Kumuluak (latinez: cumulus, pila, mordoa) garapen bertikal nabarmena eta ertzak ongi definituak dituzten hodei bakartuak dira.
Hodei kotoikarak dira eta gainaldeak, askotan, azalorearen antza izaten du. Zuri distiratsuak dira eguzkiaren argia islatzen dutenean. Azpialdea ilun eta horizontal samarra izaten dute. Bakarrik, lerrotan edo taldetan ager daitezke.
Kumuluak | |
Altitudea: | 2 kmtik behera |
---|---|
Prezipitazioa: | Kumulu humulis eta mediocrisek jeneralean ez, baina congestusek batzuetan bai. |
Laburdura: | Cu |
Ikurra: |
Hodei genero honetan lau espezie daude :
Baldintza meteorologikoak egokiak direlarik (ezegonkortasuna, hezetasuna eta gradiente termikoa) congestus motako kumulua kumuluninbo bilakatzen ahal da.
Konbekzioz sortzen dira, hau da, aire masa bero eta hezea gorantz igotzen hasten da eta altueran hoztu ahala hezetasun hori kondentsatu egiten da. 45 minutu nahikoa dute eratzeko. Aire masa txikiak izaten dira eta ondorioz hodeiak ere txikiak izan ohi dira. Orokorrean hodei asko pilatzen dira eremu txiki batean.
Ez dute prezipitaziorik ekartzen. Aire masa beroaren eta hotzaren arteko desberdintasuna oso handia bada masa handi bat azkar igoko da gora eta kumuluninbo erraldoi bat eratu dezake. Orduan trumoi-ekaitza sortuko da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kumulu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.