoko pisua har dezake. Gorputza luzanga da, ezkata latz eta gogorrez estalia. Bizkarra berdaxka da, eta sabelaldea, berriz, zilarkara. Alboan 5 edo 7 zerrenda ilun ditu.
Arrazin zuria da, haragi leunekoa eta kolorez arrosaxka. Eduki proteikoa % 18 ingurukoa da, eta gantza, % 4.
Kanpo-itxura antzekoa denez eta gurutzatu egin daitezkeenez, perka horia (Perca flavescens) perka arruntaren subespezietzat jo izan da (Perca fluviatilis flavescens), baina sailkapen askotan espezie desberdintzat jotzen dira.
Arrain txikiak, intsektuak, oskoldunak eta inoiz beste perkak ere jaten ditu.
Arrain kolonizatzailea da, eta mehatxua da espezie autoktonoentzat. Horregatik, espezie inbaditzailetzat jotzen da. Adibidez, Espainian, 2011ko azaroaren 14ko 1628/2011 Errege-dekretuak emandako espezie inbaditzaileen katalogoan agertzen da, eta, beraz, debekatuta dago ingurune naturalean sartzea, garraiatzea eta salerostea.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Perka arrunt, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.