Animismo

Animismoa objektuek, lekuek eta izakiek berezko izpiritua dutelako erlijio sinesmena da.

Zeruak, lurrak, urak edo beste edonolako elementuek ere izpiritu propioa dute, animismoaren jarraitzaileentzat. Ezin da esan noiz hasi ziren, beste erlijio batzuetan bezala.

Izena latinetik dator. Anima, arima esan nahi du latineraz. Afrikan animismoa oso garatua dago eta gaur egun ere oso hedatua. Bertan, nolabaiteko indarra (magara deitutakoa batzuetan) dagoela sinesten da, gauza eta animalia eta gizaki guztiak elkartzen dituena.

1871n Edward Burnet Tylor-ek erlijioen teoria bat proposatu zuen "Culture Primitive" (kultura primitiboak) liburuan. Animista bere teorien baten izenburua ere bada.

Ezaugarri nabarmenenak

Pertsonak hiltzen direnean, beste nonbaiten bizirik egitzen dute.

Espirituekin komunika gaitezke.

Jainko eta espiritu ugari izatea.

Pertsona sakratuak daude espirituekin komunikatzeko.

Jainko eta espirituei ezkaintzak egiten zaizkie (janaria adibidez).

Hil osteko bizitza

Animistek arima gorputzaren amaiera ostean bizirik dagoela uste dute. Gehienek uste dute arima leku erosoago batera joaten direla, janariaskorekin eta jokuekin askotan. Ipar ameriketako Navajo-ek, arima lurran geratzen dela uste dute mamu moduan, eta batzutan, mamu maltzurrak bihurtzen direla ere.

Beste batzuk, bi pentsakera hauen nahasmena daukate. Uste dute arima lurretik alde egin behar duela eta lortzen ez badu, mamu bihurtu egingo dela, eta denbora luzez lurretik ibiliko dela noraezean. Hildakoaren joana laguntzeko, bizirik dirautenak funerala egin behar dute eta askotan zeremonia konkretuak. Btazutan zeremoniak pertsona boteretsu batzuk egiten dute, chamanak, adibidez.

Bitxikeria moduan, hego ameriketan egiten diren buruaren txikiagotzeak animista pentsakeran inarritutako pentsakeretatik eginak dira. Ideia orokorra hau da; etsaiaren arima bere buruan ondo gordeta geratzen ez bada, ihes egin dezake eta ahurdun dagoen animali baten sartu eta berriz bizirik egonda atakatu egin dezake berriz. Hau da buruak txikiagotzearen azalpena.

Animismoa sortu zuten fenomenoak

Animismoa ikertu dutenek teoria batzuk ezarri dituzte. Aditu ezagunenen artean honako hauek ditugu: Edward Burnett Tylor, Herbert Spencer eta Andrew Lang. Beraien eta beste batzuen ustez, trantzeak, gaixotasunak, heriotzak, ametsak, mamuak, itzalak (kobazuloetan suak eragindakoak, ulertzen da) et oiartzunak, besteak beste, animismoareen sortzaileak dira ein handi batean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Animismo Ezaugarri nabarmenenakAnimismo Hil osteko bizitzaAnimismo ErreferentziakAnimismo Kanpo estekakAnimismoSinesmen

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KarrakaEguzki-lore luzeNerea IbarzabalObabakoakIndustria IraultzaTxalapartaItsasoZornotzaSistema eragileBilboIlaski SerranoEguzki-sistemaBizardunakMusikaren historiaErrementari (filma)Jutta PoikolainenUraren zikloaOdolMikel LaboaAskatasunZentral hidroelektriko itzulgarriReal SociedadDeiaArrasateOkilJesus Maria LeizaolaEnergia nuklearEgiptoItsas pinuErrubrika (hezkuntza)International Standard Book NumberAntso III.a GartzeitzItsas intrusioMilanGernu-aparatuEusko JaurlaritzaAndrokantoArancha del SolNico WilliamsXVIII. mendeaJon MirandeFermin MuguruzaMiguel BernadEroankortasun elektrikoBerri TxarrakBaliabide naturalPlayStationEguzki-loreTraineru estropadaBakterioRaúl Sánchez CedilloLudwig van BeethovenJose Manuel LujanbioJabari publikoKike AmonarrizPink FloydMikel ValverdeAsiaUrEustakio MendizabalEspezieSinbolismoIñaki PerurenaAristotelesInperioJan VermeerLapurdi1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLehen Mundu GerraOperaJuan Sebastian Elkano🡆 More