G8

Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.

G8
Datuak
Izen laburraG8
Motagobernu arteko erakundea eta group of major economic countries (en) Itzuli
Osatuta
23rd G8 summit (en) Itzuli
24th G8 summit (en) Itzuli
25th G8 summit (en) Itzuli
26th G8 summit (en) Itzuli
27th G8 summit (en) Itzuli
28th G8 summit (en) Itzuli
29th G8 summit (en) Itzuli
30th G8 summit (en) Itzuli
31st G8 summit (en) Itzuli
32nd G8 summit (en) Itzuli
33rd G8 summit (en) Itzuli
34th G8 summit (en) Itzuli
35th G8 summit (en) Itzuli
36th G8 summit (en) Itzuli
37th G8 summit (en) Itzuli
38th G8 summit (en) Itzuli
39th G8 summit (en) Itzuli
Historia
Sorrera1997
Ordezkatzen duG7
Desagerpena2014

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:

G8aren kideak

G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia G6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia G7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada G8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia

2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India, Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.

G8aren aurkako mugimendua

G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak (anarkistak, trotskystak, maoistak...), ekologistak, antimilitaristak, eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.

G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak (internazionalistak, ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak, Sare Antifaxista...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.

Bilkuraren Egoitzak urtez urte

Urtea Egoitza Estatua
1975 Rambouillet G8  Frantzia
1976 San Juan, Puerto Rico G8  Estatu Batuak
1977 Londres G8  Erresuma Batua
1978 Bonn G8  Alemania
1979 Tokio G8  Japonia
1980 Venezia G8  Italia
1981 Ottawa G8  Kanada
1982 Versailles G8  Frantzia
1983 Williamsburg, Virginia G8  Estatu Batuak
1984 Londres G8  Erresuma Batua
1985 Bonn G8  Alemania
1986 Tokio G8  Japonia
1987 Venezia G8  Italia
1988 Toronto G8  Kanada
1989 Paris G8  Frantzia
1990 Houston, Texas G8  Estatu Batuak
1991 Londres G8  Erresuma Batua
1992 Munich G8  Alemania
1993 Tokio G8  Japonia
1994 Napoli G8  Italia
1995 Halifax G8  Kanada
19961 Mosku1 G8  Errusia1
1996 Lyon G8  Frantzia
1997 Denver, Kolorado G8  Estatu Batuak
1998 Birmingham G8  Erresuma Batua
1999 Kolonia G8  Alemania
2000 Nago G8  Japonia
2001 Genova G8  Italia
2002 Kananaskis G8  Kanada
2003 Évian-les-Bains G8  Frantzia
2004 Sea Island, Georgia G8  Estatu Batuak
2005 Geneagles G8  Erresuma Batua
2006 San Petersburgo G8  Errusia
2007 Heiligendamm G8  Alemania
2008 Toyako G8  Japonia
2009 L'Aquila G8  Italia
2010 Huntsville, Ontario G8  Kanada
    1Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.

Kanpo estekak

Tags:

G8 aren kideakG8 aren aurkako mugimenduaG8 Bilkuraren Egoitzak urtez urteG8 Kanpo estekakG8

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Giza eboluzioaIzkiko Parke NaturalaXerxes I.aNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaFrancoren diktadura Euskal HerrianRichard WagnerAdimen artifizialErrubrika (hezkuntza)IntsektuFrantziako IraultzaItsas pinuGreziaPaulo AzpiazuJaponiaIzaro BilbaoISO 8601OtsoLaguntzaKarmele JaioGurpilIzaro Andres ZelaietaErdi AroaGazteluDigestio-aparatuBertuteGenero-indarkeriaMaialen BerasategiEusko Jaurlaritzako lehendakariaAzalaOmanMikel ElizegiOrnogabeBizkaiko Foru AldundiaSumendiEnergia eolikoApirilaren 26Henri MatisseZuberoaEuskararen jatorriaMamuDanbolinUrbasa-Andia natura parkeaJoxantonio OrmazabalMariEspartaInperialismoArt Nouveau Euskal HerrianEnergia elektrikoKen ZazpiVietnamgo GerraBarry CunliffeOtxandioEuropar BatasunaEuskara batuaDanborMutazioZorokiainLucía LapiedraAthleticEnergiaOzeanoZenbaki lehenAntton KazabonIlaski SerranoCarles PuigdemontMaxixatzenTeokraziaParpain-arkuHaurren Eskubideen AldarrikapenaJ MartinaErregai fosil🡆 More