Bulimia

Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena.

Gaixotasuna 14-21 urte inguruan gertatzen da, batez ere emakumeengan, anorexia eta bulimia jasaten duten gizonen kopurua %10a izanik. Gaixoak gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, gizarte presioen, etxeko lanen-eta aurrean. Ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz, oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte, baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost bat aldiz izaten dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren, oka egin edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela husteko eta jaten segitzeko. Betekada bakoitzean, 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera irits daitezke.

Bulimia
Deskribapena
Motaelikadura-nahasmendua
polyphagia (en) Itzuli
EspezialitateaPsikiatria
Sintoma(k)oka
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakFluoxetina, (RS)-fenfluramine (en) Itzuli eta maprotiline (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF50.2
GNS-10F50.2
GNS-9307.5307.5 eta 307.51
OMIM607499
DiseasesDB1770
MedlinePlus000341
eMedicine000341
MeSHD052018 eta D002032
Disease Ontology IDDOID:12129

Izena grezieratik dator: βουλῑμια, boulīmia, "aseezinezko gosea" (βους, bous, "idi" + λῑμος, līmos, "gose").

Sintoma fisikoak

  • Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian.
  • Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea.
  • Eztarriko narritadura.
  • Giharretako nekea eta mina.
  • Aurpegiaren inflamazioa.
  • Nesken kasuan, hilekoaren irregulartasuna.
  • Lo eza.
  • Gehiegizko izerdia esku eta oinetan.
  • Buruko mina.
  • Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie.
  • Hortzetako esmaltea hondatzen zaie

Sintoma psikologikoak

  • Pisuarekiko gehiegizko kezka.
  • Jaten gelditu eziniko sentsazioak.
  • Barau egiten dute betekadak orekatzeko.
  • Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak.
  • Jatorduen ondoren, sarritan joaten dira komunera.
  • Pisua maiz hartzen dute.
  • Jatordutan urduritzen dira.
  • Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira.
  • Janaria objektu pertsonaletan ezkutatzen dute.
  • Jakiak desagertzen dira sukaldean.
  • Ziurtasunik eza, onespen beharra.
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkiez.
  • Erraz antzematen diren umore aldaketak.
  • Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, kontrol ezaren sentsazioa. Autokritika zorrotza.
  • Gehiegizko kezka beren itxura fisikoari buruz
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua

Ondorioak

Gaixotasunaren ondorio larriena heriotza da baina, hala ere, tratamendu luze batekin sendatzera irits daiteke.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Bulimia Sintoma fisikoakBulimia Sintoma psikologikoakBulimia OndorioakBulimia ErreferentziakBulimia Kanpo estekakBulimia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Chiara ConsoliniUntxiKalejiraSaskibaloiKarrakaAna EstradaPatataTestu tipologiaMiguel BernadErromaEuskal Herriko historiaurreaIzar-malkoakEtsaiakGiza eboluzioaIker VicenteArmentiako basilikaEuskal dantzakDublinHaurren Eskubideen AldarrikapenaMadrilAlegia (literatura)OrnogabeGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaJaiotza-tasaKaotikoMunduko biztanleriaMikel Arrizabalaga AizpuruaAntton KazabonEusko Abertzale EkintzaPagoetako natura parkeaGarazi ArrulaContact (1997ko filma)Aiako harriaErrementari (filma)LehoiUmetokiko fibromaOrnitorrinkowywk2SarpenArnaitz FernandezEusko JaurlaritzaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaBilintxAntzinaroaEzteiFinlandiaNazio Batuen ErakundeaKike AmonarrizArku zorrotzMutazioXVIII. mendeaIgor OyonoGaztelaniaZuberoako maskaradak1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAnne IgartiburuUrretxuUrbasa-Andia natura parkeaMikel ElizegiNafarroa BehereaIlargiaBaztango Donejakue bideaRockJon ArretxeEuskal HerriaMetal AroaWiki CommonsBizardunakBideokontsola🡆 More