Olaberria Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdean.
945 biztanle zituen 2016. urtean, eta 6,92 km2.
Olaberria | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Herrigunea eta biribilgunea. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Olaberria | ||||||||||
Alkatea | Jokin Garmendia Asurabarrena | ||||||||||
Posta kodea | 20212 | ||||||||||
INE kodea | 20058 | ||||||||||
Herritarra | olaberritar | ||||||||||
Ezizena | dotorek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°01′37″N 2°12′13″W / 43.0269°N 2.2037°W | ||||||||||
Azalera | 6,92 km² | ||||||||||
Garaiera | 342 m | ||||||||||
Distantzia | 45 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 918 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 132,66 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | % 4,67 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 20,39 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 38,67 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 77,36 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 6,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 9,83 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 50,87 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 42.25 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1804 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.olaberria.eus |
Udalerriak bata bestearengandik urrunduak dauden bi herrigune ditu: mendi gorenean, jatorrizko landa eremuko herrigunea; eta behealdean, N-1 errepidearen alboan, industria eremuko Ihurre langile klaseko auzoa.
Olaberria izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izena erabiltzean, honako hau da bidea: Olaberria, Olaberriarekin, Olaberrian...; baina Olaberriko, Olaberritik, Olaberrira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Olaberri maitea, Olaberri osoan, Gure Olaberri hau...
Olaberria Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak osatzen duten hirigunearen hego-mendebaldean dago kokaturik, Donostia eta Gasteiz lotzen dituen N-1 errepideak eta Beasain Zumarragarekin lotzen duen GI-632 errepideak bat egiten duten tokitik hurbil. 300 metro inguruko garaiera duen muinotxo baten gainean dago. Muinoak Oria ibaia du iparraldean, eta ekialde zein mendebaldean Oriaren bi ibaiadarrek inguratzen dute. Hegoalderantz muinoak Atxartiko Gainaren mendilerroarekin egiten du bat.
Gaur egun, Olaberriak bi herrigune ditu, biak ere nortasun eta klase sozial ezberdinekoak:
Bi auzo nagusi horiez gainera, hiru auzo txiki daude:
Erdi Aroan, Areriako Bailararen barruan zegoen lurralde hau, orduko Lazkao, Gabiria, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Arriaran (Beasain) herrixkekin batera. Garai hartan, Zeba izen zaharra zuen; izan ere, Olaberria izenak aurrekoa ordezkatu zuen XV. mendearen bigarren erdialdean.
1804ko urriaren 15ean herria ofizialki Lazkaotik banandu zen.
XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru egonkorra mantendu ondoren, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Olaberriak hirukoiztu egin zuen populazioa, 1.500 biztanle inguru ere izan zituen. Ordutik aurrera gainbehera hasi zen eta XX. mendearen bukaerarako 900 biztanle inguru zituen. XXI. mendearen hasieran hazkundeari ekin zion berriro. 2019. urtean 914 biztanle zituen, horietatik %27,02k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %8,97 ziren.
Olaberriko biztanleria |
---|
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %19,7. Bigarren sektorea %79,6. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %0,5.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Olaberriko alkatea OEO taldeko Jokin Garmendia Asurabarrena da.
Olaberriako udalbatza | |||||
Alderdia | 2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
OEO (Independienteak) | 4 / 7 | ||||
Bildu | 2 / 7 | ||||
OHE (Independienteak) | 1 / 7 | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 336 boto (5 zinegotzi). EH Bilduk 122 boto (zinegotzi 1). OHE taldeak 87 boto (zinegotzi 1). PSE-EEk 19 boto. Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 328 boto (5 zinegotzi). EH BIlduk 188 boto (2 zinegotzi). PSE-EEk 24 boto. Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.
Hauek izan dira Olaberriko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Jose M. Querejeta Arrista/Arrieta | 1979 | 1983 | Olaberriko Herri Elkartea | |
Juan Zubiarrain | 1983 | 1987 | Independenteak | |
1987 | 1991 | Olaberriko Herri Elkartea | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Olaberriko Herri Elkartea | ||
Txomin Mendoza Perez | 1999 | 2003 | Olaberriko Herri Elkartea | |
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | ||
Txomin Mendoza Perez | 2007 | 2011 | Olaberriarekin eta Olaberritarrak | |
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena | 2011 | 2015 | Olaberriarekin eta Olaberritarrak | |
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena | 2015 | 2019 | Olaberriarekin eta Olaberritarrak | |
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena | 2019 | Jardunean | Olaberriarekin eta Olaberritarrak |
Gipuzkeraren aldaera bat da Olaberriko euskara, zehazki, sartaldeko gipuzkeran katalogaturik dagoen Goierriko euskara da herrian hitz egiten dena. Datuen arabera, herriko euskaldunak %50.87 dira, eta euskararen erabilera %18.9 da.
Eustaten arabera, 2016an herritar euskaldunak %58,01 ziren.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Olaberria, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.