Maria Ii.a Diaz Harokoa

Maria II.a Diaz Harokoa (c.

1320 - 1348ko irailaren 16a) Bizkaiko hamabigarren andrea izan zen Joan Harokoaren alaba eta Maria Diaz Harokoaren ondorengoa. Joan Nuñez Lara Gaztelako noblearekin ezkondu zen, eta areagotu ziren bere garaian Gaztelako koroak Bizkaiko jaurerria hartzeko ahaleginak.

Maria II.a Diaz Harokoa
Bizitza
Jaiotza1320
HerrialdeaMaria Ii.a Diaz Harokoa Gaztelako Koroa
Heriotza1348ko irailaren 16a (27/28 urte)
Hobiratze lekuaSan Frantzisko eliza
Familia
AitaJoanes I.a Harokoa
AmaElisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k)Joanes Nuñez IV.a Larakoa
Seme-alabak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak

Biografia

Aita Joan Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Elisabet Portugalgoa izan zituen. 1320 inguruan jaio zen.

Aitak ez zuen luzaroan iraun agintaldian. Mariak bi urte inguru zituela jarauntsi zuen baina bere eragina zabaltzea saiatzeagatik 1326ko urriaren 31n Alfontso XI.a Gaztelakoak hala aginduta Toron erail zuten. Erregeak Joanen ondasunak konfiskatu zituen eta sei urte zituen Maria Baionara erbesteratu zen. Gaztelar erregeak amonaren eskubideak erosteko eskaintza egin zuen baina Maria Diazek saltzeari uko eta Jaurerrira itzuli zen.

1331n, Baionan zegoela, hamabi urte zituen Maria gazteak Joanes III.a Nuñez Larako jauna ezkondu zuen.

1334an Maria bere ilobaren alde karguari uko egin zion. Mariak hamalau urte zituen.

Alfontso XI.aren erreinaldiaren lehenengo zatian, Joan Nuñez bere senarrak Joan Harokoaren ondasunen eske aritu zen, zenbait alditan erregearen aurka matxinatuz. Behin erregeak Lerman Joan Nuñez setiatu eta mendean hartu zuen, bakezkoak egin zituzten. Orduan, erregeak Mariaren titulua berretsi zuen, 1332tik aurrera berarentzat aldarrikatu izan zuen arren.

Maria amama, jada hirurogeita hamar urtetik gorakoa zelarik, 1342ko urriaren 3an, asteazkena, egunsentian hil zen.

1348ko irailaren 16an, Nuño semez erditu zenean hil zen. Nuñok jaurerria jarauntsi zuen eta lau urte geroago Bermeon hil zen arte baita mantendu ere. Palentziako San Frantzisko komentuan lurperatu zuten. Egun komentuaren elizak baino ez du zutik iraun.

Familia

Aitona
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Joanes Alfontso
Valencia de Camposko jauna
Amona
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Maria Diaz
Bizkaiko andrea
Aitona
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Alfontso
Portalegreko jauna
Amona
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Yolanda
Peñafielgoa
Aita
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Joan Harokoa
Bizkaiko konde
Ama
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Elisabet
Portugalgoa
Maria Ii.a Diaz Harokoa  Maria Harokoa
Bizkaiko andrea

Ezkontza eta seme-alabak

Mariak Joanes III.a Nuñez Larako jauna ezkondu zuen. Hau Alfontso X.a Gaztelakoaren birbiloba izan zen.

Bikoteak lau seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak

Kanpo estekak


Aurrekoa
Maria Diaz
Bizkaiko andrea
13341348
Ondorengoa
Nuño

Tags:

Maria Ii.a Diaz Harokoa BiografiaMaria Ii.a Diaz Harokoa FamiliaMaria Ii.a Diaz Harokoa Ezkontza eta seme-alabakMaria Ii.a Diaz Harokoa ErreferentziakMaria Ii.a Diaz Harokoa Kanpo estekakMaria Ii.a Diaz Harokoa13201348Bizkaiko jaurerriaIrailaren 16

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bilboko Athletic Club 2016-2017Titi-koitoaIrati (filma)FrantsesMUrriaren 3AustraliaInternational Standard Book NumberWikiHizkuntzaMiren NogalesPeruRotten XIIIMailegu (finantza)1995Ez Dok AmairuKonjuntibaJimmy WalesAlex SarduiPoligono erregularNafar-lapurteraEzki hostozabalAiaraldeaFallout 4Energia eolikoGoogleGizakiGarapen iraunkorNerea IbarzabalGasteizEider RodriguezClaudio RanieriErretinaNobleziaKristalinoSugaarBulego (musika taldea)Huntza taldeaGametoIssuuCorpus Inscriptionum Latinarum2009Umetoki barneko gailuMetal AroaEneko AristaKareharriLanbideCharles CoburnBergaraEuskararen jatorriaLa Tour-sur-OrbOstiral SantuaEuskararen historiaAzaroaren 11TxakurJoxe AzurmendiMexikoBarne produktu gordinBiologiaKristauArrazismoAndy WarholAro GaraikideaTartaloVietnamMoluskuAlkandora beltzakIzen-sintagmaVincent van GoghBoleibolBaionaKleroLe Corbusier🡆 More