Ilusionismo

Ilusionismoa, baita ere magia zuria, ikuslearentzat harrigarriak eta ezin argituzkoak diren efektuak sortzen dituen arte eszenikoa da, trebezia eta asmamenean oinarrituta.

Ilusionismoari ere "magia" esaten zaio eta arte horretan ari direnei "ilusionistak" edo "magialariak". Lortzen dituzten efekto harrigarri horiek magia-amarruen bidez lortzen dituzte. Horrela, pertsonen pentsamenduak irakurtzen dituzte, objektuak eta pertsonak desager arazten dituzte, objetuen transformazio harrigarriak, e.a. Hori guztia dela eta, askotan haien lana deabruarekin eta ilunpeko indarrekin lotu da.

Ilusionismo

Ilusionismo motak

Ilusionismo barruan espezialitate desberdinak ikus daitezke:

Halaber, lekuen arabera bereizi ditzakegu:

  • Kaleko magia
  • Gertutasuneko magia
  • Eszenako magia

Historia

Ilusionismoa antzinateko aktibitatea da. Idatzitako lehenengo testigantzak Egiptokoak dira, orain 4.000 urtekoak. Esaterako, Beni Hassango hil-kamera batean K. a. 2000 urteko errepresentazioa ikus daiteke non bi gizon kopekin ilusionismoa egiten ari diren. 1825an, bestetik, Henry Westcar abenturazale britaniarrak Dyedi magalariaren magia ekintza bat deskribatzen zuen papiro bat aurkitu zuen; horrek ilusionismoa zuen kategoria adierazten du.

Erdi Aroan magialariek bizimodu nomada eramaten zuten. Horrela aipatzen da X. mendeko eskuizkribuetan. Aipatzen den lehenengo maisu handia Gonin da, XVI. mendearen amaierakoa, ilusionisten familia baten sortzailea.

Askotan magialariek zientzia eta teknika erabili izan zute. XVIII. mendean, adibidez, elektrizitatea erabiltzen zuten haien jokoetan. Baita ere ohikoa zen automatak eta aparagailuak erabiltzea. Horrela fisika errekreatiboa sortu zen. XVIII. mendean magia-antzokiak sortu ziren (Robertson, Robert-Houdin). Antzoki horien konplexutsuna gero eta handiago izan zen.

XIX. mendean benetako espektakulua bihurtu zen ilusionismoa bereziki Harry Houdiniren eskutik (1874-1926). Houdini, ziur aski historiako magialari ospetsuena, izena beste bi ilusionistengandik jaso zuen: Harry Keller eta Robert-Houdin. Houdiniren espektakulua askotan eskapismoaz eta eszenako magiaz oinarritzen zen.

XX. mendean ilusionismoaren moda gora egin zuen batez ere Doug Henning eta David Copperfield ilusionistekin. Ilusionista hauek telebistari esker mundu mailako ospea lortu dute eta ohikoak dira haien mundu mailako espeltakulu-birak.

Magialari klasikoak

Ilusionismo 
Houdini magoa ihes-nahi saio batean.

Gaur egungo magialariak

Ilusionismo 
Mentalismo espektakulu bat iragartzeko kartela (XIX. mende).

Euskal Herriko magialariak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ilusionismo motakIlusionismo HistoriaIlusionismo ErreferentziakIlusionismo Kanpo estekakIlusionismoArte eszenikoDeabruIlusionista

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Noëlle McAfeeLubaki bandaEguzki-loreAnne Igartiburu1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaMiguel BernadDeba (ibaia)Txistu (musika tresna)HigiduraGernikako bonbardaketaFrancisco FrancoFrancoren diktaduraMiguel Indurain Sari NagusiaBertsolari Txapelketa NagusiaSarpenXanti IparragirreErrubrika (hezkuntza)EtsaiakMoskuMika (hegaztia)Rafael NadalUranioKaskabeltzIntsektuDonejakue bideaNeolitoaPetrolioBernardo AtxagaZirku NagusiaErrege BardeaInternational Standard Book NumberBegoña Muruaga LacaApirilaren 25Barry CunliffeAnjel AlkainItsas pinuTeknologiaIzarAndelosTalia ShireXVIII. mendeaGaztelaniazko WikipediaEnergiaPalestinako Landa Historia ProiektuaEstirpe Imperial1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLorand EötvösDes-kontrolJokin GorostidiMarokoGutun formalLionel MessiBlas LezoKontinenteMarkku SyrjäläErliebe (geografia)KlimaAskatasunLurraren atmosferaMP3Nøgen (musika taldea)Espainiako Gerra ZibilaAma KandidaSkabideanHuntza taldeaEskusoinu txikiGrezia🡆 More