Biosfera Erreserba

Biosfera erreserba, UNESCOk planetako habitat moten adierazgarritzat izendatu dituen eremu geografikoak dira, lehorreko nahiz itsasoko ekosistemak barne hartzen dituztenak.

Izendapen horiek Gizakia eta Biosfera (MaB) programaren barruan egiten dira; izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran abiatutako programa horren helburu da bioaniztasunaren galerak ekologian, gizartean eta ekonomian dakartzan ondorioak aztertzea, eta bioaniztasunaren galera hori geldiaraztea. Eta helburu horretarako tresna bat da Biosfera Erreserben Mundu Sarea.

Biosfera Erreserba
Biosfera Erreserben Mundu Sarearen mapa, 2009an, herrialde bakoitzak duen biosfera erreserben kopurua adierazita. Oharra: mugaz gaindiko erreserbak hainbat aldiz zenbatu dira; hots, zenbat herrialdetakoak diren, hainbat aldiz.

Hiru helburu dituzte biosfera erreserbek: natura kontserbatzea, garapen jasangarria eta laguntza logistikoa, ezagutza zientifikora eta jasangarritasunerako hezkuntzara zuzendua. Esperimentazio-eremu eta esperientzia-laborategi gisa konfiguratzen dira, haietan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren arteko oreka lortzeko helburuarekin.

Gaur egun, munduan 580 biosfera erreserba dira, eta 114 estaturen lurretan daude.

Biosfera erreserbak Euskal Herrian

Bi dira biosfera erreserbak Euskal Herrian: Urdaibai (Bizkaian) eta Bardea (Nafarroan).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Biosfera Erreserba Biosfera erreserbak Euskal HerrianBiosfera Erreserba ErreferentziakBiosfera Erreserba Ikus, gaineraBiosfera Erreserba Kanpo estekakBiosfera Erreserba1970eko hamarkadaEkosistemaHabitatUNESCO

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrnogabeUnibertsoaErdi AroaAntzinako GreziaAnkaraArotzaren eskuakConnemara gure bihotzetanDonibane GaraziLauaxetaIberiar penintsulaKulturaNafarroa BehereaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaJacint VerdaguerStand-upPirateriaAtenaGurutze zeltaHareharriSugaarJesus ElosegiEgunAro ModernoaUrtarrilaren 17Homo sapiensBilintxDiapasoiKarlos X.a FrantziakoaNikolas II.a ErrusiakoaParisTronpen lotura1964LeitzaItaliar faxismoUztailaren 13Zuhaitz apartekoBoleibolKanadaSahatsManuel LezertuaHitanoBadmintonRotten XIIILurraEnergia eolikoCSMAAkuaponiaOpenStreetMapGiza aluFisikaMafaldaAzteka1978ko Tolosako tren istripuaTaula periodikoaHezkidetzaInauteriak Euskal HerrianUrtarrilaren 13Aro GaraikideaPessanKontsumismoMesopotamiaCorpus Inscriptionum LatinarumTrikuharriOstiral SantuaOihane PereaUrriaren 3Hausterre-egunIraitz-sistemaBizi-kalitateLatinBarrokoaOlinpiar JokoakUrriaren 12🡆 More