Lazio (latinez: Latium) Italiako 20 eskualde administratiboetako bat da, penintsularen erdialdean dagoena.
17.207,29 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 5.889.646 biztanle zituen.
Lazio | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Erroma |
Probintziak | Frosinone Latina Rieti Erroma Viterbo |
Udalerriak | 378 |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°54′00″N 12°43′00″E / 41.9°N 12.716666666667°E |
Azalera | 17207,29 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5889646 biztanle (2015-5-31) |
Dentsitatea | 342,28 bizt/km² |
http://www.regione.lazio.it/rl_main/ |
Hiriburua Erroma da.
Lazio Bolsena aintziraren, Tirreniar itsasoaren eta Abruzzi mendien artean dago. Eskualde menditsua da, Abruzzi mendiek (Sabini, 1.000 m; Sibillini, 2.200 m; Prenestini, 1.000 m) eskualdeko lurraldearen herena hartzen baitute.
Iparraldean Toskana, Umbria eta Markak, hegoaldean Campania, ekialdean Molise eta Abruzzo eta mendebaldean eta hegoaldean Tirreniar itsasoa mugakide ditu.
K.a. 2000. urte inguruan finkatu ziren latinoak Lazion. K.a. VI. mendearen bukaera arte etruriaren mendean egon ziren, K.a. 509 arte, Tarkino Harroa Erromako azken errege etruskoaren amaiera arte hain zuzen. K.a. V. mendean, herri latinoek Latinoen Liga osatu zuten, etruriar, ekuo eta volskoei aurre egiteko. Hogeita hamar herri bildu ziren, Alba, Tusculum, Prenestes, Fidenes eta Lavinium, besteren artean; Erroma ez zen oraindik haien artetik gailendu. Samnioko lehen gerraren ondoren (K.a. 343-341) borrokatu zen Erroma latinoen aurka, eta K.a. 338an latino guztiak Erromako herritar bihurtu ziren.
Hauek dira eskualdeko udalerririk populatuenak, 30.000 biztanletik gorakoak (parentesi artean, probintziaren laburdura):
Lazio lau probintzia eta hiri metropolitano batean banaturik dago:
Probintzia | Eremua (km²) | Biztanleria (2015/02/28) | Dentsitatea (biz./km²) |
---|---|---|---|
Erroma | 5.363,28 | 4.343.269 | 809,9 |
Frosinone | 3.247,08 | 496.420 | 152,9 |
Latina | 2.256,16 | 572.414 | 253,7 |
Rieti | 2.750,52 | 158.654 | 57,7 |
Viterbo | 3.615,24 | 322.454 | 89,2 |
Ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak) dira. Industria gehiena Erroman dago (industria mekanikoa, petrolio-findegiak, industria kimikoa, ehungintza).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lazio, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.