Esne: Ugaztunen ugatz-guruinen zelulek sortutako jariakin nutritiboa

Esnea ugaztunen ugatz-guruinen zelulek sortutako jariakin nutritibo bat da.

Ugaztunen artean monotremek ere jariatzen dute.

Esne: Erabilera, Esneari lotuta dauden eritasunak, Erreferentziak
Baso bat behi esne

Bere funtzio nagusia kumeak elikatzea da, beste elikagai batzuk digeritzeko gai izan arte, euren traktu gastrointestinala patogenoetatik, toxinetatik eta hanturatik babesteaz gain, euren osasun metabolikoan laguntzea energia lortzeko prozesuak erregulatuz, bereziki glukosaren eta intsulinaren metabolismoa. Ahalmen hori da ugaztunak definitzen dituzten ezaugarrietako bat. Ugaztunen kumeek (bularreko haurrak gizakien kasuan) titia kendu arte irensten duten fluido bakarra da. Erditzearen aurreko eta ondorengo egunetan eme baten esne-jariaketa oritza deitzen da.

Komertzialki esnea irakurtzen dugunean, behi-esneari egiten zaio aipamena. Aldiz, ardi edo ahuntz esneaz ariko bagina, ardi esne edo ahuntz esne bezala izendatuko genuke.

Erabilera

Etxeko ugaztun batzuen esneak (batez ere, behiarenak, baina baita bufalo, ardia, ahuntza, behorra, gamelu, altzea, txerria eta beste batzuenak ere) kultura batzuetako giza elikadura arruntaren parte dira, gurina, gazta eta jogurta bezalako esneki produktu ugariren oinarria. Oso ohikoa da esnearen deribatuak erabiltzea nekazaritzako elikagaien industrian, industria kimikoan eta industria farmazeutikoan, hala nola, esne kondentsatua, esne hautsa, kaseina edo laktosa. Behi esnea animalien elikaduran ere erabiltzen da. Esnea ura, ioiak (gatza, mineralak eta kaltzioa), gluzidoak (laktosa), koipe materia eta proteinek osatzen dute. Ebidentzia batzuen arabera, gainera, ia ugaztun guztien esnean (baita gizakiengan ere), kasomorfina izeneko kaseina peptido bioaktiboak hautsiz osa daitezke, opioideen hartzaileen agonista gisa jarduten baitute, morfinaren efektu biologikoa mimetizatuz. Euretako bat, β-kasomorfina-7, autismoaren edo gaixotasun kardiobaskularren garapenean inplikatuta dagoenaren usteak ez du ebidentzia zientifikorik. Itsasoko ugaztunen esnea, baleak kasu (adibidez), lurreko ugaztunena baino koipetan eta mantenugaietan askoz aberatsagoa da.

Esneari lotuta dauden eritasunak

Biztanleriaren zati batek esnearen azukrearekiko intolerantzia (laktosaren) du. Jatorri genetikoa izan dezake (lehen mailako laktosarekiko intolerantzia), edo heste meharra kaltetzen duten gaixotasunen ondorio izan daiteke (bigarren mailako edo eskuratutako laktosarekiko intolerantzia). Intolerantzia genetikoa duen eta hesteak osasuntsu dituen edozein pertsona janari bakoitzean gutxienez 12 g laktosa kontsumitzeko gai da (esne katilu batean dagoen kopurua) inolako sintomarik edo sintoma arinak soilik izanez. Laktosarekiko intolerantzia duten pertsonek esnekiak kontsumitzeak ez du kalterik eragiten traktu gastrointestinalean, baizik eta aldi baterako digestio-eragozpenetara mugatzen da. Esneki-kantitate txikiagoekiko erreakzioak ez dira intolerantzia genetiko baten bidez azaltzen, baizik eta diagnostikatu gabeko heste-gaixotasun baten existentzia adierazten dute (nagusiki gaixotasun zeliakoa eta zeliakoa ez den glutenarekiko sentikortasuna) edo esnearen proteinekiko alergia. Azterketa sakon bat egin gabe laktosarekiko intolerantzia duen pertsona bat etiketatzeak, beharrezkoak diren proba mediko guztiak barne, sarritan atzerapen luzeak eragiten ditu azpiko gaixotasun larrien diagnostikoan, laktosaren malabsortzioa eragiten dutenak, gaixotasun zeliakoa ohikoena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Esne: Erabilera, Esneari lotuta dauden eritasunak, Erreferentziak  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Esne ErabileraEsne ari lotuta dauden eritasunakEsne ErreferentziakEsne Ikus, gaineraEsne Kanpo estekakEsne

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskara batuaGo!azen (telesaila)2010Biba zuek! (telebista saioa)Leyre ArrietaLokotx biltzeWikimaniaIngelesMolotxEnergiaEuskaldunon EgunkariaEuropar BatasunaTxistu (musika tresna)AltzaAramaioBurionagonatotorekagageazkoetxeaPortugalLauburuBrestAlgoritmoJosune GorostidiBrasilgo lehendakariEuskal Herriko artea NeolitoanZirkulazio-aparatuEuropako LegebiltzarraAndoni AizpuruMakazole MapimpiAsiako historia2027Ipar Euskal HerriaXVideosRichard OribeEustakio MendizabalUEFA Euro 1992Cecilie Manz1992Rotten XIIIAlejandro AmenábarNeolitoaEmpire (Colorado)Vsevolod Pudovkin1880CarrizosaIrunKongresu KontinentalaAlemaniaTuteraIñigo AranbarriBronkiolitisMartin (telesaila)Ignacio Baleztena Azkarate2000Software libreBilboYavor HristovDonibane GaraziUrizaharraIslamGilles DeleuzeIrabazi arte! (telesaila)3 Body ProblemKarl Popper1973Kastitate-gerrikoNerbio-sistemaSebastian MendiburuOihana AlkortaTim BurtonGerra HotzaGemma HerreroOskar Alegria2024🡆 More