Calabria (italieraz: Calabria; napolieraz: Calavria; grekokalabreraz: Calavría; grezieraz: Καλαβρία; arbëresheraz: Kalavrì) hegoaldeko Italiako eskualdea da, Jonikoaren eta Tirreniar itsasoaren artean dagoena.
15.221,9 km²ko eremua du eta 2015eko uztailean 1.972.660 biztanle zituen. Hiriburua Catanzaro da.
Calabria | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Catanzaro |
Probintziak | Catanzaro Cosenza Crotone Reggio Calabria Vibo Valentia |
Udalerriak | 409 |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°00′N 16°30′E / 39°N 16.5°E |
Azalera | 15.221,9 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.972.660 biztanle (2015-07-31) |
Dentsitatea | 129,59 bizt/km² |
http://www.regione.calabria.it/ |
K.a. VIII. mendean kolonizatu zuten greziarrek Calabria. Magna Graecia koloniako lurralde izan zen, K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Harrezkero bizantziarrek, lonbardiarrek, normandiarrek, aragoiarrek eta Borboikoek izan zuten Calabria beren mende. 1860. urtean lotu zitzaion Italiako Erresumari. Lurrikara handiak izan dira Calabrian; 1783. urtekoan 40.000 izan ziren hildakoak.
Italiera eta napoliera edo calabriera dira mintzaira nagusiak, eta okzitaniera-hiztunen uharte bat bada La Gardia udalerrian.
Calabriako beste hizkuntza-uharteak grikoa zein arbëreshera mintzatzen dutenek osatzen dituzte.
Euri ezak nekazaritzaren garapena eragozten du. Industriak ez du garrantzi handirik. Calabria Italiako lurralde pobreena da; langileriaren herenak ez du lanik, eta errenta maila Italiako apalena da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Calabria, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.