Luanda (lehen São Paulo da Assunção de Loanda edo Loanda) Angolako hiri nagusia eta hiriburua da.
Afrikako hamaseigarren hiririk handiena da. Hego Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, errepublikaren iparraldean.
Luanda Luanda | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Luanda hiria itsasotik ikusita. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Angola | ||
Probintzia | Luandako probintzia | ||
Izen ofiziala | Luanda | ||
Jatorrizko izena | Luanda | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 8°50′18″S 13°14′04″E / 8.8383°S 13.2344°E | ||
Azalera | 113 km² | ||
Altuera | 6 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.487.444 (2018ko uztailaren 1a) 321.577 (2014) | ||
Dentsitatea | 22.012,78 bizt/km² | ||
Herritarra | luandar | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1575 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | São Paulo, Houston, Lisboa, Maputo, Macao, Porto, Sao Tome eta Rio de Janeiro |
Angolako portu nagusiena izateaz gain industria eta kultura hirigune garrantzitsuena ere da. Luanda portugesez hitz egiten den munduko hiririk jendetsuenetako bat da.
1576ko urtarrilean sortua, Afrikako hiri kolonial zaharrenetako bat da. Paulo Dias de Novais esploratzaile portugaldarrak São Paulo da Assunção de Loanda izenarekin sortu zuen. Brasilgo esklaboen salerosketaren erdigune izan zen esklabutza debekatu zen arte. 1975ean Angolako Gerra Zibila hasi zenean, portugaldar zuri gehienak alde egin zuten, batez ere Portugalera. Luandako biztanleria asko handitu zen gerratik ihes egin zuten errefuxiatuengatik, baina azpiegiturak ez ziren egokiak gehikuntzari aurre egiteko. Horrek hiri inguruan txabola auzo handien sortzea ekarri zuen.
Hirian dauden industrien artean nekazaritzako produktuen prozesamendua, edarien ekoizpena, ehungintza, zementua, autoak muntatzeko instalazio berriak, eraikuntza materialak, plastikoak, metalurgia, zigarroak eta oinetakoak daude. Hiria petrolioaren gune ekonomiko gisa ere nabarmentzen da eta hiritik gertu erauzten den petroleoa prozesatzeko findegi bat dago hirian. Pentsa litekeenaren kontra, munduko hiririk garestienetako bat da Luanda. Luanda biztanle gehienak Ambundu talde etnikokoak dira, baina azkenaldian Bakongo eta Ovimbundu taldeetako kideen kopurua haziz doa. Europako biztanleria ere badago, batez ere portugesez osatua.
Datu klimatikoak (Luanda) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 35 | 35 | 34 | 36 | 32 | 29 | 28 | 29 | 32 | 37 | 34 | 37 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28 | 29 | 30 | 29 | 28 | 25 | 23 | 23 | 24 | 26 | 28 | 28 | 27 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23 | 24 | 24 | 24 | 23 | 20 | 18 | 18 | 19 | 22 | 23 | 23 | 22 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 21 | 21 | 21 | 21 | 18 | 15 | 14 | 14 | 17 | 18 | 20 | 19 | 14 |
Euria (mm) | 25 | 36 | 76 | 117 | 13 | 0 | 0 | 0 | 3 | 5 | 28 | 20 | 323 |
Iturria: BBC Weather |
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1815 | 18.000 |
1880 | 16.000 |
1900 | 20.000 |
1909 | 16.000 |
1921 | 20.000 |
1927 | 20.000 |
1934 | 17.900 |
1940 | 61.208 |
1950 | 137.000 |
1954 | 159.000 |
1960 | 189.500 |
1964 | 224.540 |
1970 | 475.328 |
1974 | 600.000 |
1983 | 898.000 |
1987 | 1.136.000 |
1991 | 2.000.000 |
1995 | 2.080.000 |
2000 | 2.571.600 |
2008 | 2.524.459 |
Administrazio eta merkataritza gune oso garrantzitsua da, eta bertan dute abiaburua Angolako burdinbide eta errepide nagusiek. Industriak ere garapen handia izan du azken urteetan: petrolio findegiak, janari industria, kimika, ehungintza. Petrolio hobi garrantzitsuak dira hiritik hurbil. Aipagarria da portuaren gainean den Sao Miguel gotorlekua. Artzapezpikutegi katolikoa. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Luanda, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.