Hunoak Erdialdeko Asiako tribu nomada edo erdi-nomaden konfederazioa izan ziren, turkieraren familiako hizkuntza batean mintzatzen zen aristokraziak zuzenduta.
Deskribapen zaharrenetan esaten denez, ez zuten etxe finkorik eta ez zuten nekazaritza ezagutzen. Arkua ongi erabiltzen zuten, zaldi gainean oso trebeak ziren eta ausartak eta basatiak ziren borrokan.
Mota | tribu eta extinct human group (en) |
---|---|
Hizkuntza | Hunoera |
Erlijioa | tengrismo |
Periodo | - 469 |
Hedapen mapa | |
K.o. 370. urtean Europari eraso zion herri nomada horrek jatorria Asiako erdialdean zuen eta ondorengo zazpi hamarkadetan inperio handi bat eratu zuten.
IV. eta V. mendeetan, haien tribu batzuek Europa inbaditu zuten, batez ere Atila haien buruzagia zenean. Volga ibaiaren mugaraino iritsi ziren IV. mendean, eta lehendabizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren alanoak menderatu zituzten; gero, ostrogodoen inperioa bereganatu zuten, 376an gaurko Errumaniako lurraldeetan bizi ziren bisigodoak mendean hartu zituzten eta Erromatar Inperioaren mugaraino (hots, Danubio ibairaino) iritsi ziren.
432rako, hunoek germaniarren herri asko mendean izanda, erromatarren kontra eraso egiten hasi ziren. Urte horretan, errege bakarra zuten: Rugila. 434an hil zenean, haren iloba Bledak eta Atilak erregetza hartu zuten. 441ean, erromatarrek Marguseko bakea sinatua zuten hunoekin eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445ean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta Balkanetatik Greziaraino iritsi zen. 451n erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453an hil zen, haren semeak elkarren artean borrokatu ziren eta inperioa zatitu egin zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zienez gero, pixkanaka indarra galdu zuten.
Bestalde, Txinari eraso zioten xiongnu nomadak ere hunoak zirela uste da. K. a. II. mendean hasi ziren Qin dinastiari erasotzen eta IV. mendeko Han dinastiaraino luzatu ziren erasoak. Persiari eta Indiari ere eraso zieten IV. mendetik VI. mendera "huno zuriak" izena hartuta.
Azken hunoak Kaukasian bizi izan ziren VIII. mendean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Huno, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.