Gizarte zientziak
Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Gizarte klasea estratifikazio sozialaren mota bat da, zeinean gizabanakoen talde bat ezaugarri komun bat partekatzen duen, sozioekonomikoki elkarren artean erlazionatu egiten dituena. Harreman horiek interesa sortu edo interesagatik edo objektuengatik sortuak izan daitezke, zeinak komunak kontsideratzen diren eta gizabanakoen arteko elkartasuna indartzen duten.
Estratifikazio soziala gizabanakoen, haien kategoriaren arabera, klasifikazioa edo hierarkizazioa da. Estratifikazioaren oinarrizko ezaugarriak lau dira:
Estratifikazio sistemak beste ezaugarri batzuen arabera ere antolatzen da, klase sozialaz gain, hala nola, generoa, adina eta etnia. Hauek maila ekonomikoarekin lotuta, estratifikazioa antolatzeko irizpide garrantzitsuenak dira, baina beste batzuek ere eragina badute, adibidez: hizkuntza, orientazio sexuala, gutxitasunak, eta abar.
Gizarte klasearen definizio bat eman baino lehenago komenigarria da klasea beste estratifikazio motetatik desberdintzea:
Klase sozialak zer ez dira argituta, bere ezaugarri esanguratsuenak zehaztu eta definizio bat proposatu daiteke. Klase sozialen ezaugarri garrantzitsu batzuk, beraz, ondoko hauek dira:
Beraz, klase sozialak horrela definitu ditzakegu: errekurtso ekonomiko berdinak dituzten pertsonen multzoa, zeinak haien bizimoduan eragina duen. Okupazioa edo lan mota adierazle nagusiena da zein klasekoak dira zehazteko.
Laburbilduz, klaseak talde sozioekonomikoak dira, zeinek desberdintasunak egituratu egiten dituzten gizarte industrializatuetan, lanbideetan oinarritzen direnak eta desberdindu egiten dira aberastasunaren ezberdintasunagatik.
Autore askorentzat, gehienbat marxistentzat, klase sozialak gizarte moderno kapitalistetan desberdintasuna egituratzen duen talde nagusia da. Baina desberdintasunaren beste forma batzuk ere existitzen dira, ekonomikoak ez direnak eta gizarte moderno kapitalistan bere pisua ere badutenak. Haien artean generoarekin eta adinarekin erlazionatutako ezberdintasunak daude, eta baita etniarekin lotutako ezberdintasunak ere.
Jakiteko zein klasekoa den pertsona bat ondorengo adierazleak erabili ditzakegu:
Mugikortasun sozialak erreferentzia egiten dio gizabanakoek eta taldeek posizio sozial batzuetatik besteetaraino egiten dituzten desplazamenduei. Kokapen sozialak hierarkizatuak daudenez, mugikortasun bertikala deritzo estratu batean dauden goranzko eta beheranzko mugimenduei. Logikoki, goranzkoa izango da mugimendua goi-mailako posizioetara zuzentzen denean, eta beheranzkoa behe-mailako posizioetara zuzentzen denean.
Desberdintzen den beste mugimendu bat mugimendu horizontala da, zeinak erreferentzia egiten dion estratuan aldaketarik sortzen ez duen mugimenduei, adibidez desplazamendu geografikoei; hau da, maila berdinaren baitan egiten diren aldaketak dira, adibidez: etxebizitzaz aldatu, hiriz aldatu, ata abar. Askotan bi mugimenduak batera gertatzen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta, ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.
Beste aldetik, mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan belaunaldi barruko mugikortasuna aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu seme-alaben aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta; interesgarriena da-eta konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, eta horri belaunaldien arteko mugikortasuna deritzo.
Gizarte klasearen definizio argi bat ematea zaila izateak erakusten du eztabaida teorikoa dagoela soziologiako kategoria honetan:
Karl Marx bere ikuspuntu materialista historikotik klase sozialak definitu egin zituen kontzeptu guztiz ekonomikoetan, are gehiago, produkzio metodoen jabedun edo ez jabedun terminoetan. Marxismoaren arabera, klase sozialak ugariak dira, eta bi nabarmentzen dira: Burges kapitalistak eta langile industrialak. Klase hauek agertu egiten dira kapitalismo industrialean, produkzio modu horrek oinarri gisa daukalako gizabanakoak jabedun askeak izatea. Kapitalista ekoizpen mekanismoen jabeduna da, eta langilea, aldiz, lanaren indarraren jabeduna. Harreman horretan ematen da ustiatze kapitalista.
Klaseak bizirauteko mekanismoak partekatzen dituzten talde handiak dira Marxentzat. Marxek zioen klaseen arteko harremanak tirabiratsuak direla halabeharrez, ustiapen harremanak direlako. Kapitalismoan, enpresariek produkziorako mekanismoen jabetza erabiltzen dute produkzioaren prozesuan proletarioak ustiatzeko.
Truke hau da ezberdintasuna eragiten duena klase sozialen artean, kapitalista produkziorako mekanismoen jabea izatearen ondorioz helburu moduan daukalako lortzen duen kapitala inbertitzea kapital gehiago lortzeko.
Max Weberrentzat, klaseen definizioaz aparte, estamentuen definizioa ere badago. Weber Marxekin ados dago esaten duenean klaseak haien eskuratze ahalmenaren menpe daudela. Baina autore honek ez du definizioa soilik oinarritzen ondasunen jabetzan, zenbait irizpide erantsi egiten ditu-eta: 1) Subjektuaren kanpoko posizioa eta 2) honen patu pertsonala. Hauek kontuan hartuta soilik egin daiteke klaseen definizioa.
Weberrentzat klaseak bizitzeko aukera berdinak partekatzen dituzten pertsonen taldeak dira, zeintzuk merkatuek zehazten dituzten. Marxek zioen klaseen banaketa produkzio harremanek sortzen zutela, Weberrentzat, berriz, merkatuan lortzen diren irabaziek sortzen dute banaketa hori.
Weberrek lau talde sozial proposatu zituen: langile klasea, burgesia txikia, maila txikiko teknikoak, espezialistak eta administrariak eta, azkenik, pribilegiatuak propietate eta hezkuntzari esker.
Weberrentzat klaseak ez dira ezberdintasun sozialaren irizpide bakarra. Weberrek estatusa eta boterea gehitzen ditu. Estatusak erreferentzia egiten dio talde batzuen ohoreari, eta batzuetan oinarrizko elementua da ordain materialak egozteko, eta ildo horretatik, oinarrizkoak bizitzako aukerentzako. Estatusa bizi-estiloarekin eta kontsumoarekin erlazionatuta dago, eta oso lotuta dago posizio sozialarekin ere bai.
Botereak erreferentzia egiten dio obedientzia eskatzeko ahalmenari, eta ezberdintasun sozialaren oinarrizko elementu gisa jokatu dezake.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gizarte klase, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.