Postojnako Leizea

Postojnako leizea (eslovenieraz: Postojnska jama) Esloveniako leize ezaguna da Postojna hirian dagoena.

Herrialdeko luzeena da eta Esloveniako turismogune garrantzitsuenetakoa ere bai. Pivka ibaia da kobazuloaren egilea.

Postojnako leizea
Postojnako Leizea
Kokapena
Estatu burujabePostojnako Leizea Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Postojna
Koordenatuak
Ezaugarriak
Sakonera115
Luzera20.570
BisitagarriaBai

Historia

Johann Weikhard von Valvasor naturalista esloveniarrak deskribatu zituen lehen aldiz XVII mendean. 1818an Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren bisita izan zuen. Urte berean Luka Čeč postojnarrak leizearen zati berri bat aurkitu zuen eta 1819an leizeetako lehen gida ofiziala bihurtu zen.

1872an tren txiki bat ezarri zen eta 1884an sistema elektrikoa ere bai, Ljubljanan bertan baino lehenago gainera. Honek leizeak oso famatu bihurtu zituen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zituzten leizeak eta bertan hegazkinentzako 1000 fuel upela gorde zituzten. 1944an partisano esloveniarrek leizeak hartu zituztenean suntsitu egin zituzten. Baina suak zazpi egunez iraun zuen eta leizearen zati handi bat suntsitu zuen. Sarrera bera ere belztuta gelditu zen.

Fauna

Leizeetan hainbat ornogabe aurki daitezke, denak ere txikiak eta pigmentazio gabekoak.

Baina animalia bat aipatzekoa bada, Proteus anguinus-a da, "giza arraina" ezizenaz ere ezagutzen dena. Anfibio erabat akuatikoa da eta hau ere pigmentazio gabekoa da. Aurkitu zutenean dragoi kumeak zirela pentsatu zuten. Bisitaldian zehar akuario bat badago proteusak ikus daitezkeenak.

Egitura

Hiru maila ditu eta erdikoa bakarrik bisitatzen da, izan ere goiko mailan zati asko erorita baitaude eta azpiko maila urpean baitago. Aretorik aipagarriena kontzertuen aretoa da, 10.000 ikusle sartzeko edukiera daukana. Noizbehinka kontzertua egiten dituzte bertan.

Postojnako leizetik pasatzen den Pivka ibaiak berehala Planina leizea eratzen du. Biek batera 31 kilometro luze den sistema karstikoa eratzen dute.

Trena

1872an tren txiki bat ezarri zen, hasieran gidek beraiek bultzatzen zutena, baina XX mendearen hasieran gas bidezko lokomotora ezarri zuten. 1963an lokomotora elektrikoa hartu zuten, gasezkoak askatzen zuen kea zela eta. Gaur egun bi kilometro inguru egiten ditu leizearen barnealdera eta barruan bisitaldia egin ondoren berriz kanpora ateratzen du jendea.

Iruditegia

Kanpo estekak

Tags:

Postojnako Leizea HistoriaPostojnako Leizea FaunaPostojnako Leizea EgituraPostojnako Leizea TrenaPostojnako Leizea IruditegiaPostojnako Leizea Kanpo estekakPostojnako LeizeaEsloveniaEslovenieraPivka ibaiaPostojna

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Deba (ibaia)Jude BellinghamEstirpe Imperialwywk2Energia elektrikoSabin AranaEuskaraParisKobreLokomozio-aparatuHernaniInperialismoTximeletaAhateKortatuUnidad AlavesaOzeano Bareko Suzko EraztunaZuhaitzGasteizPedro Miguel EtxenikePatataIberiar penintsulaEguzki-energiaFutbol1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaUrteALMENErroldaEuskal Herriko historiaurreaBerri TxarrakCookieEspartaKaze (MC)Sevillako katedralaMP3GoienaKubismoErliebe (geografia)Pavel TonkovGaztelaniaEskusoinu txikiElektrizitateSur (Oman)Berotegi-efektuaNiloSokatiraPruden GartziaAustraliaSinbolismoFermin MuguruzaNeolitoa2020Eskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaMateriaGarazi ArrulaGotzone SagarduiTriangeluEnaraHerri kirolLondresTxikori belarTxistu (musika tresna)Oihane PereaMaitasunAlemaniaIsotopoHerri palestinarraDanborHenri MatisseCecilia BoloccoApirilaren 24Internazionala🡆 More