Itsaso Beltza

Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino (antzinako grezieraz: Εὔξεινος Πόντος, Euxeinos Pontos, euskaraz: «itsaso abegikorra»), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europaren, Kaukasiaren eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua.

Itsaso Beltza
Datu orokorrak
Motaadjacent sea (en) Itzuli eta arro hidrografiko
Luzera1.175 km
Zabalera600 km
Azalera436.402 km²
Sakonera2.206 m
Bolumena547.000 km³
Eponimoabeltz
Geografia
Koordenatuak43°25′N 34°16′E / 43.41°N 34.26°E / 43.41; 34.26
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Mediterranean Sea Area (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaBosforo

Historia

Pentsatzen da duela milaka urte egungo Itsaso Beltzaren eskualdea ur gezako aintzira bihurtu zela, Mediterraneotik bereiz, klima hoztu zenean. Aitizitik, duela 5.500 urte, klima zertxobait berotu zenean, Mediterraneoaren ur azalera igo egin zen, eta arrakala bat ireki zen erliebe sakonagoa zuen ingurune horretara, ur gazia barra-barra sartuz aintzira gezara 1.000 egunez (15 cm eguneko). Gertaera horiek Noeren dilubioaren narrazioaren sorburutzat jo izan dituzte aditu batzuek, baita Europako migrazio neolitiko handiaren abiapuntutzat ere, aintziraren inguruko herriek uholde handitik ihes egitean.

XX. mendean, Noborosisk portuaren inguruan ur-azpiko bonbak jarri ziren. 2016. urteko irailean, Bilboko Itsas Museoko gida zen Asier Barrenetxeak, Atyla itsasontziak Itsasoa gurutzatu zuen. 2018. urtean, munduko itsasontzirik zaharrena bertan aurkitu zen.

Itsaso honetatik zibilizazio askoren nabigatzaileak pasa dira: hititarrak, kolkidarrak, traziarrak, greziarrak, persiarrak, zimeriarrak, eszitiarrak, erromatarrak, bizantziarrak, godoak, hunoak, abaroak, eslaviarrak, baregoak, gurutzatuak, veneziarrak, genoarrak, georgiarrak, bulgariarrak, tartaroak eta otomandarrak.

Geografia

Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.

Uharte txiki anitz daude Bulgaria, Errumania, Turkia eta Ukrainakoak direnak, esate baterako Suge uhartea Ukrainan.

Kostalde aldapatsua da askotan inguruan mendi garrantzitsuak dituelako: Pontoko mendiak hegoaldean, Kaukaso mendikatea ekialdean eta Krimeako mendiak iparraldean.

Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin dago loturik Kertx-eko itsasartearen bidez.

Jariatzen duten ibaiak

Itsaso Beltza 
Velekako estuarioa

Itsaso Beltzara ura jariatzen duten ibai nagusiak hauek dira:

  1. Danubio
  2. Dnieper
  3. Don
  4. Dniester
  5. Kizil-Irmak
  6. Kuban
  7. Sakarya
  8. Hegoaldeko Bug
  9. Çoruh
  10. Yeşilırmak
  11. Rioni
  12. Yeya
  13. Mius
  14. Kamchiya
  15. Enguri
  16. Kalmius
  17. Molochna
  18. Tylihul
  19. Velykyi Kuialnyk
  20. Veleka
  21. Rezovo
  22. Kodori
  23. Bziphe
  24. Supsa
  25. Mzymta

Ibai hauek zeharkatzen dute nola edo hala 24 herrialde.

Hiriak

Itsaso beltzeko hiri populatuenak

Itsaso Beltza 
Istanbul
Itsaso Beltza 
Odesa

Postua Hiria Herrialdea Biztanleria (urbanoa)

Itsaso Beltza 
Samsun
Itsaso Beltza 
Sebastopol

1 Istanbul Turkia 14 324 240
2 Odesa Ukraina artxibo-data =nbsp;003 705
3 Samsun Turkia 535 401
4 Varna Bulgaria 474 076
5 Sebastopol Errusia/Ukraina 379 200
6 Sochi Errusia 343 334
7 Trabzon Turkia 305 231
8 Konstantza Errumania 283 872
9 Novorossiisk Errusia 241 952
10 Burgas Bulgaria 223 902
11 Batumi Georgia 190 405

Herrialdeak eta dagokien kostaldea

Herrialdea Itsasertzaren luzera(km) Zona ekonomiko esklusiboaren zabalera (km2)

Turkia 1,329 172,484
Ukraina 2,782 132,414
Errusia 800 67,351
Bulgaria 354 35,132
Georgia 310 22,947
Errumania 225 29,756
Total 5,800 460,084

Hidrologia

Mediterraneoarekin baino ez du ur-trukea Itsaso Beltza, beraz, irteera- eta sarrera-fluxu guztiak Bosfororen eta Dardanelos itsasarteetan zehar gertatzen dira. Mediterraneotik datorren fluxuak irteerako fluxuak baino gazitasun eta dentsitate handiagoa duenez horrek sortzen du estuarioen ohiko zirkulazioa. Horren ondorioz Mediterraneoko ur dentsoenaren barnealderanzko fluxua hondoan gertatzen dela, eta Itsaso Beltzaren azaletik Marmarako itsasorantz doan irteera-fluxua, berriz, gainazaletik gertu.

Ur kopuruaren gorabeherak horrela estimatze dira:

  • Irabaziak: 900 km3/a (ibaien ekarpena 370 km3/a, prezipitazioak 180 km3/a, sarrerak Bosforon zehar 350 km3/a.
  • Galerak: 9000 km3/a (lurruntzea 400 km3/a, irteerak Bosforon zehar 500 km3/a)

Turismoa

Ondoren Itsaso Beltzean dauden hiri turistiko garrantzitsuenak:

Arkeologia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Itsaso Beltza HistoriaItsaso Beltza GeografiaItsaso Beltza HidrologiaItsaso Beltza TurismoaItsaso Beltza ErreferentziakItsaso Beltza Ikus, gaineraItsaso Beltza Kanpo estekakItsaso Beltza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gazte TopaguneaItziar ManeroKroaziaElvillarKarl PopperAnuraJair BolsonaroPako AristiBartzelona Futbol KlubaEuskarazko Wikipedia (webgunea)ToxoplasmosiBarruko elastikoAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila1993Edward JennerAlbokaEagle WomanElkar (argitaletxea)2010Giuseppe GaribaldiGiza zakilAzpeitiaMaiatzaren 7ErrumaniaUrizaharraTutera1950IruñeaGonzalo BoyeRock alternatibo1933Bernardo AtxagaUrrezko Globo SariakFerberitaTourmaletEusko JaurlaritzaJoseba Díez AntxustegiTiti-koitoaSexu ugalketaAntartikaFrantziako hiri nagusien zerrenda1976Dani OlmoJagoba ArrasateLehen Mundu GerraNafarroa GaraiaGabarraRakel MateoArcueilJose Gonzalo ZulaikaAner PeritzAbenduaren 31Melvyn DouglasAlexandra StanFuerza NuevaEzker abertzaleaÁlvaro DjalóJosu Zabala SalegiNicolás MaduroNakar (musika taldea)GanekogortaGoienaToti Martinez de LezeaOtitisGonzo pornografiaMaiatzaren 10Arnaitz FernandezFrisieraSoriaTim BurtonEuskararen Foru LegeaSacagaweaMasturbazioAinere TolosaFrancis Scott Key zubia (Baltimore)Niza2024Endrick Felipe🡆 More