Nuño Lara Eta Diaz Harokoa

Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348 – Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).

Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urte ingururekin hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.

Nuño Lara eta Diaz Harokoa
Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli


errege-maiordomo nagusia

Bizitza
Jaiotza1348 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaNuño Lara Eta Diaz Harokoa Gaztelako Koroa
HeriotzaBermeo1352ko abuztuaren 29a (3/4 urte)
Hobiratze lekuaBermeo
Familia
AitaJoanes Nuñez IV.a Larakoa
AmaMaria II.a Diaz Harokoa
Anai-arrebak
LeinuaHouse of la Cerda (en) Itzuli
Lara leinua
Jarduerak

Biografia

1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aitak, Joanes III.a Nuñez Larakoak bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.

Petri I.a Gaztelakoa haurra harrapatzen saiatu zen baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker. Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.

Lau urte soilik zituenean hil zen Nuño, Bermeon 1352ko abuztuaren 29an. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoarekin, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturalarekin, ezkondu zen.

Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.

Familia

Aitona
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Fernando
Gaztelako infantea
Amona
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Joana Nuñez
Larakoa
Aitona
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Joan Harokoa
Bizkaiko jauna
Amona
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Elisabet
Portugalgoa
Aita
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Joanes III.a Nuñez
Larako jauna
Ama
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Maria II.a Diaz
Bizkaiko andrea
Nuño Lara Eta Diaz Harokoa  Nuño Lara
Bizkaiko jauna

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Nuño Lara Eta Diaz Harokoa BiografiaNuño Lara Eta Diaz Harokoa FamiliaNuño Lara Eta Diaz Harokoa ErreferentziakNuño Lara Eta Diaz Harokoa Kanpo estekakNuño Lara Eta Diaz Harokoa13481352BermeoBizkaiko jaurerriaUrtarrilaren 15

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LanbideSistema eragileNogen (musika taldea)Daniel KaluuyaGoroldioDomeinuHaurdunaldiTximeletaJon MirandeSeychelleakGuruin endokrinoIlargiaGiza Garapenaren IndizeaEuskal Herriko kulturaErrege BardeaAmpuisBegoña Pedrosa71. Oscar SariakNazio Batuen ErakundeaMariInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Errobi (taldea)PaleolitoaEhizaEusko JaurlaritzaXabier LeteThibaut CourtoisHizkuntzaMichael PraedErdi AroaTokusatsuArroka sedimentarioGutun formalAntzinaroaJoxe Mari AgirretxeEuskal Lore JokoakUgalketaPulveroboletus hemichrysusCarles PuigdemontAngkor WatBudismoGaztela eta LeonErromatar InperioaElhuyar HiztegiaGanga (arkitektura)Global Biodiversity Information FacilityOperaUntxiKlima1997RaponeEuskal literaturaEnergia berriztagarriGernikako bonbardaketaEuskal dantzakZuhaitzXVIII. mendeaIrakDwight David EisenhowerOiloProkariotoLauaxetaIkastolaGorbeiako natura parkeaErrusiaLordeThierry LepaonWCary MiddlecoffKlima aldaketaProteina🡆 More