Mertxikondo

Mertxikondoa (Prunus persica) Rosaceae familiako fruta-arbola bat da.

Fruitua mertxika da.

Mertxikondo
Mertxikondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus persica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmertxika, peach pit (en) Itzuli, peach juice (en) Itzuli, persic oil (en) Itzuli eta peach wood (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Terminologia

Mertxikondoaren fruituak izen ugari hartzen ditu: mertxika, muxika, muxurka, melokotoia, tuaxa, peska, fresku, prixku... Blanca Urgell hizkuntzalariaren arabera, Ibarguen-Cachopin kronikak (XVI. mendea) esaera hau jasotzen du: «Madaria eta Muxika, frutu on bi dira».

Ezaugarriak

Hosto erorkorreko eta adaburu zabaleko fruta-arbola da mertxikondoa; 3-6 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala

Enborra txikia, zimurra eta gorrixka izaten da.

Hostoak

Hostoak leunak, lantza-formakoak eta meheki zerradunak dira.

Loreak

Martxotik maiatzera loratzen da mertxikondoa. Hostoak baino lehen ateratzen dira loreak -galtzarbetan-, eta zuriak edo arrosak dira.

Fruitua

Mertxikondo 
Mertxika baten irudia eta barne itxura.

Mertxikondoaren fruitua drupa da; pubeszentea, horia edo morea, eta kolore bereko mamia duena. Hazia hezur gogor batez inguratuta dago.

Mertxika bizitza luzearen eta hilezkortasunaren sinbolo dira. Mertxikak Txinan eta herrialdeko portzelana ezagunak horien marrazkiekin apaindu ohi dituzte.

Nutrizio informazioa

Nutrizio informazioa (100g)

Historia eta habitata

Mertxikondoa jatorriz Txinakoa da eta badira 3.000 urte landatzen dutela. Mendiko merkatari-bideetatik eraman zuten Pertsiara (Iran). K. a. 330 urtean, Greziara iritsi zen mertxikondoa eta Erdi Aroan bere ekoizpena Europa osora hedatu zen. Gaur egun, munduko fruta arbola hedatuena da eta ekoizle nagusiak hauek dira: Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Txile, Grezia, Frantzia eta Espainia.

Iraila udaren eta udazkenaren arteko igarotze hila da. Euriak hasten dira, eta mertxikak, maiatzaren lehen hamabostaldiaz geroztik Iberiar penintsulako hego-ekialdetik iritsi direnak, orduan Lleidan eta Aragoin agertzen dira.

Barietateak

Mertxikondo 
Nektarina mertxikaren kultibar bat da
  • Paviak
  • Nektarinak/Brinoiak
  • Paraguaioak/Mertxika zapalak
  • Pentoo edo Pan Tao (txinatarra)
  • Mami zuria: Charles roux - May flower - Redwing - Ribet - Robin
  • Mami horia: Cardinal - Dixie Red - Early Red -Early O'Henry - Red Haven - Sun Haven - Spring crest

Galeria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Tags:

Mertxikondo TerminologiaMertxikondo EzaugarriakMertxikondo Historia eta habitataMertxikondo BarietateakMertxikondo GaleriaMertxikondo ErreferentziakMertxikondo Kanpo estekakMertxikondoRosaceae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Pello OtxandianoGreziaMesopotamiaNico WilliamsFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaBertsolaritzaIsotopoCreative CommonsFrancisco FrancoSistema eragileBurdinaEuropar BatasunaNøgen (musika taldea)FinlandiaEuskal dantzakGrândola, Vila MorenaErdi AroaMeatzaritzaTxillardegi2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakRan Rober RanIker MuniainAs (egunkaria)MariErroldaBernardo AtxagaGrândolaPasaiaErrobi (taldea)Normandiako Lehorreratzea1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaSons of Aguirresyo04Maialen BerasategiInperialismoErromako foroaKlima aldaketaLekeitioOihana EtxebarrietaErromantizismoGoienaAskatasunIdazketaren historiaPoloniaTina ThörnerDorreJava (programazio-lengoaia)GlobalizazioRafael NadalBarry CunliffeEstirpe ImperialUztarriaUranio-233DanborJorge OteizaBegoña Muruaga LacaRamona Zapatero ZapatelEspainiako trantsizioaIkuska (dokumental-saila)Udalerri Euskaldunen MankomunitateaNafarroako ErresumaAntton KazabonItsas pinuEuskara batua2024Antzinako Erroma🡆 More