Uso

Uso edo urzo Columbiformes ordenako Columbidae familiako hegazti espeziea da.

Guztira, 308 espezie biltzen dira, usoak, usapalak eta antzeko formak agertzen direlarik.

Uso
Uso
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
Familia Columbidae
Illiger, 1811
Banaketa mapa
Uso
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpigeon meat (en) Itzuli
Kumaldiaren tamaina2 bird egg (en) Itzuli
Edoskitzea2 aste
Errute denbora28 aste eta 22 egun

Historian zehar aberetua izan da, haragitarako eta mezulari gisa erabiltzeko. Azken hori usategira itzultzeko duten senaz baliatuz egin izan da. Gaur egun, ordea, erabilera horiek zaharkiturik gelditu dira. Hala ere, animalia herriguneetan bizitzera moldatu da, eta honek arazo ugari sortu ditu: harrizko eraikinetako paretak hondatu, gaixotasunak transmititu eta zikinkeriaren gorakada izan dira, besteak beste, horietako adibide argienak.

Jatorria eta eboluzioa

Kolunbiformeak neohegazti kladoko orden ugarienetakoa da eta haien jatorria Kretazeotik dator. Bere dibertsifikazioa Kretaziko-Paleogeno amaieran jazo zen. Egun, bere genoma osoa sekuentziatuta dago, eta kukoekin (Cuculiformes) erlazio estua dutela ikusi da.

Habitata eta banaketa

Usoak mundu osoan daude, Antartidan eta Artikoan izan ezik. Haien sakabanatze-zentroa Erdialdeko Amerikan dago. Espezieen aniztasun handiena indiomalaiako ekoeremuak eta Australasiako ekoeremuak dute.

Ezaugarriak

Columbidae familiako espezieek oso enbor sendoa eta buru txiki bat dute, entzefaloaren azalera nahiko garatua bada ere. Mokoak motzak eta puztuak dira eta hankak laburrak, lau hatzekin (horietako bat aukerakoa da, hatz lodiarekin gertatzen den bezala). Gainera, hegoak handi samarrak eta, bereziki, sendoak dira; horrela, oso egokiak dira hegaldirako.

Usoen tamaina asko aldatzen da, 15-75 cm luze dira, eta 30 g-tik 2 kg-ra bitarteko pisua dute. Espezierik handiena Ginea Berriko uso koroatua da, ia indioilar baten tamainakoa dena, 2-4 kg-ko pisua baitu. Espezierik txikiena, berriz, Columbina generoko lurreko usoa da, txolarre baten tamainakoa eta 22 g-koa.

Usoaren hotsa urruma da. Haziz eta fruituez elikatzen dira. Habiak, normalean ahulak, adar txikiz egiten dira, eta, orokorrean, bi arrautza jartzen dituzte. Amak arrautzak inkubatzen ohi ditu, aitak janaria bilatzen duen bitartean. Usoen kumeak haien kabuz elikatzeko eta hegan egiteko gai direnean, habietatik kanporatuak dira gurasoek beste kumaldi bat izan dezaten.

Gizakiarekin duen erlazioa

Aurretik aipatu bezala, usoek eta gizakiek habitat bera partekatu izan dute aspalditik. Horrek bi espezie horien arteko elkarrekintza garatzea suspertu du. Erlazio horrek ondorio positibo zein negatiboak izan ditu. Lehenengoaren adibide gisa ilusionismoa daukagu; bigarrenarena, aldiz, giza osasuna.

Ilusionismoa

Etxeko usapala (Streptopelia risoria) ilusionismo-ekintzetan erabiltzen da otzantasun handia duelako, batez ere arrak. Gainera, espezie horren barietateen artean, guztiz zuriak diren aleak daude; ale horiek ikuskizun horietan erabili ohi dira, gizakiaren gozamenerako.

Giza osasuna

Usoak animalia osasungaitz gisa ikusten dira eta, egun, ospe hori asko handitu da. Usoen gorotzekin kontaktua izatea histoplasmosia, kriptokokosia eta psitakosia hartzeko arriskua txikia den arren, haien gorotz eta lumekiko esposizio luzeak infekzioak eragin ditzake.

Hori dela eta, Estatu Batuetako eta Europako zenbait hiritan, uso-populazioak kontrolatzen dira hainbat metodo erabiliz. Horietako batzuk hauek dira: elikatzeko debekua, hilketa edo antisorgailuak erabiltzea. Hala ere, eztabaida dago ea zein den metodo egokiena.

Gainera, usoak arrisku potentziala dira, hegazti gripearen eramaile posibleak direlako. Baina, ikerketa batek frogatu du uso helduak ezin direla H5N1 gripeaz kutsatu beraz, ezin diete oiloei transmititu. Hegazti-gripearen beste andui batzuen aurrean "erresistenteak direla edo suszeptibilitate minimoa dutela" agerian utzi dute, hala nola, H7N7. Beste ikerketek frogatu dute infekzioaren ondoriozko kalte neurologikoen seinale klinikoak erakusten dituztela usoek, baina ezin dietela gaixotasuna transmititu haiekin zuzeneko kontaktuan dauden oiloei.

Sinbolismoa

Usoak esanahi desberdinak ditu hauen artean nabarmentzen da esanahi sinbolikoa. Batez ere, kultura edota erlijio desberdinetan erabilia izan da. Kasu hauetan, konnotazio eta denotazio positiboak ditu. Izan ere, usoa lotsaren, xumetasunaren eta xalotasunaren sinboloa da, eta, bereziki, bake edo harmonia egokiarena. Horien inguruko pasarteak ugariak dira:

  • Homerok zioenez, uso batzuek Zeus elikatzeko ardura hartu zuten.
  • Apuleioren arabera, Venus-ek gurdiari lotuta zituen usoak, berarekin kontsakraturik baitzeuden. Gainera, Elianok esaten zuenaren arabera, kasu batzuetan Venus bera uso bilakatzen zen.
  •  Bibliaren Itun Zaharrean kontatzen denez, Noek uso bat askatu zuen uholdearen ondoren, lur lehorra aurkitzen saiatzeko, eta hura mokoan olibondo-adar bat zuela itzuli zen. Olibondo-adar batekin itzultzeak esan nahi zuen lur lehorra aurkitu zuela. Gainera, Itun Berrian, Espiritu Santuak uso itxura zuela, zeruetatik Jesukristoren gainera jaitsi zen, hura bataiatu zenean.

Azken pasarte horiekin erlazionatuta, gaur egun, mokoan olibondo-adar bat duen uso zuri baten irudikapena bakearen eta purutasunaren sinboloa da Mendebaldeko gizartean. Irudi hori Pablo Picassok betikotu zuen “Paloma de la paz” izaneko lanean.

Euskal Herrian ezaguna den Mikel Laboaren Txoriak txori abestian dago uso zuriaren sinbologiaren beste adibide bat; bertan askatasunaren sinbolo gisa erabiltzen da.

Askaloniako biztanleek errespetu handia zuten hegazti hauekiko, uste baitzuten heriotzaren ondoren eraldatu egiten zirela. Hau horrela izanik, ez ziren ausartzen jaten edo hiltzen, haien guraso propioak jan edo hiltzeko beldurragatik. Gainera, kontu handiz elikatzen zituzten hirian jaiotzen ziren uso guztiak. Asirioen erregina, Semiramide, zerura uso-forman igo zela uste zuten Asirioek. Horregatik, errespetu handia zeukaten txori horiekiko. Gainera, Turdetarren jainkosa ere uso bat zen.

Bitxikeriak

Karolinako usoa (Ectopistes migratorius), oso arrunta Ipar Amerikako ekialdean, eta bi espezie erraldoi, Mauricio uharteko drontea (Raphus cucullatus) eta Rodrigues uharteko bakartia (Pezophaps solitaria) hain zuzen, desagertu dira gizakiak egindako sarraskien ondorioz.

2016ko martxoan, New Yorken, World Trade Center inguruan, Santiago Calatravak The Oculus (El Ojo) izeneko metro-geltoki handiena diseinatu zuen. Estazio hori uso handi baten antza du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Uso Jatorria eta eboluzioaUso Habitata eta banaketaUso EzaugarriakUso Gizakiarekin duen erlazioaUso SinbolismoaUso BitxikeriakUso ErreferentziakUso Ikus, gaineraUso Kanpo estekakUso

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal TelebistaHezbolaSaskibaloiEuropaArabako Batzar NagusiakAgurainJuan Jose IbarretxeEguzki-sistemaLGBTKarkaraGonzalo BoyeHatzak sartuAzido desoxirribonukleikoMartin LarraldeLaguntzaOng Teng CheongLazkaoGizarte-antropologiaErlauntza (filma)KorrikaOihana EtxebarrietaSarpenJune AnsoleagaBilboAtaunJulen AlberdiUrOlaia InziarteDiabetesAlderdi Humanista (Espainia)Nurgyul SalimovaInesa GaxenPello Mari OtañoLegamiaNerea ReparazEdith AyrtonApezpikuJose Maria IparragirreEnergiaAlonsotegiAberriFaxismoInstagramEustakio MendizabalAlemaniaZuberoaBaleikeProtozooApirilaren 21Miren Gorrotxategi AzkuneNino BravoOrozkoWiki FundazioaIzurri BeltzaPedro Axular1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGizakiElbira ZipitriaÑFermin MuguruzaJoênia WapichanaUsenetEuskara batuaHarry Styles2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakIsurtzeRockJaponia🡆 More