Hoatzin

Hoatzin (Opisthocomus hoazin) Cuculiformes ordenako opistokomidoen familiako hegaztia, bere generoko eta familiako bakarra, 60 cm inguru luzea, buruan zutik jar dezakeen lumazko mototsa duena.

Hoatzin
Hoatzin
Iraute egoera
Hoatzin
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCuculiformes
FamiliaOpisthocomidae
GeneroaOpisthocomus (en) Opisthocomus
Espeziea Opisthocomus hoazin
(Müller, 1776)
Banaketa mapa
Hoatzin
Kumaldiaren tamaina2
Eguneko zikloacrepuscular (en) Itzuli
Errute denbora31 egun

Hego Amerikan bizi da, Amazonia oihaneko mangladi eta zingiratan. Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Guyanan aurkitzen da.

Deskribapena

Tamainaz eta itxuraz faisaiaren antzekoa bada ere, lepoa eta isatsa hark baino luzeagoak ditu. Guztira 65 cm har ditzake luzeran.

Hegazti arrea da, baina baditu luma beltzezko, gorrixkazko, horizko eta zurizko orban eta zerrendak ere. Bizkarralde iluna du, luma gris-marroiez estalia, eta azpialdean argiagoa da.

Buruan aurrealdea biluzia du, kolore urdinekoa eta begiaren irisa gorria duena. Gandor ganorabako bat ageri du kanela koloreduna.

Elikadura

Zuhaitzen hostoak eta fruituak janez elikatzen da. Ikerketen arabera hoatzinaren dietaren %82a hostoek osatzen dute, %10a loreek eta %8a baino ez fruituek. Hostoak digeritzeko digestio hodian paparo handia du eta bertan hartzidura egiten du, ugaztun hausnarkarien antzera. Hegazti kirastun ere esaten diote, alde batetik hartziduran sortzen diren gasen eraginez eta bestetik arriskuan aurkitzen denean botatzen duen usainarengatik.

Amazoniako biztanleek ez dute ehizatzen, zapore txarra duelako. Arrautzak ordea hartzen dituzte jateko.

Ugalketa

Euri sasoian ugaltzen da, zuhaitzen azpialdea urak estaltzen duenean. Animalia taldekoia da eta txitatzerakoan kolonia txikiak eratzen ditu. Habiak zuhaitzen adarretan egiten ditu eta 2-3 arrautza jartzen ditu.

Helduek berrahoraturiko elikagaia jaten dute txitek eta badute ohikoa ez den bereizgarri bat, bi erpe txiki dute hego bakoitzean, zuhaitzetan ibiltzea ahalbidetzen dietenak uretara erori gabe. Erortzea gertatzen bada ere, igeri egiten dute zuhaitz enborreraino eta erpeei esker zuhaitzetan gora igotzen dira. Buteogallus urubitinga arranoak hoatzinen habia kolonia bat erasotzen duenean helduek alde guztietara hegan egiten dute, zarata handia eginez, arranoa nahasteko eta bitartean txitek zuhaitz adarretatik ihes egiten dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Hoatzin DeskribapenaHoatzin ElikaduraHoatzin UgalketaHoatzin ErreferentziakHoatzin Kanpo estekakHoatzinCuculiformes

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Cortinarius glandicolorEspeziePalestinako Landa Historia ProiektuaSaskibaloiGaztelaniaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaAntso III.a GartzeitzEnergia zinetikoIruñeaIgor Oyonosyo04MarokoEguzki-sistemaTraineru estropadaLondresNerbio-sistemaJoselu AnayakPatataIlargiaren aldiSan Bartolome (argipena)Vietnamgo GerraIratiLucía LapiedraZangolanHizkuntza-komunitateCaponataPlanktonIdazketaren historiaIñaki PerurenaMika (hegaztia)Elisabet I.a GaztelakoaZapelatz arruntNazio Batuen ErakundeaGoogle bombOrnitorrinkoGutun formalPasaiaTabarreKontrapasAma KandidaAro GaraikideaPalankaBalearrakBernart EtxepareArtizarraOihana EtxebarrietaEuskal literaturaXVIII. mendea1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaDonostiaDeba (ibaia)Carles PuigdemontLegazpiZeltaZelula nukleoFelix MarañaThe Rolling StonesDiktaduraPoloniaMaitasunPruden GartziaEuskalkiOskorriErik Berganza🡆 More