Francesco Mauroliko (latinez, Franciscus Maurolycus, grezieraz Φραγκίσκος Μαυρολύκος, Messina, Italia, 1494ko irailaren 16a - Messina, 1575eko uztailaren 21a edo 22a) matematikari eta astronomo italiar bat izan zen, geometria, optika, sekzio konikoak, mekanika, musika eta astronomian ekarpenak egin zituena.
Francesco Mauroliko | |||
---|---|---|---|
1550 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Messina, 1494ko irailaren 16a | ||
Heriotza | Messina, 1575eko uztailaren 22a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, historian of mathematics (en) , unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta presbiteroa | ||
Enplegatzailea(k) | Messinako Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Messinan (Italia) jaio zen, 1493an Konstantinoplako erorialdiaren ostean Siziliako hiri honetan kokatu zen greziar familia batean. Azken ikerketek, ordea, XIV. mendearen amaieran kokatu zela adierazten dute, antza. Maurolikok heziketa ona jaso zuen. Aita, Antonio, doktorea izan zen eta Konstantino Laskaris jakintsu heleniar ospetsuarekin ikasi zuen, eta gero Messinako diru lantegiaren maisu bihurtu zen. Mauroliko familiak hiriko kanpoaldeko villa bat zuen.
1521ean, Mauroliko apaiztu zen eta 1550. urtean beneditarren ordenan sartu zen Santa Maria del Part à Castelnuovo monasterioaren monje bihurtzeko. Bi urte geroago, Messinako San Nikolas Katedraleko abadea izan zen.
Bere Aita bezala, Mauroliko Messinako moneta etxearen zuzendari bihurtu zen eta garai batez, Karlos V.ak hiriaren gotorlekuak mantentzearen ardura eman zion. Mauroliko Juan de Vega Siriako erregeordearen bi semeen tutorea eta gizonezko aberats eta boteretsu askoren mezenasgoa izan zuen. Clavius eta Federico Commandino bezalako garaiko beste jakintsuekin posta-trukea izan zuen. 1548 eta 1550. urteen artean, Siziliako Pollinako gazteluan izan zen Giovanni II.a Ventimigliako markesak gonbidatua, gazteluko dorrea erabiliz behaketa astronomikoak egiteko.
Maurolikok egindako behaketa astronomikoen artean Cassiopeia konstelazioan 1572an agertutako supernoba dago eta Tychoren supernoba bezala ezaguna izango zena, Tycho Brahek bere behaketak argitaratu ondoren 1574an.
Maurolikok matematikako ekarpenak ere egin zituen, indukzio matematikoaren metodoa aurreikusiz eta garatuz; kartografiako ekarpenak, lepantoko guduan parte hartzeko Messina hiriko portutik abiatu zen kristau flotarentzat nabigazio-mapak ekoizten; eskulturako ekarpenak, Giovanni Angelo Montorsoli eskultorearekin elkarlanean Cinquecentoren iturri monumentalik ederrenetariko bi iturrietan (Orion eta Neptuno iturriak), iturrietako distiko latindarrak eskainiz.
1569an Messinako Unibertsitateko irakaslea izan zen
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Francesco Mauroliko, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.