Ameriketako Estatu Batuak Ipar Amerikako herrialdea da, Kanadaren hegoaldean eta Mexikoren iparraldean dagoena.
Herrialde federala da, 50 estatuk eta barruti batek osatzen dutena.
|
Estatu Batuen mendeko eskualdeak dira Baker uhartea, Birjina Uharte Estatubatuarrak, Guam, Howland uhartea, Ipar Marianak, Jarvis uhartea, Johnston atoloia, Kingman uharria, Midway, Navassa uhartea, Palmyra atoloia, Puerto Rico, Samoa Estatubatuarra eta Wake. Bertako biztanleek ez dute hauteskunde federaletan parte hartzen.
1947ko uztailaren 18tik 1994ko urriaren lehena arte, Estatu Batuek administratzen zuten Ozeano Bareko Uharteetako zainpeko lurraldea. Gaur egun, haien egoera aldatu da: 1986ko azaroaren 3az gero, Ipar Marianak commonwealth bat dira, Estatu Batuekin lotura politikoa dutenak; Palauk elkartze libreko itun bat izenpetu zuen Estatu Batuekin, 1994ko urriaren 1az gero eraginkorra; Mikronesiako Estatu Federatuek elkartze libreko itun bat dute, 1986ko azaroaren 3az gero eraginkorra; eta Marshall Uharteetako Errepublikak elkartze libreko ituna izenpetu zuen, 1986ko urriaren 21az gero eraginkorra.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.