Capitolina Bustince Larrondo (Uxue, Nafarroa Garaia,1864ko urriaren 27a - Segovia, 1934ko urriaren 23a) irakasle eta idazle nafarra izan zen
Capitolina Bustince Larrondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uxue, 1864ko urriaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Segovia, 1934ko urriaren 23a (69 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
1897an, Lehen Goi Mailako Irakaskuntzako irakaslea izan zen Iruñean. Jacobo Salcedorekin ezkondu eta Segoviara joan zen bizitzera. Ez zuen seme-alabarik izan. XIX. mendean Nafarroako eskoletarako eskuliburuak idatzi zituen emakume bakarra izan zen.
Bere burua goi-mailako hezkuntzako irakasle gisa aurkeztu zuen egileak “Compendio histórico del antiguo Reino de Navarra para uso de los niños de ambos sexos” idatzi zuen 1898an, Gamazada amaitu eta lau urtera. Lan hau Hermilio de Oloriz egile nafarraren "Resumen histórico del antiguo reino de Navarra" obraren egokitzapen nahiko literala da. 30 ikasgaitan banatuta dago, elkarrizketa moduan, galdera-erantzun labur, zehatz eta argien bidez. Azken ikasgaia Nafarroako Erresumaren bukaerakoa da, 1512an Gaztelari erantsi zitzaionekoa.
Lanaren funtsa abertzalea edo "napartarra" da. Sarreran agertzen den bezala hezitzailea da. Bere esanetan liburu hau “va dedicado especialmente a los niños de ambos sexos a fin de que uno y otros aprendan a recitarla en los albores de su infancia, se aficionen a relatar nuestras glorias y a imitar las virtudes y proezas que fueron siempre el distintivo de la raza eúskara".
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Capitolina Bustince Larrondo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.