Karst, edo paisaia karstikoa, topografia mota bat da, arroka disolbagarriz (kareharriz, dolomitaz edo igeltsuz) osatua dagoena.
Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistema da, erliebe forma ugari eratzen dituena: dolinak, leizeak, arroilak, ageriko hustubiderik gabeko depresio itxiak (arro endorreikoak), lur azpiko ibaiak, ertz bertikaleko erliebe zutak eta beste ugari. Espeleologiaren ikerketa eremu nagusia da, eta bertan ikertzen diren diziplinei karstaren zientziak esaten zaie.
Hitza, Karst eskualdetik dator, Italiako ipar-ekialdeko muturrean dagoena. Eskualde hau, Eslovenia eta Kroaziako mendebaldean dago ere bai. Kareharriz jositako tokia da eta bertan, asko aurreratu zen karstari dagokionez, (ikus Karst Research Institute Postojnakoa)
Paisaia karstikoak arroken disoluzioaren menpe daude, hau da, karstifikazioaren menpe, alegia. Karbonatoen disoluzioa ondorengo erreakzioen arabera gertatzen da:
HCO3- ↔ H+ + CO3-
Uretan disolbatutako gatzak, baldintza zehatz batzuetan, berriz kristalizatu daitezke. Adibide bezala, leizezulo baten sabaitik tantak erortzen hasten badira, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira, edo, barrunbe baten barnean geratzen badira, geodak sor daitezke.
Lurrazalean edo lurrazpiko barrunbetan sortzen diren arabera beste forma karstiko asko daude. Lehenengo kasuan, exokarstikoak deitzen dira eta, bigarrenean, endokarstikoak.
Eremu exokarstikoetan ur-xurgatze formak sortzen direla kontsideratzen da, eta eremu endokarstikoan, aldiz, ur-zirkulazio formak:
Konduktu freatikoak, tamaina ertain edo handiko lurpeko konduktuak, horizontalki garatzen dira. Urak sekzio osoa betetzen duelarik presio-tutu deitzen dira.
Alde freatikoan ur igorpen formak ere aurkitu ditzakegu:
Geoparkeak hurrengo bideoan Karst eremuak azaltzen ditu: https://www.youtube.com/watch?v=YBksSq8wVdw
Euskal Herriko geologian bi karst eremu topa ditzakegu. Alde batetik, Nafarroan ipar-mendebaldean Larrako Mendigunea dago, eta bestetik, Nafarroa eta Gipuzkoaren artean Aralar mendilerroa.
Kareharria euriaren eraginez disolbatu eta paisaia bereziak eratzen ditu. Horrez gain, haitzuloak edo leizeak sortzen dira harriaren barnean osatzen diren zuloetan.
Kareharrizko mendilerroetan osatzen diren erliebe mota garrantzitsu hauek 1.300 m-tik gorako gailurrak dituzte Euskal Herrian.
Espainian, erliebe mota hau, oso ugaria da kareharrizko Espainia delakoan.
Iberiar penintsulako paisaia karstikoen adibide batzuk honako hauek dira: Torcal de Antequera (Malagako probintzia), Monasterio de piedra (Zaragozako probintzian) edota Cuencako probintziako Hiri Sorgindua.
Igeltsu gaineko moldatu karstikoak, Ebroren Haranean daude, Sorbasen (Almeriako probintzian), eta baita Mundo Ibaia eta Osinaren Kalareen Natura Parkean ere, azken hau, Albaceteko probintzian.
Europan, Italiaren ipar-mendebaldean, Eslovenia edota Kroazian karst eremuak topa daitezke. Irlandako mendebaldean The Burren eremu ospetsua kokatzen da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Karst, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.