Ikterizia, min horia edo larumina bilirrubina maila igotzerakoan gorputzeko larruazalak, mukosek eta esklerotikak hartzen duten kolore laru edo horixka da.
Nabaria da bilirrubinaren kontzentrazioa 2,5 mg/dl-ko baino handiago denean.
Ikterizia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa, abnormal skin coloration (en) skin and integumentary tissue symptom (en) |
Espezialitatea | Barne medikuntza, infektologia, hematologia digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 782.4 |
GNS-10 | R17 |
GNS-9 | 782.4 |
DiseasesDB | 7038 |
MedlinePlus | 003243 eta 000210 |
eMedicine | 003243 eta 000210 |
MeSH | D007565 |
Ikterizian larruazal eta mukosen kore horixkaz gain, beste sintoma batzuk ere badaude. Sintoma hauek desberdinak izango dira odolean bilirrubina konjokatu edo ez-konjokatuaren maila igo den kontuan hartuz.
Bilirrubina ez-konjokatuaren maila igotzean, hau liposugarria denez eta beraz, giltzurrunak iraizi ezin duenez, ez da koluria agertuko, hau da, gernuaren kolorazio iluna. Odolean bilirrubina konjokatuaren maila igo bada, giltzurrunetik iraiziko da hau hidrosolugarria delako eta koluria agertuko da. Bilirrubinaren bi frakzioen maila igotzean, hiperbilirrubinemia mixtoa bezala ezagutzen da.
Bilirrubina ez-konjokatua ikterizia hemolitiko edo prehepatikoarekin erlazionatuta dago eta bertan ez dago ez koluria eta ezta akoliarik ere. Bilirrubina konjokatua aldiz, ikterizia hepatiko eta posthepatiko edo buxatzailearekin erlazionatzen da.
Ikteriziaren jatorrian hiru faktore egon daitezke:
Ikterizia, berez, ez da patologia bat, gaitz baten sintoma edo adierazle bat baizik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ikterizia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.