Panama Hiria (gaztelaniaz: Ciudad de Panamá) Panamako Errepublikako, Panama probintziako eta izen bereko barrutiko hiriburua da.
Herrialdeko hiri haundiena eta populatuena da, 880 691 biztanleekin bere udal mugen barnean eta 2 011 780 pertsonekin bere metropoli eremuaren barnean. Bere metropoli eremuak hainbat jurisdikzio ezberdin bere barnean biltzen ditu, Panamá Hiria, San Miguelitoko hiri-barrutia, La Chorrera edo Arraiján bezalakoak. Panamako golkoaren ertzean dago, Ozeano Barean, Panamako kanalaren irteeraren ekialdean. Gaur egun 2561 km2ko azalera okupatzen du eta klima tropikala dauka.
Panama Hiria Panamá | |||
---|---|---|---|
hiriburua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Panama | ||
Province of Panama | Panamako probintzia | ||
District of Panama | Panamá District | ||
Izen ofiziala | Panamá | ||
Jatorrizko izena | Panamá | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 9°00′N 79°30′W / 9°N 79.5°W | ||
Azalera | 275 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 880.691 (2013ko abenduaren 31) 0 (2010) | ||
Dentsitatea | 3.202,51 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1519ko abuztuaren 25a | ||
Telefono aurrizkia | 507 | ||
Ordu eremua | UTC−05:00 | ||
Hiri senidetuak | Taipei, Fort Lauderdale, Guadalajara, Incheon, Miami, Tel Aviv, Paita (en) , Mexiko Hiria, Madril, San Diego, Manila, Barranquilla eta Callao | ||
Hizkuntza ofiziala | gaztelania | ||
mupa.gob.pa |
1519ko abuztuaren 15ean hiriaren sorrera gertatu zen Pedrarias Dávilaren eskutik, Panamá izeneko cueva amerindiarren etxe multzo batetik gertu. Errepublikaren hiriburu bezala, Gobernu Nazionalaren egoitza nagusienak, beste hainbat gobernu erakundeen egoitza ezberdinak, enbaxada asko eta behar bezala egiaztatutako kontsulatu pila hartzen ditu.
Balboako itsas portuak, Tocumen Aireportu Internazionalak, Marcos A. Gelabert Aireportu Internazionalak, Mendebaldeko Panama probintzian kokatutako Panamá Pacífico Aireportu Internazionalak eta PSA Panama International Terminal itsas portuak, Panamerikar errepideak eta Panamako kanalarekiko paraleloki doazen Panamako burdinbideak eta Transistmika errepideak, hiria komunikatzen dute.
Panama Hiria estatuko gune kultural eta ekonomiko garrantzitsuena da, finantza jarduera bizia duen nazioarteko banku zentro gisa. Finantza barrutia, Panamako kanala, eraikuntza, merkataritza eta turismoa hiriko ekonomiaren diru sarreren iturri nabarmenak dira.
Hiriaren izenaren jatorria cueva amerindiarren Panamá hitzan dago, zeinek Paskual Andagoiakoaren arabera "arrainen ugaritasuna" edo "arrain eta tximeleten ugaritasuna" esan nahi baitu. Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean jatorria duen izen arrunt bereko zuhaitz mota bat dago ere, (Sterculia apetala) izen zientifikoa duena. Hiriaren lehenengo izen ofiziala Panamako Jasokundearen Andre Maria (gaztelaniaz: Nuestra Señora de la Asunción de Panamá) izan zen, abuztuaren 15ean, hau da Andre Mariaren Jasokundearen egunean, sortua izan zelako.
1519. urtean sortu zuen Panama Hiri zaharra Pedrarias Dávila gobernadore eta konkistatzaile espainiarrak. Paskual Andagoiakoa arabarra izan zen sortzaileetako beste bat. Garrantzi handiko merkataritza hiri bihurtu zen eta XVI. eta XVII. mendeetan itsaslapurrek hiria eskuratzeko saio ugari egin zituzten; 1671. urtean erabat suntsitu zuen hiria Henry Morgan piratak. XVIII. mendean Panama Hiriaren hondamen politiko eta ekonomikoa izan zen, eta 1751n Granada Berriko (gaur egungo Kolonbia, Venezuela, Ekuador eta Panama) lurraldearen barnean geratu zen.
XIX. mendean gorabehera asko izan ziren; burujabetasuna lortzeko ahalegin askoren ondoren, 1903an bereizi zen Panamako estatua Kolonbiatik, baina urte hartan bertan Estatu Batuek Panama Hiriaren gaineko eskubideak lortu zituzten. 1914an Panamako kanala zabaldu ondoren, bizkor hazi zen Panama Hiria eta Estatu Batuetako soldaduen aisiarako hiri bihurtu zen. 1989. urteko abenduaren 20an Estatu Batuetako osteek hiria hartu zuten.
Panama Hiria izen bereko barrutian kokatuta dago, bere metropoli eremuak San Migelitoko hiri-barrutia eta Panamako kanalaren beste ertzean dauden eremu populatuak ere, bere barnean biltzen dituen arren. Kanalaren beste aldean dauden hiri eremuak La Chorrerako barrutiaren eta Arraijáneko barrutiaren zati dira. Panama Hiriko eta San Miguelitoko barrutiak Panama probintzian kokatuta daude. La Chorrera eta Arraijáneko barrutiak ordea, Mendebaldeko Panama probintzian.
Panama Hiriko barrutiaren egitura bi alditan aldatu zen 2002 eta 2009 urteen artean. Azkenengo urte horretatik aurrera, Panama Hiriko barrutia 26 korregimentuetan (gaztelaniaz: corregimiento) banatuta dago. Korregimentuak era berean, auzoetan (gaztelaniaz: barrio) banatuta egon daitezke, azken hauek inolako egitura administratibo edo politikoa izan ez arren. Ondoren agertzen dira korregimentu guztien izenak eta beraien auzo garrantzitsuenak:
|
Hiriak klima tropikala dauka, zehazkiago sabanako klima tropikala motakoa edo Awi, Köppen klima sailkapenaren arabera. Klima tropikal mota ezberdinen artean (A multzoa) lehorrena da, non batezbezteko urteko prezipitazioa 1.000 mm baino txikiagoa izan daiteke, Panama Hiria barne dagoen Pazifikoko "Arku lehorra" izendatutako eskualdean. Ondo nabarmendutako urtaro lehor bat dago, hiru eta bost arteko hilabetekoa. Lehorraldia neguan ematen da (Aw azpimultzoa).
Maiatza eta abendua artean prezipitazio nabarmenak dituen urtaro euritsu luzea ematen da. Urtarrila eta apirila artean ordea, urtaro lehor motz bat gertatzen da. Batezbesteko urteko prezipitazioa 2.000 mmetatik gertu dago, batezbesteko hezetasun erlatiboa %75ean dago eta batezbesteko tenperatura 27 °Cetan. Inoiz neurtu den tenperatura maximo absolutua 39 °Ckoa da eta minimoa 20 °Ckoa.
Datu klimatikoak (Panama Hiria, 1971-2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33.4 | 34.2 | 34.8 | 35.4 | 34.5 | 33.8 | 33.9 | 33.9 | 32.9 | 32.6 | 32.9 | 33.3 | 33.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.0 | 26.3 | 26.6 | 27.5 | 27.8 | 27.6 | 27.5 | 27.4 | 27.0 | 26.7 | 26.6 | 26.3 | 26.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 24.0 | 24.4 | 25.4 | 26.5 | 25.1 | 25.3 | 25.0 | 25.9 | 25.0 | 25.8 | 25.3 | 25.2 | 25.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 29.3 | 10.1 | 13.1 | 64.7 | 225.1 | 235.0 | 168.5 | 219.9 | 253.9 | 330.7 | 252.3 | 104.6 | 1907.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.9 | 1.3 | 1.4 | 4.9 | 15.0 | 16.0 | 14.0 | 15.0 | 17.0 | 20.0 | 16.0 | 7.5 | 131 |
Iturria: World Meteorological Organization |
Oharra:
Hiriaren hegoaldean Balboa dago, Panamako kanalarekin batera hiriko ekonomiaren oinarria osatzen duen jarduera handiko portua. Panaman daude, halaber, ubidearen trafikoa bermatzen duten administrazio erakundeak eta munduko banketxe nagusien egoitzak. Industriari dagokionez, garagardogintza, petrolio findegiak, ehungintza, zurgintza, janari industria eta tabakogintza dira alor nagusiak. Tocumengo nazioarteko aireportuak, Panamako burdinbideak eta autobide sare zabal batek lotzen ditu Panama Hiria eta Panamako Errepublikako eskualde nagusiak.
Aipagarriak dira Espainiar Inperioren kolonia izan zen garaiko Panama Viejo gune arkeologikoa eta San Felipe edo Alde Zaharra (gaztelaniaz: Casco Viejo) izendatzen duten korregimentua. Era berean, Panama Kolonbiatik banatu ondoren sortu ziren Santa Ana, Calidonia, Bella Vista eta San Francisco korregimentuak mota ezberdineko ondasun pila biltzen dute ere. Bukatzeko, Ameriketako Estatu Batuen menpean egon zen Panamako kanalaren zonaldearen zatia izan zen Ancón korregimentua ere, ondasun aipagarriak ditu.
Eraikinak.
- San Felipe korregimentuan:
- Santa Ana korregimentuan:
- Calidonia korregimentuan:
- Bella Vista korregimentuan:
- Ancón korregimenduan:
Panamako kanalaren azpiegiturak.
Plazak, kale, etorbide eta pasealekuak.
- San Felipe korregimentuan
- Santa Ana korregimentuan:
- Calidonia korregimentuan:
- San Francisco korregimentuan:
- Panama Hiriaren zehar:
Parkeak.
- Bella Vista korregimentuan:
- Ancón korregimentuan:
- San Francisco korregimentuan:
- Panama barrutiaren iparmendebaldean:
Merkataritza guneak:
Erakustazokak:
Kirol azpiegiturak:
Gune arkeologikoak:
Panama Hiria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Panama Hiria Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz:
|
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Panama Hiria, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.