OpenDocument edo ODF (Open Document Format) bulegotika fitxategientzako formatu estandarra da, formatu irekia.
Ingelesez OASIS akronimoarekin ezagutzen den erakundeak kudeatzen du ("Organization for the Advancement of Structured Information Standards").
Hasiera batean OpenOffice.org erakundeak sortuta, XML formatuan oinarritzen da, eta bulegotika dokumentuak gordetzeko balio duen fitxategi estandarra da. Hala nola:
LibreOffice bulegotika paketeak ere formatu hauek erabiltzen ditu.
2005eko maiatzaren lehenean onartu zen OpenDocument estandar bezala, eta urte horretako azaroaren 30erako ISO 26300 estandar moduan finkatu zen. Estandar hau publikoki garatutakoa da, irekia (edonork eskuratu dezake), eta mugarik gabe erabil daiteke. Jabetza pribatua duten formatuen alternatiba izan nahi du ODFk, software etxe bakar batekiko dependentzia ekiditeko.
Fitxategiaren luzapena kontutan hartuz, jakin dezakegu zein eratako lana den:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article OpenDocument, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.