Nadine Gordimer (Springs, 1923ko azaroaren 20a - Johannesburg, 2014ko uztailaren 13a) Hegoafrikako eleberrigile eta ipuin-idazlea izan zen, ingelesez idazten zuena.
Apartheida borrokatu zuen, eta Literaturako Nobel saria jaso 1991n. Haren liburuetan, Hegoafrikako apartheida aztertzen da ikuspegi askotatik, batzuetan arrotzarenetik, beste batzuetan bertakoenetik. Pertsonen arteko komunikazio-arazoa ere sarri erabiltzen du gai gisa.
Nadine Gordimer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Springs (Hegoafrika), 1923ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Johannesburg, 2014ko uztailaren 13a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Isidore Gordimer |
Ama | Hannah Gordimer |
Ezkontidea(k) | Gerald Gavron (en) (1949 - 1952) Reinhold Cassirer (1954 - 2001) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, ipuingilea, scientific editor (en) eta prosalaria |
Parte-hartzailea | |
Lantokia(k) | Johannesburg |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea |
Genero artistikoa | eleberria eleberri laburra kontakizun laburra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Afrikako Kongresu Nazionala |
Nadine Gordimer Springs meatzari herrian jaio zen 1923ko azaroaren 20an. Judu europar batzuen alaba zen —ama ingelesa zuen, erdiko maila sozialekoa eta kultua; aita, letoniar bitxigilea—, eta idazle izan baino lehen dantzari izan nahi izan zuen. Bihotzeko gaitz batek, ordea, letretara bideratu zuen. Irakurri egiten zuen oso gaztetatik, eta 9 urterekin idatzi zituen aurreneko ipuinak. Argitaratzeko lehen aukera 15 urterekin iritsi zitzaion, egunkari baten bitartez.
Ordurako bazekien kasta bateko kidea zela. Ikasten zuen eskola erlijiosoan neskak zituen ikaskide guztiak; zuriak denak. Asteburuetan sos batzuk ematen zizkioten, eta zinemara joaten zen. Han ere, beltzen arrastorik ez aretora sartzeko ilaretan. Nerabezaroan ikusi zuen "zerbait ez zihoala ondo", eta 18 urterekin ohartu zen gertuago sentitzen zituela gazte beltzak zuriak baino. Eta horrek eraman zuen sistemaren aurka borrokatzera.
Ezta liburutegian ere. Idazlea izateko irakurri egin behar da, eta nire herrian beltzik ez zen sartzen liburutegian. (Nadine Gordimer)
1949an argitaratu zuen Face to face kontakizun laburren bildumarekin hasi zen ezaguna egiten. 1953an karrikaratu zuen The Lying Days lehen nobela, kutsu autobiografiko handikoa. 1958an, berriz, lehen aldiz ezagutu zuen zentsura, A World of Strangers eleberria ezin izan baitzuen argitaratu jaioterrian —Hegoafrikara iritsita beltzen komunitatea ezagutuko duen Toby gazte ingelesa zuen protagonista eleberri hark—.
Gordimer beti gelditu zen Hegoafrikan, baita Afrikako Kongresu Nazionala erakunde klandestinoan lanean hasi zenean ere. 1962an ezagutu zuen Nelson Mandela gaztea, eta orduan jakin zuen zein izango zen bere zeregina: segregazionismoaren aurka borrokatzea. Eta, horretarako, buru politikoarentzat hitzaldiak prestatu zituen, etxea utzi zien iheslariei, hegoafrikar beltzen eskubideen bozgorailu bihurtu zen mundu osoan...
Booker McConnell saria irabazi zuen 1974an, The conservationist lanari esker. Gai politikoa azken muturreraino eraman zuen 1979ko Burger´s daughter eleberrian, askoren ustez haren lan nagusia den horretan. July´s people (1981) eleberriak, aldiz, emakume zuri bat, haren familia eta morroi beltza azaltzen ditu, parabola mingots batean. Eleberri batetik bestera, kontakizun laburren bildumak egin zituen. Haren prestigioa haziz joan zen mundu osoan, eta Literaturako Nobel saria jaso zuen 1991n.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nadine Gordimer, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.