Esloveniako Geografia

Eslovenia Europa Erdialdean kokaturik dagoen herrialde txikia da, Alpeen eta Mediterraneoaren artean dagoena.

Esloveniako Geografia
Esloveniako mapa

Estatu mugakideak

Mugakideak: Italia mendebaldean, itsaso Adriatikoa hego-mendebaldean, Kroazia hegoalde eta ekialdean, Hungaria ipar-ekialdean eta Austria iparraldean.

Topografia

Natura eskualdeak

Europako lau eremu geografikok bat egiten dute Eslovenian: Alpeek, Dinariar Alpeek, zabaldi panoniarrak eta Mediterraneoak. Esloveniako puntu altuena Triglav mendia da (2.864 m), eta herrialdeko batez besteko altuera 557 metro da. Esloveniako berezko lurraldeaz gainera, beste lurralde hauek ere hartzen ditu barnean: Karniola, Istriako iparraldea, Triesteko zati bat eta Estiriako hegoaldea.

Eslovenia oso lurralde menditsua da, eta goi-lautadaz betea (Esloveniako Alpeak, Kras-eko goi-lautadak). Itsasertza, berriz, laua da. Karstalde garrantzitsuak daude Eslovenian: Karniola Zuria edo Notrajsko («barrengo herria») eta Dolenjsko («herri beherea»). Triesteko iparraldean daude Postojnako leizea edo Škocjan leizeak, biak ala biak ere oso leize ospetsuak, eta Panoniako muino eta lautadak hedatzen dira. Primorjeko lautadak zabaltzen dira Istriako iparraldean. Herrialdearen azaleraren erdia (10,124 km2) basoek hartzen dute: Finlandia eta Suediaren ondoren, baso-portzentajeari dagokionez, Europako hirugarrena da Eslovenia.

Mendiak

Eslovenian dauen mendiak hiru multzotan banatzen dira:

# Mendia Altuera Irudia
1 Triglav 2.864 m Esloveniako Geografia 
2 Škrlatica 2.740 m Esloveniako Geografia 
3 Mangart 2.679 m Esloveniako Geografia 
4 Visoki Rokav 2.646 m Esloveniako Geografia 
5 Jalovec 2.645 m Esloveniako Geografia 
6 Veliki Oltar 2.621 m Esloveniako Geografia 
7 Razor 2.601 m Esloveniako Geografia 
8 Kanjavec 2.568 m Esloveniako Geografia 
# Mendia Altuera Irudia
1 Grintovec 2.558 m Esloveniako Geografia 
2 Jezerska Kočna 2.540 m Esloveniako Geografia 
3 Skuta 2.533 m Esloveniako Geografia 
# Mendia Altuera Irudia
1 Stol 2.236 m Esloveniako Geografia 
2 Košutnikov turn 2.133 m Esloveniako Geografia 
3 Kordeževa glava 2.126 m Esloveniako Geografia 

Hidrografia

Ibaiak

Kontraesana dirudien arren, Esloveniako lurraldearen % 81 Itsaso Beltzeko isurialdeak osatzen du, horrela beraz herrialdeko hiru ibai nagusiak diren Drava, Sava eta Mura ibaiek ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen dute Eslovenia eta Danubiora isurtzen dituzte beren urak. Itsaso Adriatikora doan ibai garrantzitsuena Soča (Isonzo) da.

# Izena Eslovenian (Guztira) Ahoa Irudia
1 Sava 221 (900) km Danubio Esloveniako Geografia 
2 Drava 142 (707) km Danubio Esloveniako Geografia 
3 Kolpa 118 (297) km Sava Esloveniako Geografia 
4 Savinja 102 (102) km Sava Esloveniako Geografia 
5 Soča (Isonzo) 96 (138) km Adriatikoa Esloveniako Geografia 
6 Mura 95 (480) km Danubio Esloveniako Geografia 
7 Krka 95 (95) km Sava Esloveniako Geografia 
8 Sotla 89 (89) km Sava Esloveniako Geografia 
9 Dravinja 73 (73) km Drava Esloveniako Geografia 
10 Ledava 68 (76) km Mura Esloveniako Geografia 
11 Pesnica 65 (69) km Drava Esloveniako Geografia 

Aintzirak

# Izena Azalera Irudia
1 Cerknica aintzira 38 km² Esloveniako Geografia 
2 Ptuj urtegia 3'50 km² Esloveniako Geografia 
3 Bohinj aintzira 3'18 km² Esloveniako Geografia 
4 Bled aintzira 1'45 km² Esloveniako Geografia 
5 Palčje aintzira 1'00 km² Esloveniako Geografia 

Ur-jauziak

# Izena Altuera Irudia
1 Rinka ur-jauzia 90 m Esloveniako Geografia 
2 Savica ur-jauzia 60 m Esloveniako Geografia 
3 Peričnik ur-jauzia 52 m Esloveniako Geografia 

Geologia

Herrialdea eremu sismiko nahiko aktiboan dago: izan ere, Eurasiako plakak eta Afrikako plakak Adriatikoko plaka txikia sarritan estutzen dute. 60 lurrikara inguru kontatu izan dira historian zehar, batzuk gogorrak, 1895ekoa esate baterako. Mugimendu horiuen ekintzen ondorio dira Juliotar Alpeak eta Dinariar Alpeak.

Leizeak

Esloveniako mendebaldean Karst izeneko eremua dago, kareharriz osatutako leizez betea: haren izena erabiltzen da, eremu karstikoa izendatzeko. Postojnako leizea edo Škocjan leizeak oso ospetsuak dira; bigarrenak, gainera, Gizateriaren Ondare izendatu zuten UNESCOk 1986an.

# Leizea Luzera Irudia
1 Postojnako leizea 24.120 m Esloveniako Geografia 
2 Križna leizea 8.273 m Esloveniako Geografia 
3 Planina leizea 6.656 m Esloveniako Geografia 
4 Škocjan leizeak 6.200 m Esloveniako Geografia 

Babesturiko eremuak

Parke nazionalak

Parke Nazional bakarra dauka, Triglav Parke Nazionala, izen bereko mendiaren (2.864 m) ingurua hartzen du, herrialdearen ipar-mendebaldea. 880 km²-ko azalera du eta 1981 urtean eratu zen. Eskualde mailako parkeak ere izendatu ditu; Karniola barnekoa, Kozje parkea eta Škocjan leizeak.

Biosfera Erreserba

Eslovenian bi Biosfera erreserba izendatu dira, Juliotar Alpeak eta Karst goi-ordokia.

Ramsarko hitzarmena

Ramsarko hitzarmena betetzen duten hiru eremu ere badaude, Cerknica aintzira, Sečovlje gatzagak eta Škocjan leizeak.

Natura 2000

Eslovenian hainbat eremu izendatu dira Natura 2000, besteak beste: Juliotar Alpeak, Kamnik-Savinjako Alpeak, Karavanke mendilerroa, Ljubljanako padurak, Cerknica aintzira, Drava ibaia, Mura ibaia, Kolpa ibaia, Karst goi-ordokia, Sečovlje gatzagak...

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Esloveniako Geografia Estatu mugakideakEsloveniako Geografia TopografiaEsloveniako Geografia HidrografiaEsloveniako Geografia GeologiaEsloveniako Geografia Babesturiko eremuakEsloveniako Geografia Ikus, gaineraEsloveniako Geografia Kanpo estekakEsloveniako GeografiaAlpeakEsloveniaMediterraneoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MeatzaritzaIratzeRadiocrimenKatuAustraliaFrantziaGiza eskubideakJoselu AnayakNico WilliamsHipikaTenperaturaAmaiurko gazteluaNapoleon BonaparteEusko Jaurlaritzako lehendakariaXXXTentacionFestina auziaAhateAsel LuzarragaKoltanAutonomia erkidegoSkabideanMarkku SyrjäläIkurrinEusko JaurlaritzaRamon SaizarbitoriaEritasunBiotopoSabin AranaMiguel Indurain Sari NagusiaIratiAdolf HitlerImanol PradalesTeknologiaLekeitioErreakzio kimikoOrreagako gudua (778)Erromatar InperioaBarraskiloEuskararen jatorriaOrnodunNøgen (musika taldea)Lehen hizkuntzaQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Zirkulazio-aparatuJose Gonzalo ZulaikaFermin MuguruzaEnergiaGarapen Jasangarrirako HelburuakBenito LertxundiMaria AntonietaInternetSare pribatu birtualBihotzKonikoAMIA analisiEuskal Herriko musika garaikideaFaxismoUgalketaPorntip NakhirunkanokPalankaErramun MartikorenaPort-au-PrinceKontinenteFederico Jiménez LosantosKanoi gangaArgi-energiaEnergia hidraulikoSaguzar🡆 More