Don DeLillo (New York, 1936ko azaroaren 20a) estatubatuar eleberrigilea da.
Don DeLillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1936ko azaroaren 20a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York Atenas |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fordham Unibertsitatea Cardinal Hayes High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, gidoilaria, eleberrigilea, saiakeragilea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henry James, Malcolm Lowry, Vladimir Nabokov, William Faulkner eta J. G. Ballard |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia PEN America (en) |
| |
Fordhameko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Idazle gisa, Americana (1971) liburuarekin egin zuen debuta. Bidaia bitxi baten kontakizuna da, eta agerian uzten du John Dos Passos eta Jack Kerouac idazleen eragin sakona. Gainera, bere obra osoan aztertu zuen gai nagusia ere agertzen da lan horretan: gizabanakoen psikologia sarri gaixoaren mundu bitxiaren azterketa, alegia. Hurrengo eleberrian, End Zone (1972), amerikar futbol-joko basatiaren eta jokalariek erabiltzen duten hizkera barrokoaren arteko aldeak erakutsi zituen. Hirugarren eleberrian, Great Jone Street (1973), aurrekoaren teknika bera baliatu zuen rock-kantari baten enpresa-alorreko asmoak eta haren zorigaiztoko karreraren errealitate gordina aurrez aurre jartzeko. White Noise (1985) eleberrian, berriz, ingurumenaren hondamendiak familia batean eragindako ondorioak aztertu zituen. DeLillo ospe handiko idazlea da Estatu Batuetan, oso ezaguna, era askotako gaiak erabiltzeagatik, batetik, eta oso idazkera atsegina izateagatik, bestetik. Beste zenbait eleberri aipagarri: Mao II (1991), Underworld (1997), Libra (1988) —Lee Harvey Oswalden erretratua—, The Body Artist (2001), Cosmopolis (2003), Falling Man (2007) Point Omega (2010), Zero K (2016) eta The Silence (2020). Bestalde, ipuin laburrak, saiakerak eta antzezlanak ere idatzi ditu.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Don DeLillo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.