John Rodrigo Dos Passos (Chicago, 1896ko urtarrilaren 14a - Baltimore, 1970eko irailaren 28a) estatubatuar idazle eta margolaria izan zen.
Errealismo mugimenduaren eta kontzientzia korrontearen teknikak erabili zituen gizartearen analisi pesimista osatzeko. Klase sozial ezberdinak irudikatzen dituzten pertsonen bizitzak deskribatzen ditu, beren esperantza eta desilusioak kontatuz. Horrela, gizarte-errealismorantz gerturatzen da, eta ez du hori ukatzen, Einsteinekiko miresmen hauskaitza aitortzen baitu. Justuki hemendik dator "literatura zinematografiko" terminoa, kritiko ugarik beren liburuak aztertzerakoan erabili izan dutena. Bere karrera luze eta arrakastatsuan zehar berrogeita bi nobela, poemak, saiakerak, antzezlanak eta laurehun arte-lan baino gehiago sortu zituen. Lan aipagarrienak Manhattan Transfer eta U.S.A trilogia dira, 1920 eta 1930eko hamarkadetan idatziak, bere karreraren urte onenetan.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dos Passos |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article John Dos Passos, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.