Betleem (arabieraz: بيت لحم, Bayt Laḥm, euskaraz: «haragiaren etxea»; hebreeraz: בית לחם, Bet léḥem/Bet láḥem, euskaraz: «ogiaren etxea») Jerusalemdik 10 km hegoaldera dagoen hiri palestinarra da.
Judeako mendietan dago, Zisjordanian, eta gaur egun 25.000 biztanle ditu. Munduko kristau komunitate zaharrenetarikoa bertan bizi da, eta historian zehar kristauak izan dira bertako biztanle gehienak, baina gaur egun musulmanek aurrea hartu diete.
Kristauentzat Betleemek esanahi garrantzitsua dauka, bertan jaio baitzen Jesus. Judaismoarentzat ere garrantzitsua da, bertatik gertu baitago Jakob aitalehenaren emazte Rakelen hilobia. Konstantino Handia enperadoreak 330ean eraiki zuen Natibitatearen basilika, Kripta Santua deituriko zulo baten gainean. Tradizioaren arabera, leku horretan bertan jaio zen Jesus. Baliteke hau izatea munduko kristau eliza guztien artean zaharrena.
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 1997an, Betleemgo 10 urtetik gorako biztanleriaren % 84 gutxi gorabehera alfabetatua zen. 2006an, 135 eskola zeuden Betleemgo Gobernazioan.
Betleemgo Unibertsitatea 1973an sortu zen. Hezkuntza-erakunde katolikoa da, erlijio guztietako ikasleei irekia.
Kulturguneak eta museoak
1991n sortu zen Palestinako Ondare Zentroa Betleemen dago. Palestinako brodatuak, artea eta folklorea gorde eta sustatzea du helburu.
Lau museo daude hirian:
Natibitatearen Antzokia eta Museoak Jesusen bizitzako etapa esanguratsuak irudikatzen dituzten hiru dimentsioko 31 maketa eskaintzen dizkie bisitariei.
Badd Giacaman museoa oliba olioaren ekoizpenaren historiari eta prozesuari eskainia dago.
Baituna al-Talhami museoa Betleemgo kulturari eskainia dago.
Natibitatearen Nazioarteko Museoa UNESCOk sortu zuen, «kalitate artistiko handia giro iradokitzaile batean» erakusteko.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Betleem, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses. ®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.