Khazariar

Khazariar (göktürkeraz: , hɑ'zɑɾ, grezieraz: Χάζαροι, hebreeraz: כוזרים‎, Kuzarim, turkieraz: Hazarlar, tatareraz: Xäzärlär, arabieraz: خزر‎‎, khazar, errusieraz: Хазары, persieraz: خزر‎‎, latinez: Gazari/Cosri/Gasani) herri turkiar erdi-nomada bat izan zen, Khazaria inperioa sortu zuten VII.

mendea">VII. eta X. mendeen artean, estepako mendebaldeko herrialderik boteretsuena. Bertan kokatzen ziren Asia, Europa eta Ekialde Hurbilaren arteko komertzio arteria garrantzitsuak, batez ere Zetaren Bidearen baitan. Hiru mendez Volga-Don estepetatik Krimeako penintsulara eta Kaukasoko iparralderaino hedatzen ziren lurrak kontrolpean izan zituzten.

Khazariako Erresuma
618? – 1048?
Khazariar
Khazariaren hedapena denbora ezberdinetan
Geografia
HiriburuaBalanjar (650-720 ca.)
Samandar (720 ca.-750)
Atil(750-ca.967-969)
Kultura
Hizkuntza(k)Khazariera
ErlijioaJudaismoa, tengrianismoa, sinkretismoa
Historia
Sorrera618 inguru
Desagerpena1048 inguru
Aurrekoa
KhazariarGöktürk

Khazaria babesa izan zen Bizantziar inperioa eta iparraldean zeuden nomaden eta Omeiatar Kalifa-herriaren artean. Bizantziar inperioaren babesa izan zen Sasandar Inperioaren aurka, baina aliantza hau 900. urtearen inguruan hautsi zen, Bizantziok alanoek Khazaria eraso zezaten bultzatu ostean, Krimeako penintsula eta Kaukasian boterea gal zezaten. Era berean Bizantziok Rusekin aliantza egin nahi izan zuen, Khazariaren boterea txikitzeko iparraldean, kristautasuna indartuz. 965tik 969ra Kieveko Rusean agintzen zuen Sviatoslav I.a Kievekoak Atil hiriburua konkistatu zuen eta Khazaria deuseztatu zuen.

VIII. mendetik aurrera khazariar monarkia eta aristokrazia judaismora lotu zen; dirudienez biztanleriaren konfesioak oso anitzak ziren, paganoak, musulmanak, kristauak eta juduak batera bizi zirelarik. Teoria batek dio judu askenaziak khazariar diasporatik sortu zirela, baina aditu gehienek eszeptizismoz edo tentuz hartzen dute teoria hau. Batzuetan antisemitismoarekin lotua izan da.

Jatorria

Khazariarren jatorria ez da ziurra. Judu bilakatu ostean euren jatorri mitikoa Kozarren leinuan jartzen zuten, Togarmesen semea. Hau Biblian Jafeten biloba gisa agertzen da. Hala ere ez da oso probablea jatorri bibliko hau aipatzea judu bilakatu aurretik.

Historialari batzuk saiatu dira euren jatorria Israelgo leinu galduekin lotzen, baina gaur egun beste teoria batzuk erabiltzen dira euren jatorria azaltzeko. Batzuen ustez turkiarrak dira, mendebaldetik etorriak. SESBeko historialarientzat Ipar Kaukasoko jatorrizko herri bat zen. D. M. Dunlopentzat uigurrekin loturik zeuden, Txinako iturriek K'o-sa deitzen zuten leinua, hain zuzen ere. Baina hizkuntza hunoekin lotuta dago, eta lehenbiziko bulgariarrek hitz egiten zutenaren antza duela diote hizkuntzalariek. Herri turkikoak ez dira izan etnikoki homogeneoak eta, beraz, baliteke ideia guzti hauek bateragarriak izatea. Baliteke ere khazariarrak jatorri etniko ezberdinetako leinuek osatzea, estepako herriek konkistatuak barnebiltzen zituztelako maiz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AArabieraAsiaEkialde HurbilaErrusieraEuropaGGrezieraHebreeraKaukasiaKhKrimeako penintsulaLatinPersieraTatareraTurkiar herriakTurkieraVII. mendeaX. mendeaZZetaren Bidea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ilaski SerranoZinematikaOlinpiar JokoakSabindarren euskara garbiaEuskal Herriko musika garaikideaKorrika2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaKonikoLurraren atmosferaLurrikaraTxillardegiSevillako katedralaHerri BatasunaMaría Jesús MonteroTrapezioPorntip NakhirunkanokRichard WagnerArkupeGoroldioLeitzaranEdurne LarrazaKarrakaEgiptoko piramideakZabalguneGernika (margolana)CaponataIndustria IraultzaCandela PeñaZirku NagusiaRamona Zapatero ZapatelNegu GorriakFelix MarañaEguzki-lore luzeZorokiainWikiTeknologiaCreative CommonsErrege BardeaEnaraArantzazuko santutegiaEguzki-loreFrantziako IraultzaLouis-Sébastien MercierPort-au-PrinceGamelanMetal AroaDeiaNapoleon BonaparteLucía LapiedraGlobalizazioGurpilParisMarie CurieNagore AranburuCobweb (2023ko estatubatuar filma)Joxe AzurmendiUmetokiko fibromaXabier AlonsoBenito LertxundiBerriaZornotzaPavel TonkovKoebaluazioFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaErdi AroaIKEAPasaiaZatiki (matematika)Portugaleteko mareometroaItsaso🡆 More