Arizona

Arizona (ingelesez ɛrɪˈzoʊnə edo ærɪˈzoʊnə ahoskatua; navajoz: Hoozdo Hahoodzo; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ɛrɪˈzoʊnə edo ærɪˈzoʊnə ahoskatua; navajoz: Hoozdo Hahoodzo; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua. Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak. (%4,6 amerindiarrak: navajoak, apatxeak, hopiak…). Hiriburuaz gain, hiri nagusiak, Tucson eta Tempe ditu.

Arizona
Arizona Ameriketako Estatu Batuak
Arizona
Arizona
Ereserkia
The Arizona March Song (en) Itzuli
Arizona (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabeArizona Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AZ
HiriburuaPhoenix
Arizonako GobernadoreaKatie Hobbs
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°17′12″N 111°39′25″W / 34.2867°N 111.6569°W / 34.2867; -111.6569
Arizona
Azalera295.234 km²
MugakideakKalifornia, Nevada, Utah, Mexiko Berria, Kalifornia Beherea, Sonora eta Colorado
Punturik altuenaHumphreys Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria7.151.502 (2020ko apirilaren 1a)
Arizona323.437 (2015)
Dentsitatea24,22 bizt/km²
Etxebizitzak2.643.430
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00 eta Mountain Time Zone (en) Itzuli
az.gov
Arizona

Etimologia

Estatuaren izenari buruzko teoria ezberdinak proposatu dira. Horietako batek dio, 18. mendean, Espainiaren mendeko lurralde koloniala zenean, Arizona izeneko arrantxo bat dokumentatua dago bertan. Izen hori jatorri euskaldunekoa izan daitekeela uste da, Arizona euskal deitura baita, eta Haritz Onen lurraldea ere izan zitekeen arrantxo haren izena, kolono euskaldun batek ezarria, Bernardo de Urrea delako batek.

Beste teoria baten arabera izena Arizonac izango litzateke, O'odham hizkuntzak alĭ ṣonak esamoldetik, "iturri txikia", hasiera batean Planchas de Platako meatzaritza eremu bati zegokiona. Europarrek izena Arissona gisa ahoskatzen zuten, baina O'odham hizkuntzan oraindik ere alĭ ṣonak deitzen da.

Orografia

Kainoi edo arroila handiz (bertan dago Grand Canyon edo Arroila Handia) betetako Coloradoko ordoki handiak hartzen du estatuaren iparraldea, erliebe bitxiko lurra. Eskualde bolkaniko bat (itzaliak sumendi guztiak) hedatzen da erdialdean, eta hego-mendebaldean basamortu ordoki zabal bat ageri da. Klima idorra edo erdi-idorra.

Ekonomia

Nekazaritzak ureztatze artifiziala behar du. Roosevelt eta Coolidge urtegiei esker, kotoi, zitriko eta labore sail handiak zabaldu dira. Garrantzi handikoa da mea aberastasuna (kobrea, zinka eta beruna).

Historia

Espainiarrak 1539tik bertan egokituta, Mexikoko lurraldea izan zen (Nuevo Mexico), Estatu Batuen eskuetara igaro zen arte (1848). 1863. urtean lurralde federal bihurtuta, urte askotan eutsi zioten apatxeek Ipar Amerikarren kolonizazio berriari. Apatxeak sakailatuta, azken gerra galdu ondoan (1881-1886), Arizona Estatu Batuen ingurunean sartu eta Ameriketako Estatu Batuetako 48. estatua bihurtu zen 1912. urtean.

Banaketa administratiboa

Arizona konderritan (counties) banaturik dago. 1983an 15 hauek ziren:

Arizonako konderriak
Izena Herriburua Sorrera
urtea
2010eko
biztanleria
% Azalera
mi.2
%
Apache St. Johns 1879 71,518 1.12 % 11,218 9.84 %
Cochise Bisbee 1881 131,346 2.05 % 6,219 5.46 %
Coconino Flagstaff 1891 134,421 2.10 % 18,661 16.37 %
Gila Globe 1881 53,597 0.84 % 4,796 4.21 %
Graham Safford 1881 37,220 0.58 % 4,641 4.07 %
Greenlee Clifton 1909 8,437 0.13 % 1,848 1.62 %
La Paz Parker 1983 20,489 0.32 % 4,513 3.96 %
Maricopa Phoenix 1871 3,817,117 59.72 % 9,224 8.09 %
Mohave Kingman 1864 200,186 3.13 % 13,470 11.82 %
Navajo Holbrook 1895 107,449 1.68 % 9,959 8.74 %
Pima Tucson 1864 980,263 15.34 % 9,189 8.06 %
Pinal Florence 1875 375,770 5.88 % 5,374 4.71 %
Santa Cruz Nogales 1899 47,420 0.74 % 1,238 1.09 %
Yavapai Prescott 1865 211,033 3.30 % 8,128 7.13 %
Yuma Yuma 1864 195,751 3.06 % 5,519 4.84 %
Guztira: 15 6,392,017 113,997

Erreferentziak

Kanpo estekak



Arizona  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Arizona EtimologiaArizona OrografiaArizona EkonomiaArizona HistoriaArizona Banaketa administratiboaArizona ErreferentziakArizona Kanpo estekakArizonaAmeriketako Estatu BatuakAmerindiarApatxeHopiIngelesNavajoNavajo (hizkuntza)Nazioarteko Alfabeto FonetikoaPhoenixTucson

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BasajaunGreziaAzaleraCreative CommonsKubismoBilintxKontrapasEnergia mekanikoErromeriaOskorriIker VicenteTenperaturaBenito LertxundiOmango golkoaEuskarAbenturaIntsektuPedro SánchezXabier García RamsdenIberiar penintsulaEspainiako geografiaGoogle bombHertzainakMikel ValverdeEspainiako Bigarren ErrepublikaAndrokantoC++MaxixatzenNire aitaren etxea defendituko dutElektrizitatePlanktonVietnamgo GerraNekazaritzaSabindarren euskara garbiaNerbio-sistemaIzarPink FloydFaxismoObabakoakEuskaltzaindiaAsiaIpar Euskal HerriaInperioLamiakoBaionaErleBizardunakLa Polla RecordsSarpenGoierriErrepublikaEnergia berriztagarriBizkaiko Foru AldundiaElhuyar HiztegiaSaskibaloiTrapezioZapelatz arruntNikolas KopernikoAnimaliaAiako harriaOzeanoElastikotasun (fisika)GorrindolErrenteriaArnaitz Fernandez🡆 More