Hepatitisa gibelaren hantura eragiten duen gaixotasuna da.
Infekziosoa, immunologikoa ala toxikoa izan daiteke. Hepatitis gehienen sintoma orokorrak hauek dira: ahulezia, jateko gogoa galtzea, sukarra, hotzikarak, goragalea, larumina (azala horitzea) eta gernua iluntzea. Birusek sorrarazitako hepatitisa eritasun endemikoa da, eta adin guztietako jendea jo dezake. Gehienetan eritasun arina bada ere, bada mota arriskutsu bat sintoma eta laruminik (azala horitzerik) gabeko infekzioa, alegia gibelaren erabateko hutsegitea bat-batean eragin dezakeena, eta, ondorioz, heriotza ekar dezakeena.
Hepatitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gibel-gaixotasuna, hantura, liver symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza, hepatology (en) , infektologia, Barne medikuntza familia-medikuntza |
Arrazoia(k) | B hepatitisaren birus, alkoholismo, intoxikazio, Autoimmunitate, Hepatitis delta virus, Hepatitis A virus, Hepatitis C virus hepatitis E virus (en) |
Sintoma(k) | Ikterizia, anorexia, tripako mina hepatomegalia |
Sortzen du | zirrosia |
Azterketa medikoa | odol-analisi gibeleko biopsia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | ledipasvir/sofosbuvir (en) , ribavirin (en) , peginterferon alfa-2b (en) , peginterferon alfa-2a (en) eta sofosbuvir (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K73.9 |
GNS-9-MK | 570, 571.4, 571.40 eta 571.41 |
DiseasesDB | 20061 |
MedlinePlus | 001154 |
eMedicine | 001154 |
MeSH | D006505 |
Disease Ontology ID | DOID:2237 |
Hepatitis infekziosoak hainbat motatakoak izan daitezke:
Alkoholaren gehiegizko kontsumoa da eragile ez infekzioso nagusietako bat. Bakanago gertatzen bada ere, jatorri autoimmunea ere izan dezake hepatitisak: immunitate-sistemaren antigorputzek gibelari erasotzen diotenean gertatzen da hori (hepatitis autoimmunea)
Proba analitikoek hepatitisa diagnostikatzeko bidean ipintzen dute, transaminasa altuak detektatuz gero. Hepatitis infekziosoa baldin bada, serologiak eskatu behar dira, birus eragilea identifikatzeko.
Ekografiak ere hainbat datu eman ditzake gibelaren egoerari buruz.
Beste gaixotasun batzuekin bezala, tratamendurik hoberena profilaxia edo prebentzioa da. Horretarako, hepatitis biraletan, kutsatzeko bideak zaindu behar dira (sexu-harremanak, odol transfusioak eta abar); hepatitis toxikoetan, berriz, beharrezkoa da alkoholaren neurriz gaineko kontsumoa kontrolatzea eta sendagaien albo-eraginak begiratzea. Kasu guztietan, atsedena hartu beharra dago. Hepatitis autoimmunea botika immunosupresoreak erabiltzen tratatzen da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hepatitis, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.