Koipe: Lipido mota batentzako termino generikoa

Koipeak hidrofoboak edo uretan disolbaezinak diren substantziei ematen zaien izen generikoa da.

Nutrizioan, biologian eta kimikan, oro har, gantz-azidoen edozein ester dira eta, normalean, izaki bizidunetan edo elikagaietan daude presente. Termino hau askotan, triglizeridoei (glizerolezko ester hirukoitzei) erreferentzia egiteko erabiltzen da, zeinak landare-olioen eta animalien gantz-ehunaren osagai nagusiak diren. Are gehiago, termino hau bereziki, giro-tenperaturan solidoak edo erdi-solidoak diren triglizeridoei erreferentzia egiteko erabiltzen da, olioak alde batera utzita. Halere, termino hau orokorrean lipidoen sinonimo gisa erabiltzen da. Horrela, triglizeridoez gain, beste konposatu mota batzuk ere sartzen dira koipe terminoaren barruan, hala nola, mono eta diglizeridoak, fosfolipidoak (esaterako, lezitina), esterolak (hala nola, kolesterola), argizariak (adibidez, erle-argizaria), eta gantz-azido askeak.

Koipe: Koipeen egitura eta koipe motak, Koipeen funtzioak, Nutrizioa
Triglizerido baten molekula baten irudikapena: hiru gantz-azido kate glizerolari lotuta.

Koipeek giza dietako hiru makronutriente talde nagusietako bat osatzen dute karbohidrato eta proteinekin batera, eta elikagai arrunten osagai nagusiak dira, hala nola, esnea, gurina eta sukaldeko olioak. Animalia askorentzat elikagai-energiaren iturri garrantzitsu dira eta izaki bizidun gehienetan funtzio garrantzitsuak dituzte egiturari eta metabolismoari dagokienez, energia metatzea, urarekiko erresistentzia eta isolamendu termikoa eskainiz. Orokorrean giza gorputzak beharrezko koipea beste elikagai-osagai batzuetatik sor dezake. Halere, badira giza gorputzak sortu ezin dituen eta dietan sartzea beharrezkoa diren funtsezko gantz-azido batzuk. Zehazki bi dira giza elikaduran funtsezkoak diren gantz-azidoak: azido alfa-linolenikoa (omega-3) eta azido linoleikoa (omega-6). Koipe dietetiko hauek gainera zapore eta aroma-osagai batzuen eta uretan disolbatzen ez diren bitaminen eramaileak dira.

Koipeen egitura eta koipe motak

Koipe: Koipeen egitura eta koipe motak, Koipeen funtzioak, Nutrizioa 
Gantz-azido ase bat (goikoa), monoasegabe bat (ertaina) eta poliasegabe bat (behekoa) dituen triglizerido baten diagrama eskematikoa.

Koipeak karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatuta daude. Gantz-azidoek finkatzen dute koipeen oinarrizko egitura eta hauen arabera, koipeek ezaugarri ezberdinak dituzte. Berezitasun hauek karbono-loturen araberakoak izango dira, horrela, karbonoak lotura sinpleak, bikoitzak edo hirukoitzak izan ditzake. Bi karbono elkartzeko modu arruntena lotura sinplea da eta honi lotura asea deritzo. Beste kasuetan, ordea, lotura bikoitza edo hirukoitza aurki daiteke eta lotura asegabea izena hartzen du.

Koipe aseak

Lotura aseak dituzten gantzak dira. Hauek egonkorrak dira eta, beraz, solidoak izaten dira giro tenperaturan (20 °C). Horrelakoak aurki daitezke, esaterako, urdaian, seboan, kakao- edo kakahuete-gurinetan, etab. Koipe ase gehienak animalia-jatorrikoak dira, baina landare-jatorriko produktuek ere koipe ase ugari izan ditzakete. Horren adibide dira koko-olioa (% 92 koipe ase) eta palma-olioa (% 52 koipe ase).

Kate luzeko gantz-azidoez (8 karbono atomo baino gehiago) eratutako koipeek, hala nola, azido laurikoa, miristikoa eta palmitikoak, LDL lipoproteinei lotutako kolesterol-maila plasmatikoa handitzen dute. Hala ere, azido estearikoan oinarritutako koipe aseek eragin neutroa dute.

Koipe asegabeak

Lotura asegabeak dituztenak dira eta olio gisa ezagutzen dira. Likidoak izan ohi dira giro tenperaturan eta oro har, landare-jatorria dute. Horrelakoak dira, azido oleikoa, oliba-olioaren osagai nagusiena, eta azido linoleikoa, hazi-olioetan (ekilore-, arto-, soia-, koltza-olioan, etab.) aurkitzen dena. Koipe hauetan, zenbait karbono lotura bikoitzaren bidez lotuta daude euren artean. Lotura bikoitz bakarra badago, gantz-azido monoasegabeak izango dira (oliba-olioaren ohiko azido oleikoa kasu). Bestela, lotura bikoitz bi edo gehiago agertzen badira, gantz-azido poliasegabeak izango dira.

Koipe mota hau giza gorputzarentzat onuragarriena da eta koipe hauek lagungarriak izan daitezke odoleko kolesterol-maila orokorra murrizteko eta HDL-a areagotzeko.

Trans koipeak

Koipe: Koipeen egitura eta koipe motak, Koipeen funtzioak, Nutrizioa 
Margarina, trans koipeak izan ditzakeen produktua.

Landare-olio asegabeen hidrogenazio industrialetik sortzen dira. Elikagaietan trans koipe asko aurki daitezke eta iturri nagusiak margarina, frijitzeko koipe komertzialak, koipe askoko labe-produktuak, kremaz betetako gailetak, koipe ugariko opilak, hanburgesak eta patata frijituak dira, besteak beste.

Naturan dauden koipe asegabeak (cis formakoak) baino askoz ere kaltegarriagoak dira, oso aterogenikoak baitira eta LDL lipoproteinen eta triglizeridoen maila handitzen lagun baitezakete, HDL lipoproteinen maila modu arriskutsuan jaitsiz.

Koipeen funtzioak

Koipeak kantitate egokietan beharrezkoak dira gure organismoak behar bezala funtziona dezan. Koipeek dituzten funtzioen artean, ondokoak azpimarra daitezke:

  • Koipeak energi ekoizlerik handienak dira eta koipe gramo bat oxidatzean 9 Kcal sortzen dira.
  • Gorputzeko egitura ezberdinetan parte hartzen dute koipeek, esaterako, zelula mintzean eta larruazalpeko gantz-ehunean.
  • Gorputzeko tenperatura erregulatzen dute, horrela, ugaztunak hotzetik babesten dituen gantz-panikulua osatzen dute.
  • Beste gantz batzuen eragile dira, hala nola, behazun-gantza eta esteroide-hormona.
  • Ase-sentsazioa sorrarazten dute giza organismoan.
  • Lipoproteina ezberdinen osagai dira. Zehazki odolean bi lipoproteina aurki daitezke: LDL-ak eta HDL-ak. Lehenak, koipeak gibeletik zeluletara eramaten ditu eta bigarrenak, berriz, zeluletatik gibelera, kanporaketa erraztuz eta gorputzaren babesle modura jokatuz.

Nutrizioa

Elikagaietan koipeak egotea parametro garrantzitsua da ekonomiaren, kalitatearen, ezaugarri organoleptikoen eta nutrizio-ezaugarrien ikuspegitik. Hori dela eta, koipeen neurketa elikagaien analisi kimiko hurbilaren barruan kokatzen da, zeinetan, oro har, hezetasun, koipe, proteina eta errautsen edukia neurtzen den. Testuinguru horretan, koipeak aztertzeko parametroak honakoak izan daitezke: saponifikazio-indizea, azidotasun-indizea eta iodo-indizea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Koipe en egitura eta koipe motakKoipe en funtzioakKoipe NutrizioaKoipe ErreferentziakKoipe Ikus, gaineraKoipe Kanpo estekakKoipeArgizariBiologiaDiglizeridoElikagaiErle-argizariEsterEsterolFosfolipidoGantz ehunGantz-azidoGiro-tenperaturaGlizerolHidrofoboIzaki bizidunKimikaKolesterolLandare-olioLezitinaLipidoMonoglizeridoNutrizioTriglizeridoUr

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HaaretzOperaEuskal antzerkigintzaGeziAitzol AramaioAlgoritmoPantxoa eta PeioZetaren BideaEspainiako Bigarren ErrepublikaEuskal Herriko ibaiakFaxismoEnergia iturriSenegalKlasizismo (musika)PetrolioBertsolari Txapelketa NagusiaZergatik panpoxD'Hondt metodoaNiklas LuhmannIndustria IraultzaMusikaAhateGobernuz kanpoko erakundeItoizVaya semanitaOrexaGonzalo BoyeXabier UgarteEnergia nuklearArte (zuhaitza)FIFOTreborJoseba Díez AntxustegiNeokontserbadurismoKuku-prakaAMIA analisiAdimen artifizialXalbadorEguzki-sistemaEuskadi Ta AskatasunaPlastikoFrancoren diktaduraLehen Mundu GerraCate BlanchettNegu GorriakHondarribiaPortugaleteEgiptoko piramideakDemokraziaErromatar InperioaAtomo nukleoJabier MuguruzaTiti-koitoaJazzEuskarazko Wikipedia (webgunea)Haurren Eskubideei buruzko HitzarmenaEusko AlkartasunaArabaGernikako bonbardaketaErrepublikaGamifikazioBerezko hazkundeIñaki PerurenaMyrna LoyKarmele JaioTxistu (musika tresna)🡆 More