Anbar

Anbara zuhaitzen erretxina fosildua da; gogorra, horia eta gardena da.

    Artikulu hau erretxina fosilari buruzkoa da; Irakeko Anbar edo Al-Anbar probintziari buruzkoa beste hau da: «Al-Anbar probintzia».

Oso preziatua izan da Neolitotik, bere kolore eta edertasun organiko naturalagatik. Sendagai modura erabiltzen da medikuntza eredu batzuetan, eta baita lurringintzan eta bitxigintzan ere. Egitura kimikoa zein, bost anbar mota daude. Jatorriz arbola-erretxina itsaskorra denez, batzuetan barnean animalien edo landareen materialak ageri dira.

Anbar
Armiarma bat anbar zati baten barruan harrapatua

Anbar hitza arabieratik dator, eta «itsasoan flotatzen duena» esan nahi du.

Ezaugarriak

Material organikoa da, zuhaitzen barru-barrutik sortzen dena. Argi-izpiek zeharka dezakete eta, orduan, haren ezti-koloreak distira berezia hartzen du. Igurtziz gero, papera erakartzeko ahalmena du; propietate horregatik, grezieraz elektron esaten diote. Berotuz gero, erre egiten da.

Jatorria

Harrikatzak eta petrolioak bezalaxe, anbarak jatorri biologikoa du, zuhaitzen erretxinatik baitator. Zaurituz gero, erretxina jariatzen dute koniferoek. Azaletik hurbil, erretxina erretxin-hodietan egoten da. Jariatzen den arte likidoa bada ere, atmosferarekin kontaktuan solidotzen joaten da. Usainduna eta lingirdatsua da, eta erreka likatsuak zurtoinaren kanpoaldean aurkitzen duen edozer harrapatzen du, bai intsektuak eta onddoak, bai hostoak, haziak eta polen-aleak. Gainera, prozesuak betikotu egiten ditu: erretxina jariatu zenean inurri-talde bat hostoak mozten eta garraiatzen ari bazen, horixe ikusten da anbarean.

Izan ere, anbara erretxinaren fosilizazioaren ondorioz sortzen da. Denboraren poderioz, erretxina oxidatuz joaten da, eta osagai organikoen polimerizazioz anbara sortzen da. Baina hori gertatzeko milioika urte behar dira. Aurkitu izan den anbar gehiena Tertziario eta Kuaternario garaietakoa da, hau da, 66 milioi urtetik honakoa; baina bada zaharragorik ere. Bestalde, tenperatura- eta presio-baldintza bereziak behar ditu sortzeko eta irauteko.

Euskal Herriko anbara, eltxoak eta ADN berreskurapena

Hain zuzen ere, Euskal Herrian topatu den anbara oso zaharra da, eta inklusioekin aurkitu da, gainera. Hori da Araban dauden aztarnategien ezaugarririk harrigarrienetakoa: sortu zenetik —duela 110 milioi urte baino gehiago— gertaera geologikoek gaur arte iraunarazi diote, ikusgarri jarri eta egoera ezin hobean mantendu.

Urizaharreko eta Gatzaga Buradongoa dira Arabako aztarnategi horiek, eta bertako anbarean hainbat inklusio aurkitu dira. Intsektuen artean, adibidez, euliak (ezagutzen diren zaharrenak) eta eltxoak, hala nola Jurassic Park-eko fikzioan dinosauroen ADN-a berreskuratzeko topatzen dituzten anbar piezetakoak. Michael Crichton idazlearen fikzio hori, ordea, gauza-ezina da zientziaren arabera: anbaretan gordetako izakien forma zehatz gordetzen den arren, ez da haien ADN katerik berreskuratzeko modurik, are gutxiago eltxo batek beste izaki baten odola xurgatu eta bere tutuetan aurkitzekorik.

Ikus halaber:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Anbar EzaugarriakAnbar JatorriaAnbar Euskal Herriko anbara, eltxoak eta ADN berreskurapenaAnbar Ikus halaber:Anbar ErreferentziakAnbar Kanpo estekakAnbarBitxiErretxinaFosilLurringintzaNeolitoZuhaitz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SouffléBerrobiItsasmuseum BilbaoTartaloMyrna LoyArrantzaDoug Jones (aktorea)Gabriel ArestiDanbolinIzaro Andres ZelaietaEuskal Herriko ibaiakFrantziaUrko zigurataSumendiJorge OteizaPierre-Simon LaplaceKorrikaIrulegiko EskuaConnemara gure bihotzetanGaztelaniaParisXabier UgarteSozialismo utopiko2024Idazkera kuneiformeJeanne DeroinBaionaSaskibaloiNegu GorriakLaura Pérez RuanoDonejakue bideaOzeanografiaAurrerakoitasunImmanentziaZakuBoleibolGiza eskubideakBarrokoaKortatuIraultza neolitikoNafarroa GaraiaErleNeokontserbadurismoOzeano BareaItsasaldiOzeanoBertsolari Txapelketa NagusiaEskuizkribu argiztatuMartin (telesaila)Josu MartinezFaxismoHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuJaponiaXabier LeteEstropadaTxantxangorriAzalpen testuJamala al-BaidhaniEuskal gatazkaSimone de BeauvoirIrene SáezIntxaur-hauskailua (balleta)TxindataDigestio-aparatuEspainiako Bigarren ErrepublikaGernikako bonbardaketaRo Jai-bongBultzagailuGotzone SagarduiEzkontzaElektronikaLeonidas I.a🡆 More